"BaLoratu", Donostiako merkataritza lore artean

  • Apirilaren 1etik 10era, Alde Zaharreko Kale Nagusia, Narrika eta San Jeronimo kaleek dekorazio eta animazio bereziak izango dituzte.
  • Bide publikoan egin beharreko ekintza berritzaile eta esperimental honen helburua ibilbide komertzial ikusgarri, erakargarri eta atseginak sortzea da.
  • EBko Next Funtsekin batera finantzatuta, esperientzia pilotu honek lore apaindura, kale animazioa eta toki irekietan merkataritzaz gozatzeko aukera barne hartuko ditu.

Donostia Sustapenak "Zaharrean"ekin eta "Donosti ShopS"ekin batera antolatua, apirilaren 1etik 10era Kale Nagusira, Narrikara eta San Jeronimora joango diren donostiarrei eta bisitariei ezusteko ederra emango die BaLoratu proiektu pilotuak.

baloratu contenidoMarisol Garmendia Garapen Ekonomiko eta Enpleguko zinegotziaren esanetan, "Europako Funtsekin % 80an kofinantzatuta eta toki erakundeekin elkarlanean, proiektu pilotu honen helburu nagusia erosketa berezi, atsegin eta erakargarrien ibilbideak sortzea da, tokiko negozioen jarduera bultzatzeko. BaLoratuk Alde Zaharreko merkataritza-guneetara doazen bisitarien esperientzia hobetzen lagunduko
du, kaleak lorekin edertuz eta merkataritza-gune irekiaren sentsazioa sorraraziz".

Alde Zaharreko Kale Nagusian, Narrikan eta San Jeronimoan egingo diren esperientzia pilotu honen jarduera nagusiak honako hauek izango dira:

  • Lore apaindura: askotariko lore konposizioak konbinatuz.
  • Kaleko merkataritza: Alde Zaharreko 35 saltoki baino gehiagoren lankidetzarekin, beren produktuak bide publikoan erakutsiz.
  • Kale animazioa: zuzeneko emanaldiek kaleak girotu egingo dituzte, paseatzera eta saltokiak bisitatzera gonbidatuko duen jai giroa sorraraziz (ikus agenda).
  • Argazki lehiaketa: parte hartzen duten saltokiak eta, oro har, Alde Zaharra ezagutarazten eta ikusarazten lagunduko du, DSS Market Plaza plataforman kontsumitu beharreko erosketa-bonuak zozketatuz. Lehiaketaren oinarriak.

Proiektu pilotu hau "Donostia Open Dendak" proiektuaren barruan sartuta dago eta, horren inpaktua ebaluatzeko asmoz, Alde Zaharrean sentsoreak jarriko dira jendearen joan-etorriak, oinezko fluxuak, e.a. neurtzeko. Horrez gain, proiektuaren finantzaketari esker, mota horretako jarduerak erreplikatu ahal izango dira Donostiako hainbat auzotan.

Donostiako Alde Zaharra Apaintzeko proiektu hau "Donostia Open Dendak" hiri komertzial irekia, erakargarria eta jasangarria izeneko proiektuaren barruan sartuta dago (ACT 010000-2022-48). Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatu da eta Europar Batasunak, Next Generation Funtsek eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak finantzatu dute.

baloratu contenido1

* Donostiako Alde Zaharra Apaintzeko proiektu hau "Donostia Open Dendak" hiri komertzial irekia, erakargarria eta jasangarria izeneko proiektuaren barruan sartuta dago (ACT 010000-2022-48). Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatu da eta Europar Batasunak, Next Generation Funtsek eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak finantzatu dute.

faldon next turismo color pos