Smart ideia berriak bilatzen dira donostiako hirian ezartzeko!

 

ideas2020eusk

Abenduaren 14ra arteko epea

 

Donostiako Sustapenak smart produktuen edo zerbitzuen ideiak aurkezteko deialdia zabaldu du, ideia horiek Donstiako ingurune errealetan probatzeko. Gehienez 6 ideia hautatuko dira hirian ezartzeko 5.000€-ko diru sariarekin.

 

Lehiaketa honen bidez, produktu eta zerbitzu adimendun eta berritzaileen garapena bultzatu nahi da Donostian, batetik, herritarrei onurak ekartzeko, eta, bestetik, bertako enpresa sareari berrikuntza teknologikoan eta posizionamenduan laguntzeko «normaltasun berri» honetan.

 

Deialdiaren xedea da bertako enpresek garatutako soluzio adimendunak probatzea. Horretarako, hiria living lab edo laborategi bizi gisa erabiliko da, Donostia erreferente adimendun gisa kokatzen laguntzeko. Deialdia Donostiako smart estrategiaren edo estrategia adimendunaren barruan kokatzen da, Donostiako Sustapenak koordinaturik, eta haren helburua da hirian berrikuntza teknologikoa sustatzea, tokiko enpresei lagunduz eta produktu eta zerbitzu adimendunak garatzeko eta ezartzeko negozio aukera berriak sortuz. Horrekin guztiarekin, Donostia «normaltasun berrira» egokitzeko irtenbideak planteatu nahi dira, COVID-19ak sortutako pandemia egoeraren ostetik.

 

Proposamenak ildo tematiko desberdinetan aurkeztu ahal izango dira. Ildo horietako bakoitzak normaltasun berrian sorturiko arazoak konpontzeko erronka zehatzei helduko die soluzio adimendunen bidez. Hautatutako ideiak honako sariak jasoko dituzte:

  • IKT soluzioen ildo tematikoa: gehienez bi sari, bakoitza 5.000 euroko zenbatekoarekin.
  • Jasangarritasun energetikoaren ildo tematikoa: gehienez bi sari, bakoitza 5.000 euroko zenbatekoarekin.
  • SmartKalea proiektuaren esparruan ezarririko proposamen irekien ildoa: gehienez bi sari, bakoitza 5.000 euroko zenbatekoarekin.

 

Eskabideak aurkezteko 20 egun baliodun izango dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

 

Proiektu-ideiak posta elektroniko bitartez bidaliko dira jarraian zehazten den helbidera: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

 

Azken Berriak

Smart ideia berriak bilatzen dira donostiako hirian ezartzeko!

Donostiako Sustapenak smart produktuen edo zerbitzuen ideiak aurkezteko deialdia zabaldu du, ideia horiek Donstiako ingurune errealetan probatzeko. Gehienez 6 ideia hautatuko dira hirian ezartzeko 5.000€-ko diru sariarekin.

Beste sari bat SmartKalea proiektuari

SmartKalea proiektuak, Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bitartez

Smartkalea proiektuan ideia berriak bilatzen dira!

SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdian Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30erarte luzatuko da. SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Donostiako Sustapenak SmartKalea proiekturako smart produktuen edo zerbitzuen ideiak aurkezteko hirugarren deialdia zabaldu du. Donostiako SmartKalea proiektuaren baitan sartzen den deialdi honek hiriaren berrikuntza teknologikoa sustatzea du xede enpresei lagunduz eta negozio-aukera berriak sortuz ...

SmartKalea proiektuak Altzan hondakinak murriztea lortu du

Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia Sustapenak abian jarritako Smartkalea proiektuak azterketa bat burutu du Altza Pasealekuan, kaleen garbiketa zerbitzuan biltzen diren hondakinei buruzkoa, datu monitorizazioaren bidez, eta egiaztatu du gehien agertzen den hondakinak, tabako zigarro-mutxikinena, alegia, %12 behera egin duela, hiritarrak kontzientziatzeko garatutako kanpainari esker. Helburu hori lortzeko, hainbat neurrien artean, tanga zilindriko garden bat instalatu zen bildutako zigarro-mutxikinekin eta hautsontzi eramangarriak banatu ziren ...

Donostia, Europako Smart hiri nagusien anfitrioia

Martxoaren 26an eta 27an, Donostia European Smart Projects Summit ekimenaren anfitrioi bilakatu zen; hain zuzen ere, ekitaldi horretan bildu ziren Smart ekosistemako agente ezberdinak, Londres, Rotterdam, Bartzelona edo Florentzia bezalako Europako 100 bat hiritatik etorritakoak, hiri adimentsuen eta iraunkorren garapenerako esperientziak, ezagutzak, erronkak eta etorkizuneko helburu giltzarriak partekatze aldera. Donostiak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Txomineneko ekoauzoan Smart eremuan burutzen ari diren ezarpen ezberdinak erakutsi zizkien parte-hartzaileei ...