• Etxea
  • Azken ordua
  • Atzerriko erakunde eta enpresetara sartzeko “Global Training” nazioarteko beketan izena emateko azken egunak

Atzerriko erakunde eta enpresetara sartzeko “Global Training” nazioarteko beketan izena emateko azken egunak

  • Aurtengo edizioko aukeren artean, Estatu Batuak, Kanada edo Belgika, beste helmuga exotiko batzuen artean, hala nola Bali edo Kuala Lumpur.
  • Ordainsaria 1.635 eurokoa izango da hilean, gutxienez ere 6 hilabetez, 30 urtetik beherako gazteentzat.

Datorren irailaren 19ra arte, unibertsitate gradu bat edo goi mailako LH titulua duten 30 urtetik beherako gazteek Global Training beken edizio berrian izena eman ahalko dute www.fomentosansebastian.eus webgunean, beren garapen pertsonal eta profesionalerako kontu handiz hautatu diren nazioarteko enpresa eta erakundeetan norberaren profil akademikoarekin lotutako praktikak egiteko.

Zehazki, hauek dira eskabidea aurkezteko gutxieneko betekizunak:

  • Unibertsitate gradua edo goi mailako lanbide heziketa titulua.
  • Ingeles titulu ofiziala: B2 mailakoa unibertsitate gradudunen kasuan eta B1 mailakoa goi mailako lanbide heziketako titulua dutenentzat.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.
  • 30 urtetik beherakoa izatea.

Izena emateko epea irailaren 19ra arte egongo da zabalik, eta helmugarantz abiatzeko datak urria eta urtarrila artean izango dira.

Hona hemen aurtengo zenbait proiektu aipagarri:

  • Jasangarritasunarekin lotutakoak Friburgon, Alemanian, ICLEIren eskutik, hots, garapen jasangarriarekin konprometitutako tokiko gobernuen mundu sarea.
  • Ingeniaritza mekanikoan, mekatronikan edo kimikan ikertzekoak, Kanadako Waterloo Unibertsitatean.
  • Birmingham hiriko nazioarteko harremanetan laguntzekoak, Bruselako bulegotik.
  • Energiari aplikatutako I+G-arekin lotutako fisika, matematika, mekatronika eta ingeniaritza profilei zuzendutako proiektuak, Austriako Teknologia Institutuaren eskutik, Vienan.

Beka hauek Donostia Sustapenak kudeatzen ditu Garapenekin (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) batera, eta SPRI (Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia) eta Euskal Nazioartekotze Agentziaren (Basque Trade & Investment) ekimena dira, Euskadiko gazteei atzerrian ordaindutako praktikak eskaintzeko.

Aukeratu zure proiektua