Donostiako ekosistema ezagutzeko interesa baduzu, baina presentzialki egiteko aukerarik ez baduzu, bere ezaugarriak eta funtzionamendua kontatuko dizkizugu.
- NORENTZAT DIRA INFO DAY HORIEK?
Atzerriko ekintzailea, berrikuntza arloan lan egiten duen eragilea edo hiriaren laguntzailea bazara eta hiriko ekintzailetza ekosistema ezagutu nahi baduzu, saio horiek zuretzat dira.
- ZENBATEAN BEHIN EGITEN DIRA INFO DAY-AK?
Urtean zehar 2 saio antolatzen ditugu, Zoom tresnaren bidez. Hurrengo saioak 2024ko ekainean eta azaroan izango dira. Ordubeteko iraupena izango dute eta ingelesez edo gaztelaniaz egingo dira.
- ZEIN DA INFO DAY SAIOAREN EDUKIA?
Modu birtualean, Donostiako Sustapena eta gure erakundeak egiten duen lana ezagutuko dituzu eta gehiago kontatuko dizugu hiriko sektore estrategikoei buruz, baita gure hirian egonaldiak egiteko interesa duten startupen eskura dauden programei buruz ere.