Aisialdi turistiko eta gastronomikoaren sektorerako zerbitzu eta laguntzen inguruko aholkularitza eta orientazioa

 

Donostia Sustapenak aisialdi turistiko eta gastronomikoaren sektorean jasangarritasuna, efizientzia energetikoa, digitalizazioa eta lehiakortasuna hobetzeko ematen dituen zerbitzu eta laguntzen inguruko aholkularitza eta orientazioa.

 

  • NORENTZAT DA ZERBITZU HAU?

    Zerbitzu hau Donostian dauden aisialdi turistiko eta gastronomikoaren sektoreko enpresentzat da.

  • ZEIN DA ESKATZEKO EPEA?

    Zerbitzua urte osoan egongo da zabalik

  • ZERTAN DATZA AHOLKULARITZA?

    Aholkularitza eta orientazio zerbitzuan, banakako bilera bat egiten da enpresa ezagutu eta jasangarritasunaren, efizientzia energetikoaren, digitalizazioaren eta bere hazkunde eta lehiakortasunaren arloetan dituen premia zehatzak identifikatzeko; hala, aholku emango zaio martxan dauden eta/edo aurreikusten diren eta haren egoerara hobekien egokitzen diren zerbitzu eta laguntzei buruz.

    Era berean, enpresoi laguntza emango zaie zerbitzu eta laguntzen eskabide eta justifikazioak egiteko beharrezkoak diren izapideetan, eta haien zalantzak argituko dira.

  • NOLA ESKATU?

    Eskabideak telematikoki soilik aurkeztu ahalko dira, Donostia Sustapenaren webgunearen bitartez (www.fomentosansebastian.eus). Esteka orrialde honetan bertan daukazu.

    ONLINE ESKAERA

Dokumentazioa eta lotura erlazionatuak

ONLINE ESKAERA