Donostian harrera egin zaio Frantziako eta Italiako ordezkaritza bati, Clean Proiektuko esperientziak trukatzeko

 

Europako CLEAN (Interreg Europe-EU) proiektuaren esparruan (Donostiako Sustapenak bazkide moduan parte hartzen du bertan), lehen aldiz esperientziak trukatzeko saioa egin da Donostian, urtarrilaren 23an eta 24an. Zehazki, Frantziako Normandiako 7VENTS erakundeko bazkideak eta Italiako Napoliko ANEA erakundeko bazkideak hartu dira

 

logo cleanBisitan zehar, ordezkaritzak xehetasunez ezagutu ahal izan ditu Donostiako Sustapenak, Energia Eraginkortasunaren eremuan, hirian abian jarri dituen zenbait jardunbide egoki. Hain zuzen ere, energia-eraginkortasuna proiektuan lantzen den gai nagusia da. Horietako bat Enertic eraikuntza bioklimatikoa da, zero emisioetatik gertu dagoen eraikin iraunkorra, 27. Poligonoan aurkitzen dena eta Donostiako Sustapenak kudeatzen duena. Enertic eraikinean smart eremuko enpresen bulegoak kokatzen dira, eta, bertan, smart arloarekin zerikusia duten enpresen artean baterako sorkuntza eta networking-a sustatzen da. Ezaugarri bioklimatiko nabarmenen artean daude eraikinak berak duen diseinua, eraginkortasun handiena izateko (kontuan hartuta, orientazioa, eraikinaren aireztapena, erabilitako materialak,…) nahiz eraikina elikatzeko erabilitako energia berriztagarriko iturriak (geotermia, eguzki-energia, eolikoa, ura berrerabiltzea,…). 

 

intercambio proyecto clean contenido 2

 

Bestalde, Donostiako Sustapenak koordinatzen duen Europako REPLICATE proiektua (H2020 -SCC01 deialdikoa) jardunbide egoki bezala zabaldu zen baita ere. Zehazki, Urumea ibarraren barrutian egiten ari diren jarduerak ezagutu ahal izan zituen ordezkaritzak (Txomin, 27. Poligonoa eta Ametzagainako parkea). Horiez gain, 27. Poligonoan jarritako argiteria adimentsua, eraikitzen ari diren Hiri Berogailu sistema, etab. ezagutu ziren. Era berean, EUROHELP eta LEYCOLAN proiektuetako bazkideek, biak ere Donostia Smart Klusterreko bazkideak, proiektuaren esparruan garatzen dituzten jarduera zehatzak azaldu zituzten. 

 

Azkenik, urtarrilaren 24an, hirian 2014az geroztik garatzen ari den SmartKalea ekimenaren esperientzia jorratu zuten. Proiektua smart ezarpenak kale bakar batean banatzen dituen ekimen aitzindaria da. Lankidetza publiko-pribatuko eredu berritzailea lantzen du, eta kalearen inguruan inplikatuta dauden agente guztiek parte hartzen dute (Udala, herritarrak, saltokiak eta jatetxeak, merkataritza-elkarteak eta enpresa teknologikoak). Proiektua Kale Nagusian abian jarri zen, baina hiriko beste kale batzuetara eraman daitekeenez, Alde Zahar osoan eta Altza auzoan erreplikatu da. Proiektuan esku hartzen duten enpresek (tartean: Uhin Energía, Ikusi, Dinycon, Leycolan, In Situ, FCC, Skootik, Nerei eta Idom) jardunaldian parte hartu zuten, eta orain arte lortutako aurrerapenak eta emaitzak erakutsi zituzten. Jardunaldia amaitzeko, lehen SmartKalea kalea bisitatu zuten; hots, Kale Nagusia.

 

intercambio proyecto clean contenido 3

 

Bisita horri esker, kontu horretan inplikatuta dauden tokiko agenteak ere bildu ziren, eta, proiektuaren egoera zertan den jakiteaz gain, Europako bazkideak burutzen ari diren esperientziak ezagutzeko aukera izan zuten.

 

CLEAN proiektua 2017ko urtearen hasiera aldera jarri zen abian, 1,33 milioi euroko inbertsioa du eta bost urteko iraupena. Toki-mailan, tokiko agenteekin batera bilatzen dira instrumentuak eta jardunbide egokien gida ez ezik, hirirako jarduera-plana ere definitzen da. Halaber, Europako eskualde ezberdinetara bisitan joaten dira misioak egitera, ezagutza transmititzeko non gai horren inguruan interesatuta dauden tokiko agenteak gonbidatu gisa joan daitezkeen. Informazio gehiago ezagutu nahi izanez gero:  www.interregeurope.eu/clean/

 

Azken Berriak

Jadanik eskura dago SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena

SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.

Jatorri berriztagarria duen energia elektrikoa taldean erostea SmartKalea proiektuaren esparruan

Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.

SmartKalea-ko ideien deialdia

Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.

Donostia, Bodah proiektuaren hiri pilotua

Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.

Pertsonen zenbaketa

SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart