Mueve

Mugikortasun jasangarria, hirigintza, ekipamendua, espazio publikoa balioestea, eta berdeguneak eta ekitatea sustatzea. Horixe da MUEVE. Eta helburua, berriz, hiri garapen integrala bultzatzea, garapen jasangarriko 2030 Agendaren ildotik, Costa Ricako metropoli eremuko Tren Elektrikoaren eragin eremuko hamabost udalerrietan.

Zer ekintza gauzatuko dira?

  • Azpieskualdeko plana abian jartzeko gobernantza.
  • Sektore pribatuaren eta finantzarioaren parte hartzea gobernantzan.
  • Azpieskualdeko plana finantzatzea eta ezartzea.
  • Herritarren parte hartzea azpieskualdeko plana abian jartzean (batez ere pertsona kalteberenak).

Azpieskualde planaren barruan dauden udalerrien proiektuak garatzea eta trenaren inguruko azpiegitura osagarriak hobetzea (espaloiak, espazio publikoak, oinezkoentzako bideak, bizikletak...).

Nork finantzatzen du?

Proiektu hau EUROPEAID programarekin batera finantzatu da.

Ezagutu proiektuaren bazkideak

  • Koordinatzailea: Tokiko Gobernuen Batasun Nazionala (UNGL) COSTA RICA
  • VNG, HERBEHEREAK