• Etxea
  • Azken ordua
  • Deskontu, zozketa eta oparien kanpaina batek online salmentarako udal plataformaren lehen urteurrena bultzatzen du

Deskontu, zozketa eta oparien kanpaina batek online salmentarako udal plataformaren lehen urteurrena bultzatzen du

Bost auzotan jarritako hainbat karpak www.dssmarketplaza.eus-en lehen urteurrena sustatzeko kanpaina hurbildu diete herritarrei.

Bezero berriak erakartzea eta leialtasun-sariak, ekimen honen helburuen artean

DSS Market Plaza plataformak, Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigoak Donostiako Sustapenaren bidez abian jarritako tokiko merkataritzari bere eraldaketa digitalean laguntzeko, bere lehen urtea bete du. Urteurrena ospatzeko, Donostiako Sustapenak dinamizazio-jardunaldi bat antolatu du astelehen honetan, bost karparekin, hiriko hainbat auzotan. Informazio-gune horietan bezero gisa erregistratzea errazten da, plataforman nabigatzen laguntzen zaie interesdunei, eta opari gisa erosteko poltsa bat ematen zaie, deskontu-kode bat emateaz eta beste sustapen eta zozketa batzuk jakinarazteaz gain.

Marisol Garmendia, Ekonomia Bultzatzeko eta Merkataritzako zinegotziak, adierazi duenez “aurten 224 saltoki batu dira plataformara, 5.090 erabiltzaile baino gehiago erregistratu dira eta 52.600 bisita inguru izan dira web orrian, 167.000 €-tik gorako salmentekin. Zalantzarik gabe, lanean jarraitzera eta herritar guztiekin ospatzera bultzatzen gaituzten datuak dira”.

Sin duda, son datos que nos animan a seguir trabajando y a celebrarlo con el conjunto de la ciudadanía”.

Karpak leku hauetan kokatu dira:

  1. Zentroa: Koldo Mitxelenaren aurreko zabalgunea.
  2. Alde Zaharra: Boulevard.
  3. Amara: Amara Plazako hotel gunea.
  4. Altza: Harrobieta plaza.
  5. Antiguo: Jose Maria Sert plaza.

Informazioa eta opari-poltsa ere eskuratu ahal izango dira Denda Gunean (Gipuzkoa Plaza, 7).

Astelehen honetan DSS Market Plazan izena ematen duten pertsona guztien artean 200 euroko 5 bonu zozkatuko dira plataforman kontsumitzeko. Gainera, uztailetik abendura bitartean, 50 €-ko 3 bonu zozkatuko dira hilero plataforman erosketa bat egin duten erabiltzaileen artean.

Uztailean plataforman egiten diren lehen 365 erosketei ere % 30eko deskontua aplikatuko zaie. Eta DSS Market Plaza marka erreferente bihurtzeko, Instagrameko @dssmarketplaza kontua jarraitzen duten lehen 100 jarraitzaileei 20 euroko bonu bat oparituko zaie plataforman erosteko.

“Online saltzeko tresna hau hiriko merkatari askoren egunerokotasunaren parte da dagoeneko”, adierazi du Garmendiak, “denda fisikoaren osagarri ezin hobea bait da. Gure merkataritza-ehunari eraldaketa digitalean laguntzeko ardura genuen, eta erantzuna bikaina izan da. Gaur egun, saltoki askok DSS Market Plaza salmenta-iturri egonkor bihurtu dute. Era berean, plataforma osatzen duten saltoki askori ikusgarritasun handiagoa eman die plataformak, horien webguneetara edo sare sozialetara ia 1.000 birbideratze egin bait dira”.

Lehen urte honetan, batez besteko erosketa-prezioa 42,17 €-koa izan da, eta erosketen ia % 85 dendan jaso dira. Datu bat: eskaeren % 10a Madriletik egin dira.

DSS Market Plaza plataforma, Euskadin sortutako lehen udal-plataforma, Digitalizazioari Laguntzeko Proiektu Publiko Onenaren 2021eko ”D+I Innovation Awards” saria jaso duenak, Donostiako saltokien eraldaketa digitalaren aldeko prestakuntza eta laguntza profesionala eskeintzen duen estrategia zabalago baten parte da.

Alta emateko edo informazio gehiago jasotzeko, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi daiteke edo 943482800 telefonora deitu.