logo ayuntamiento cabecera

Bertako nekazariek beren produktuak salduko dituzte larunbat honetan Altzan

Alfonso Aparicio, nekazaritzako ekintzailea, Marisol Garmendia Ekonomia Suspertzeko zinegotzia, eta Begoña Julián, nekazaritzako ekintzailea

 

Larunbatean, urriaren 16an, ‘Bertako Produktuaren Eguna’ izango da Donostiako Altza auzoan. Egun horretan, bertako produktuen azoka izango da, eta Altzako ‘Urban Lur’ proiektuko baratzeetako nekazari ekintzaileek hartuko dute parte; horiek, hiriko beste ekoizle batzuekin batera, beren ustiategietan lantzen dituzten barazkiak aterako dituzte salmentara, baita bertan ekoizturiko beste gai batzuk ere. Salmenta postuak Harria Parkeko pergolaren azpian jarriko dira.

 

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak hau adierazi zuen: ‘azoka hau bertako ekoizleek beraiek eskatuta sortu da, espazio bat behar baitzuten beren produktuak elkarrekin batera erakutsi eta saltzeko Altza auzoan.Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren Guztiona Klusterraren bidez, estrategia oso bat du bertako produktuari laguntzeko; izan ere, ingurumenarekiko jarrera arduratsua da eta gure enpresen eta negozioen biziraupeari babesa ematen dio, hau da, gure ekonomiari eta gure lanpostuei.Azoka honen bidez, ekoizleak eta gertuko bezeroak harremanetan jartzen ditugu’.

 

Bertako Produktuaren Eguna Altzan egitea Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterraren (Donostia Sustapena) ekimena da. Kluster honek 2019an Donostia Urban Lur proiektua jarri zuen abian, nekazaritzako sektorean ekintzailetza sustatzeko helburuarekin.Nekazaritzako produktuak ekoizten oinarritzen den enpresa proiektu bati ekin nahi dioten herritarrei lursaila eta azpiegitura egokiak eskaini zitzaizkien baratzeko lanetarako, horiek lantzeko tresnak, prestakuntza teknikoa nekazaritzan eta negozioen arloan eta produktuak merkaturatzeko aholkularitza eta laguntza. Une honetan, jardunean dauden sei ustiategik hartzen dute parte programa honetan.

 

Lan ildoetako bat Urban Lur proiektuko baratzeetan sorturiko produktuak merkaturatzearen ingurukoa zen, produktu horiek zuzenean bezeroei salduz azoken bidez. Modu horretan, gertuko elikagaiak eta zuzeneko salmenta aldarrikatzen dira kontsumo aukera logikoena eta seguruena bezala.Azoka hau urriaren 16an, larunbatean, egingo da, 9etatik 14etara bitartean, Donostiako Altza auzoko Harria Parkeko pergolan.10 ekoizlek hartuko dute parte, eta beren barazkiak, gaztak, marmeladak, garagardoa eta abar merkaturatuko dituzte, trikitixak giroturiko jardunaldian.

Guztiona newsletter-a

Azken berriak

bihar-amaituko-da-kontxako-gabonetako-laser-ikuskizuna
Gabonak direla eta, eta Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoaren, Eusko Jaurlaritzako... gehiago
donostiako-gabonetako-argi-eta-musika-ikuskizuna-national-geographic-aldizkariko-artikulu-baten-protagonista
Argitalpen ospetsuak honela deskribatzen du: Santa Klara uhartea itsasargi futurista... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-nazioarteko-sareak-wscn-aurrera-egingo-du-bere-plan-estrategikoan
Mirafloresen, Peruko Surf Cityn, izan zen abenduaren 13tik 15era World Surf Cities... gehiago
donostiako-gazteek-gabonetako-postal-bat-diseinatu-dute-errealitate-areagotuarekin-real-sociedad-challenge-2-0-ekimenean
Gaur, ostirala, amaitu da “Real Sociedad Challenge 2.0” ekimenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

tokiko-produktuak-gastronomikan-daude-berriro-donostia-sustapenaren-guztiona-klusterraren-eskutik
Donostiako Sustapenak kudeatutako Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko enpresa batzuk San... más
bertako-produktuekin-konprometituak-sariak-kostera-jatetxeari-lasala-plaza-hotelari-eta-elkano-1-gaztaguneri
Donostiak «Bertako produktuekin konprometituak» sariak eman ditu gaur, Boulevardean Bertako... más
donostiak-bertako-produktuaren-egunaren-edizio-berri-bat-ospatuko-du
Azaroaren 5ean eta 6an, Donostiako Bulebarrean, Tokiko Produktuaren Egunaren beste edizio bat egingo da,... más