SmartKalea proiektuan ideia berriak bilatzen dira: ideiak aurkezteko epea irailaren 28rarte zabaldu da.

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, SmartKalea proiekturako produktuen edo zerbitzuen ideiak aurkezteko epea zabaldu du. Interesaturik dauden enpresek euren planak aurkezteko eta haiek SmartKalean abian jarri ahal izateko aukera da, ingurumen-iraunkortasuna, energia eraginkortasuna, herritarren parte-hartzea eta gardentasuna sustatu nahi dituen proiektua, horretarako punta-puntako teknologia erabiliz. Oraindaino, Alde Zaharrean eta Donostiako Altza auzoan ari da proiektua gauzatzen.

 

Proiektuan, euren teknologia desberdinak proiektuaren zerbitzura jartzen dituzten hiriko enpresak ari dira parte hartzen. SmartKaleak, beraz, tokiko enpresek beren produktuak eta zerbitzuak ingurune erreal batean testatzeko laborategitzat ere balio du; horrek aukera ematen die smart proiektu horiek zuzentzako eta hobetzeko.

 

Donostiako SmartKalea proiektuaren baitan sartzen den deialdi honek hiriaren berrikuntza teknologikoa sustatzea du xede enpresei lagunduz eta negozio-aukera berriak sortuz; eta, horretarako, hiria erakusleihotzat erabiliko du, Donostiaren kokapena smart hiri gisa sustatuz.

 

Proiektuak lankidetza publiko-pribatuko eredu aktibo eta integralari erantzuten dio, Smart ikuspegi batetik hiriaren eremu geografiko batean elkarbizi diren eragile desberdinak barnebiltzen dituenari: hiritarrak, eremu geografikoko dendak eta negozioak, enpresa teknologikoak eta Udaleko Sailak. Hori guztia Donostiako Sustapenaren eskutik eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren baterako finantzaketarekin.

 

SmartKalea proiektuaren baitan gauzatutako jarduerek parte hartu duten Donostiako dendetan eta etxebizitzetan kontsumo energetikoan eta uraren kontsumoan aurrezpen handia lortu dute eta, baita, kaleko hainbat azpiegituretan ere; kasu batean zein bestean neurketan eta optimizazioan oinarrituz.

 

Bestetik, pertsonen zenbaketa- eta tracking-sistema da proiektuaren beste elementu estrategikoetako bat. Era berean, arestian aipaturiko sistemen Integrazio Plataforma bat eratu da..

 

Ideien deialdi honekin, Donostiak aurrera jarraitu nahi du Smart hiri bihurtzeko helburuarekin, non, metodo berriek eta teknologia berriek garapen teknologiko iraunkorra ahalbidetuko duten. Iraunkortasunak gero eta garrantzia handiago du bai ingurumenaren alorrean bai gizarte- eta ekonomia-alorretan ere, hirientzako erronka handi bihurtuz. Donostia erronka horretaz jabetuta dago eta, horregatik, aurrerapen horretan bere ekarpena egin nahi du hiritarren ongizatea maximizatzeko eragin negatiboak murrizten eta baliabide berrien eraginkortasuna optimizatzen lagunduko duten enpresa desberdinek garatutako teknologia berritzaile eta iraunkor berrien bitartez.

 

Eskabideak aurkezteko epea 2016ko azaroak 28ra arte zabaltzen da.

Proiektu-ideiak posta elektroniko bitartez bidaliko dira jarraian zehazten den helbidera: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

 

 

Azken Berriak

Smartkalea proiektuan ideia berriak bilatzen dira!

SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Donostiako Sustapenak SmartKalea proiekturako smart produktuen edo zerbitzuen ideiak aurkezteko hirugarren deialdia zabaldu du. Donostiako SmartKalea proiektuaren baitan sartzen den deialdi honek hiriaren berrikuntza teknologikoa sustatzea du xede enpresei lagunduz eta negozio-aukera berriak sortuz; eta, horretarako, hiria erakusleihotzat erabiliko du, Donostiaren kokapena smart hiri gisa sustatuz ...

SmartKalea proiektuak Altzan hondakinak murriztea lortu du

Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia Sustapenak abian jarritako Smartkalea proiektuak azterketa bat burutu du Altza Pasealekuan, kaleen garbiketa zerbitzuan biltzen diren hondakinei buruzkoa, datu monitorizazioaren bidez, eta egiaztatu du gehien agertzen den hondakinak, tabako zigarro-mutxikinena, alegia, %12 behera egin duela, hiritarrak kontzientziatzeko garatutako kanpainari esker. Helburu hori lortzeko, hainbat neurrien artean, tanga zilindriko garden bat instalatu zen bildutako zigarro-mutxikinekin eta hautsontzi eramangarriak banatu ziren ...

Donostia, Europako Smart hiri nagusien anfitrioia

Martxoaren 26an eta 27an, Donostia European Smart Projects Summit ekimenaren anfitrioi bilakatu zen; hain zuzen ere, ekitaldi horretan bildu ziren Smart ekosistemako agente ezberdinak, Londres, Rotterdam, Bartzelona edo Florentzia bezalako Europako 100 bat hiritatik etorritakoak, hiri adimentsuen eta iraunkorren garapenerako esperientziak, ezagutzak, erronkak eta etorkizuneko helburu giltzarriak partekatze aldera. Donostiak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Txomineneko ekoauzoan Smart eremuan burutzen ari diren ezarpen ezberdinak erakutsi zizkien parte-hartzaileei ...

Smartkalea proiektuak altzako hondakinen erradiografia egun du

Smartkalea proiektuak Donostiako Sustapenak koordinatzen duena, kaleen garbiketa bidez biltzen diren hondakinen azterketa egin du eta hondakin ugarienak zigarrokinak direla egiaztatu du; ondoren, pipa azalak, paperezko ezpainzapiak eta snack boltsak direlarik. Hiritarrak hondakin kopurua murriztea lortzea sentsibilizatzeko helburuarekin, jasotako zigarrokinez beteriko depositu zilindriko garden bat instalatu da eta hautsontzi eramangarriak banatzen ari dira ...

Donostia Sustapenak Smartkalea proiektua aurkeztu du Europako BY&FORCITIZENS biltzarrean

Irailaren 20an Donostia Sustapenak SmartKalea proiektua aurkeztu zuen Hirien eta Eskualdeen Smart Birsorkuntzari buruzko BY&FORCITIZENS biltzarreko lehenengo edizioan, Valladoliden, Gaztela Leoneko Juntak, Valladolideko Udalak, Cartif entitateak eta ICEk antolatuta. Ekitaldiak nazionalitate desberdineko sektore publiko eta pribatuko 250 lagun bildu zituen eta Europar Batzordeko ordezkaritza izan zuen. Bertan, esperientziak, ideiak eta hiriak birsortzeko praktikarik hoberenak partekatu ahal izan ziren, ikuspegi iraunkorpean.