Gure hiriko berrikuntza ekosistema eta eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutzeko interesa baduzu, kontatu gurekin!
Astebetez, harrera egingo dizugu eta beharrezko informazioa emango dizugu, hiriko berrikuntza eragileekin harremanak ezartzeko.
- ZERTAN DATZA PROGRAMA?
Donostiako Sustapenetik, harrera egiten dizugu eta beharrezko informazioa ematen dizugu, sortuko dituzun harremanak arrakasta izan daitezen.
Gure ekosistema ezagutzeko interesa dutenek aukera izango dute:
- Donostiako Sustapenak antolatutako agenda erabiltzeko; agendak erakundeari, hiriari eta gure ekosistemaren eragile adierazgarrienei buruzko informazio orokorra jasotzen du.
- Gure hiriko berrikuntza eragileekin egoteko (harremanak ezarriz edo agendaren bidez); horrela, zure bilera agenda zeure kabuz osatu ahal izango duzu.
- Donostiako Sustapenak eskaintzen dituen lanerako espazioak erabiltzeko.
- Hirian ostatu hartzeko deskontua izateko (ahal bada, EKINN eraikinean).
- NORI ZUZENDUTA DAGO PROGRAMA?
Programa mundu osoko ekintzaileei, berrikuntza eragileei eta hiriaren laguntzaileei zuzenduta dago.
- ZENBAT IRAUTEN DU PROGRAMAK ETA NOLAKO EGITURA DU?
"Esploratu Donostia" 5 egun irauten duen aurrez aurreko programa da. Lehenengo egunean zurekin elkartuko gara zeure kabuz osatuko duzun hasierako agenda emateko. Une guztietan lagun egingo dizugu eta gure esku dagoen guztia egingo dugu, hiriko berrikuntza eragileekin harremanak ezar ditzazun. Donostiako Sustapenak eskainitako lanerako espazioak erabili ahal izango dituzu eta ostatuan deskontua izango duzu.
- ZEIN HIZKUNTZATAN EGIN DAITEKE?
Programa hau gaztelaniaz eta ingelesez garatuko da.