Siccar ekimea hasi da kale nagusian, Smartkalea proiektuaren barruan.

 

Herritarrak Ingurumenarekiko Portaera Arduratsua edukitzera Bultzatzeko Zerbitzua IKTen erabileraren bitartez. 

 

Ekimen honen bitartez hiriaren ingurumenaren kalitatearen egoera hobetzea bilatzen da eta batik bat, kaleko garbitasunarena, modu berritzaile batean, tekonologiaren erabilararen bitartez. Alderdi hauetan eragina izan nahi da, herritarren partaidetza integratuz, ongizate kolektiboan zuzenki eraginez.

 

Herritarren ingurumenarekiko kontzientziazioa handitzea, Kale Nagusiko kale garbitasunahobetzea eta energia eta kale garbiketan ur baliabide gutxiago erabiltzea da helburua. Horretarako, SICCAR ekimenaren bidez erabiltzaileekin konektatu nahi da (herritarrekin besteak beste), kaleko garbiketan proaktiboki parte har dezaten, ingurumenarekiko portaera arduratsua bultzatuz modu ludiko eta berritzailean, IKT-en bidez.

 

Ekimena, Fomento de Construcciones y Contratas S.A-kTecnaliaren lankidetzarekin garatua, SmartKalea proiektutik bideratutako Ideia Deialdiaren barruan kokatzen da, enpresek euren Smart produktu/zerbitzuak hiriko inguru errealetan testatu ahal izan ditzaten. SmartKalea, Donostiako Sustapenaren proiektua da eta Smart ikuspegi batetik hiriko eremu batean elkarrekin bizi diren agente desberdinak barne hartzen dituen lankidetza-eredu publiko pribatuari erantzuten dio: herritarrak, negozioak, enpresa teknologikoak eta Udal Departamentuak, Donostiako Sustapenaren koordinazioaren baitan. Smart ezarpenak egiteko proiektu pilotua da, eredu hori testeatu eta balioztatu ondoren beste eremu geografiko batzuetara hedatu, eta Donostia hiria Smart erreferentzia- gune bihurtzeko.

 

SICCARweb aplikazioa da, eta mugikorraren bidez sartu ahal izango da bertan, ekimenari atxikitako Kale Nagusiko establezimenduetan aurkitu ahal izango dituzun foiletoetan gehitutako QR kodeen bidez. Ondorengo loturaren bidez ere sartu daiteke: www.siccar.eu

 

Aplikazio honen bidez zure iritzia eman ahal izango diguzu Kale Nagusiko bide garbiketarekin zerikusia duten alderdien inguruan, online jokoetan parte hartu ahal izango duzu edo ingurumenari edo garbiketa zerbitzuari berari buruzko datu bitxiak ezagutu ahal izango dituzu.

 

Era berean, hamabostero ranking bat ezarriko da ekimenerako kalea banatu den lau zatien artean, ondoen posizionatutako zatia saritu ahal izateko hiru adierazle hauen arabera: parte hartze soziala, kaleko garbitasunarekiko gogobetetzea eta garbiketa zerbitzuaren kalitatea. 

 

Parte hartze hutsagatik, astero sari desberdinak zozketatuko dira web aplikazioaren bidez, atxikitako establezimenduetan bonu aldagarriak eskuratuz.

 

Ba al zenekien? Kale Nagusiko garbiketa zerbitzuak gehien aurkitzen duen hondakina zigarro zuztarrak dira.

 

Ekimena irailaren 25ean hasi da eta bi hilabetez luzatuko da, azarorarte. 

 

 

Azken Berriak

Smartkalea proiektuan ideia berriak bilatzen dira!

SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdian Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30erarte luzatuko da. SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Donostiako Sustapenak SmartKalea proiekturako smart produktuen edo zerbitzuen ideiak aurkezteko hirugarren deialdia zabaldu du. Donostiako SmartKalea proiektuaren baitan sartzen den deialdi honek hiriaren berrikuntza teknologikoa sustatzea du xede enpresei lagunduz eta negozio-aukera berriak sortuz ...

SmartKalea proiektuak Altzan hondakinak murriztea lortu du

Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia Sustapenak abian jarritako Smartkalea proiektuak azterketa bat burutu du Altza Pasealekuan, kaleen garbiketa zerbitzuan biltzen diren hondakinei buruzkoa, datu monitorizazioaren bidez, eta egiaztatu du gehien agertzen den hondakinak, tabako zigarro-mutxikinena, alegia, %12 behera egin duela, hiritarrak kontzientziatzeko garatutako kanpainari esker. Helburu hori lortzeko, hainbat neurrien artean, tanga zilindriko garden bat instalatu zen bildutako zigarro-mutxikinekin eta hautsontzi eramangarriak banatu ziren ...

Donostia, Europako Smart hiri nagusien anfitrioia

Martxoaren 26an eta 27an, Donostia European Smart Projects Summit ekimenaren anfitrioi bilakatu zen; hain zuzen ere, ekitaldi horretan bildu ziren Smart ekosistemako agente ezberdinak, Londres, Rotterdam, Bartzelona edo Florentzia bezalako Europako 100 bat hiritatik etorritakoak, hiri adimentsuen eta iraunkorren garapenerako esperientziak, ezagutzak, erronkak eta etorkizuneko helburu giltzarriak partekatze aldera. Donostiak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Txomineneko ekoauzoan Smart eremuan burutzen ari diren ezarpen ezberdinak erakutsi zizkien parte-hartzaileei ...

Smartkalea proiektuak altzako hondakinen erradiografia egun du

Smartkalea proiektuak Donostiako Sustapenak koordinatzen duena, kaleen garbiketa bidez biltzen diren hondakinen azterketa egin du eta hondakin ugarienak zigarrokinak direla egiaztatu du; ondoren, pipa azalak, paperezko ezpainzapiak eta snack boltsak direlarik. Hiritarrak hondakin kopurua murriztea lortzea sentsibilizatzeko helburuarekin, jasotako zigarrokinez beteriko depositu zilindriko garden bat instalatu da eta hautsontzi eramangarriak banatzen ari dira ...

Donostia Sustapenak Smartkalea proiektua aurkeztu du Europako BY&FORCITIZENS biltzarrean

Irailaren 20an Donostia Sustapenak SmartKalea proiektua aurkeztu zuen Hirien eta Eskualdeen Smart Birsorkuntzari buruzko BY&FORCITIZENS biltzarreko lehenengo edizioan, Valladoliden, Gaztela Leoneko Juntak, Valladolideko Udalak, Cartif entitateak eta ICEk antolatuta. Ekitaldiak nazionalitate desberdineko sektore publiko eta pribatuko 250 lagun bildu zituen eta Europar Batzordeko ordezkaritza izan zuen. Bertan, esperientziak, ideiak eta hiriak birsortzeko praktikarik hoberenak partekatu ahal izan ziren, ikuspegi iraunkorpean.