• Ekintzailetza jaialdia
    EKINN Entrepreneurship Summit

EKINN Summit 2026ren laugarren edizioak startupak, ekintzaileak, enpresak, inbertitzaileak, ekosistemako eragileak eta erakundeak bilduko ditu. Topagune honen helburua aukera berriak aktibatzea eta talentuaren, ezagutzaren, merkatuaren eta inbertsioaren arteko loturak indartzea da.

Donostia Sustapenak sustatuta, Summitak hiru egunez tailer praktikoak, mahai- inguruak, networking saioak, B2B topaketak eta kontraste-guneak bilduko ditu, startupen hazkundera bideratuta. Edizio honetan, gainera, nazioarteko startupen parte-hartzea izango da, ekosistemen arteko lankidetzaren balioa eta Donostiak beste ekintzailetza- eta berrikuntza-ingurune batzuekin duen lotura indartuz.

Programazioak proiektu berritzaileen hazkundea, enpresen eta startupen arteko lankidetza, inbertsiorako sarbidea, nazioartekotzea eta ekosistemek aukera berriak sortzeko palanka gisa duten rola izango ditu ardatz.

Nori zuzuendua

Pertsona ekintzaileak, start-upak, erakunde inbertitzaileak, laguntza entitateak, korporazioak, instituzioak eta herritarrak.

UZTAILAK 16, ASTEARTEA | EKINN Eraikina San Bartolomé Gaina 16
Tresna praktikoak, erreferenteak eta enpresen eta startupen arteko lankidetza ardatz izango dituen jardunaldia, IA, ekintzailetza digitala eta berrikuntza irekia oinarri hartuta.

  • 9:30–11:30

    EKINN Gunea

    Tailerra

    Adimen artifiziala ekiteko: negozio-ideiak aztertu eta erabaki hobeak hartu

    Unai Manso (Innobide)

    IA ekintzailetza-ideiei edo hasierako proiektuei aplikatzeko tailer praktikoa: DAFOa, dokumentuen azterketa eta erabaki hobeak hartzeko aurreikuspenak. Ekintzailetza-ideiak edo hasierako proiektuak dituztenei zuzenduta.

    Izena eman
  • 11:30–13:30

    Auditorioa

    Mahai-ingurua

    Startup digitalak: aldaketaren lider diren emakumeak

    Ane Arruabarrena (Gulink), Seda Tosun (Immersia), Miren Agirregomezkorta Iza eta Maider Alonso (Emaia Health)

    Proiektu digitalak bultzatzen ari diren emakume ekintzaileekin elkarrizketa hurbila, Ane Arruabarrenaren —Gulink— arrakasta-kasua barne. Esperientzia errealetatik inspiratzeko, erreferente hurbilak ezagutzeko eta proiektu propioa bultzatzeko gakoak jasotzeko saioa. Ekintzailetza digitalean interesa duten emakumeei zuzenduta.

    Izena eman
  • 15:00–17:00

    Auditorioa

    Foroa

    Txoko EKINN. Berrikuntza irekia: industria-enpresen eta startupen arteko lankidetzan benetan funtzionatzen duena

    ADEGI, Xabier Álvarez (Search Fund), Fernando Sáenz (Savvy Data Systems) eta Josean Erdozia (COUTH Industrial)

    Industria-enpresen eta startupen arteko lankidetzari buruzko mahai-ingurua: lehen bezeroa, eskalatzea eta pilotutik negoziora igarotzeko gakoak. Esperientzia errealen bidez, erronkak, ikaskuntzak eta ekosistemari egin diezaioketen ekarpena landuko dira. Industria-enpresei, startupei eta berrikuntza irekian interesa dutenei zuzenduta.

    Izena eman

UZTAILAK 17, ASTEAZKENA | EKINN Eraikina San Bartolomé Gaina 16
Startupen eskalatzea, nazioarteko konexioa, taldeen eraikuntza eta tokiko zein nazioarteko proiektuen arteko matchinga ardatz izango dituen jardunaldia.

  • 09:30–09:40

    Auditorioa

    Ongietorri instituzionala

    Ongietorri instituzionala

    Ane Oyarbide (Concejala de Igualdad, Economía y Empleo Local)

    Jardunaldiari hasiera emateko ongietorri instituzionala, helburua eta testuingurua aurkezteko.

  • 09:40–10:30

    Auditorioa

    Panela

    Startupak eskalatzeko aukerak ekosistema desberdinetan. Donostia, Oporto, Grenoble

    Donostia, Oporto eta Grenobleko ekosistemetako ordezkariak

    Donostia, Oporto eta Grenobleko ekosistemetako ordezkariekin panela, startupen hazkundea eta eskalatzea bultzatzeko aukerak, baliabideak eta ikaskuntzak partekatzeko.

  • 10:30–11:15

    Auditorioa

    Workshop

    Nola izan global

    Ane Arruabarrena (Gulink)
    Jarduera hau ingelesez emango da

    Proiektu bat nazioarteko ikuspegiarekin hazteko eta merkatu berrietara zabaltzeko gako praktikoak lantzeko tailerra.

  • 11:15–12:15

    Lobby

    Networking kafea

    Networking kafea

    Organización EKINN

    Parte-hartzaileen arteko harremanak sortzeko eta elkarrizketa informalak bultzatzeko atsedenaldia.

  • 12:20–13:30

    Auditorioa

    Panela

    Taldeak eraikitzea eskalatzeko: startup bat hazten denean funtzionatzen duena eta ez duena

    BATEA, Fernando Saenz (Savvy Data Systems) y Paula Yurrita (Titanium)

    Startup bat hazten denean agertzen diren talde-erronkei buruzko saio praktikoa: kontratazioa, lidergoa, kultura edo delegazioa, eta esperientzia errealetatik ikasitakoa eta zer egingo luketen desberdin. Panel hau ingelesez egingo da.

  • 15:00–15:45

    Auditorioa

    Startup Speed Presentations

    Startup Speed Presentations

    Tokiko eta nazioarteko startupak

    Tokiko eta nazioarteko startupek beren proiektuak modu laburrean aurkezteko saioa, elkar ezagutzeko eta balizko partner, laguntza edo lankidetza-aukerak identifikatzeko.

  • 15:45–17:00

    EKINN gelak

    Networking

    Tokiko eta nazioarteko startupen arteko matchinga

    Tokiko eta nazioarteko startupak

    Startup Speed Presentations saioaren ondoren, tokiko eta nazioarteko startupen arteko bilera laburrak egingo dira, elkar hobeto ezagutzeko eta lankidetza, partner edo laguntza-aukerak aztertzeko.

UZTAILAK 18, OSTEGUNA | EKINN Eraikina San Bartolomé Gaina 16
Startupen inbertsiora, finantzaketara eta hazkunde estrategikora bideratutako jardunaldia.

  • 09:30–10:00

    EKINN Gunea

    Reverse Pitch

    Inbertitzaileak

    Inbertitzaileak

    Inbertitzaileek beren ikuspegia, inbertsio-irizpideak eta startupei eskaini diezazkieketen aukerak aurkeztuko dituzte. Ekintzaileei, bertako startupei eta nazioarteko startupei zuzenduta.

  • 10:00–14:30

    EKINN gelak

    B2B bilerak

    B2B bilerak inbertitzaileekin

    Inbertitzaile edo finantzaketa-eragileak

    Startupen eta inbertitzaile edo finantzaketa-eragileen arteko banakako bilerak, finantzaketa-aukerak, interesak eta balizko lankidetzak aztertzeko. Ekintzaileei, bertako startupei eta nazioarteko startupei zuzenduta.

  • 12:00–12:30

    EKINN Gunea

    Networking kafea

    Networking kafea

    Organización EKINN

    Goizeko saioen artean atseden hartzeko eta kontaktu berriak sortzeko unea. Parte-hartzaile guztiei zuzenduta.

  • 12:30–13:15

    Gela 2

    Workshop

    Zure startupa hazteko marketina: marketin eta komunikazio estrategiak, tresnak eta gomendioak

    Nicole Rodger (Zink Up)
    Jarduera hau ingelesez emango da

    Marketinaren, komunikazioaren eta posizionamenduaren gakoak lantzeko saioa, startupek merkatura hobeto iristeko eta hazkundea bultzatzeko. Tailer hau ingelesez eskainiko da. Ekintzaileei, bertako startupei eta nazioarteko startupei zuzenduta.

    Izena eman
  • 13:15–14:00

    Gela 2

    Workshop

    IP estrategia globalak

    Alfonso Carrera (Naradiss Media Technologies)
    Jarduera hau ingelesez emango da

    Jabetza intelektualaren oinarrizko gakoak ezagutzeko saioa, startupen nazioarteko hazkundea eta estrategia globala ikuspegi praktikotik lantzeko. Ekintzaileei, bertako startupei eta nazioarteko startupei zuzenduta.

    Izena eman

Egoitzak eta kokapenak