logo ayuntamiento cabecera

Tokiko produktuak Gastronomikan daude berriro Donostia Sustapenaren Guztiona Klusterraren eskutik

Donostiako Sustapenak kudeatutako Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko enpresa batzuk San Sebastian Gastronomikan izango dira azaroaren 15an, 16an eta 17an, eta haien produktuak erakutsiko dituzte aurten azalera bikoitza izango duen stand propioan. Era horretan, helburua da tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea, urteko ekitaldi gastronomiko handienean egonda.

Gehiago irakurri...

«Bertako produktuekin konprometituak» sariak Kostera jatetxeari, Lasala Plaza hotelari eta Elkano 1 Gaztaguneri

Donostiak «Bertako produktuekin konprometituak» sariak eman ditu gaur, Boulevardean Bertako produktuaren Egunagatik ezarri duten karpa handian. Sarion bidez, Donostiako ostalaritza-establezimenduen, saltegien eta hotelen jarduna eta lan ona aitortzen da, tokiko produktuari dagokionez. Hona hemen sariak, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta Donostia Sustapenaren Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterrak entregatutakoak jaso dituzten establezimenduak ...

Gehiago irakurri...

Donostiak Bertako Produktuaren Egunaren edizio berri bat ospatuko du

Azaroaren 5ean eta 6an, Donostiako Bulebarrean, Tokiko Produktuaren Egunaren beste edizio bat egingo da, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak antolatuta, Donostiako Sustapeneko Guztiona Klusterraren bidez, inguruko nekazaritzako elikagaien ekoizpenei balioa emateko.

Gehiago irakurri...

Bertako nekazariek beren produktuak salduko dituzte larunbat honetan Altzan

Larunbatean, urriaren 16an, ‘Bertako Produktuaren Eguna’ izango da Donostiako Altza auzoan. Egun horretan, bertako produktuen azoka izango da, eta Altzako ‘Urban Lur’ proiektuko baratzeetako nekazari ekintzaileek hartuko dute parte; horiek, hiriko beste ekoizle batzuekin batera, beren ustiategietan lantzen dituzten barazkiak aterako dituzte salmentara, baita bertan ekoizturiko beste gai batzuk ere. Salmenta postuak Harria Parkeko pergolaren azpian jarriko dira.

Gehiago irakurri...

Donostiako nekazaritza sektoreko ekintzaileentzako baratzeak errendimendu betean daude

Nekazaritza sektoreko hainbat ekintzailek hartu dituzte Sustapen Ekonomikoko udal-arloak Donostiako Sustapenaren bitartez eta Urban Lur proiektuaren barruan baratza profesional bihurtutako Altzako sei partzelak. Bazterketa-arriskuan daudenekin lan egiten duen Cáritas elkartea da horietako bat. Baratzetako lurra prestatu eta ereiteko laguntza tekniko pertsonalizatua jaso dute nekazari berriek, eta laguntza teknikoa −pertsonala nahiz taldekoa− ere izango dute ekoitzitako elikagaiak merkaturatzeko.

Gehiago irakurri...

Bertako Produktuaren Egunaren online edizioak salmenta onak izan ditu interneten

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez tokiko ekoizleen esku jarritako merkataritza plataformak merkataritza bide berri bat irekitzeko balio izan du, norberaren ekoizpena zuzenean Donostiako kontsumitzaileari saltzeko, sarean. Bi egunez egon da www.diaproductolocal.eus webgunea abian, eta 400 salmenta eragiketa inguru egin dira: gutxi gorabehera 10.000 euro balioa izan dutenak, guztira. Erosleek 6 euroko deskontua izan dute erosketa bakoitzeko, Donostia Sustapenak ordaindutakoak, eta eskarian beren etxeetan jaso dituzte, doan, kutsatzen ez duten ibilgailuak darabiltzan garraio jasangarriko Txita enpresaren bitartez ...

Gehiago irakurri...

“Tokiko Produktuekin Konprometituta” sarira hautagaitzak aurkezteko epea ireki da

Hirugarren urtez jarraian, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, “Tokiko Produktuekin Konprometituta” sarien deialdia egin du. Sari hauen helburua da euren enpresa jardueran tokiko nekazaritzako elikagaiak hoberen integratzen dituzten hiriko ostalaritza establezimenduen eta saltokien aintzatespen publikoa egitea eta Donostiako inguruneko nekazaritzako elikagaien ekoizleen lana azpimarratzea ...

Gehiago irakurri...

nrique Ramos, Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia: “tokiko ekoizleei laguntza ematen ari gara digitalizatzearen arloan”.

Hiriko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostiako nekazaritzako elikagaien sektorea sustatzearen aldeko apustu garbia egina du. Hori egiteko, tresna garrantzitsua du Donostia Sustapenaren bidez, hain zuzen ere, Guztiona Klusterra. Kluster honetan sektoreko enpresak, erakundeak eta eragile sozio-ekonomikoak biltzen dira. Urtean barrena, Klusterrak hainbat ekimen aktibatzen ditu hirian tokiko produktuak kontsumitzea sustatzeko, adibidez, Tokiko Produktuen Eguna antolatzea ...

Gehiago irakurri...

ertako produktua Gastronomikan dago, Ekonomiaren Sustapeneko udal-arloak bultzaturiko Guztiona Klusterraren eskutik

Ekonomiaren Sustapeneko udal-arloak bultzatzen duen eta Donostiako Sustapenak kudeatzen duen Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterraren barruko enpresa batzuek parte hartzen dute San Sebastián Gastronomika azokan. Aurten, modu birtualean egingo da azoka: zuzeneko hitzaldiak eta jarduerak egingo dira, eta produktuak online erakusteko stand bat egongo da.Urteko ekitaldi gastronomiko garrantzitsuenetako batean partean parte hartuz ...

Gehiago irakurri...

Gastronomikan egongo da bertako produktua, Ekonomiaren Sustapeneko udal-arloak bultzaturiko Guztiona Klusterraren eskutik.<0}

Ekonomiaren Sustapeneko udal-arloak bultzatzen duen eta Donostiako Sustapenak kudeatzen duen Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterraren barruko enpresa batzuek parte hartuko dute San Sebastián Gastronomika azokan. Aurten, modu birtualean egingo da azoka: zuzeneko hitzaldiak eta jarduerak egingo dira, eta produktuak online erakusteko stand bat egongo da ...

Gehiago irakurri...

Donostiako Sustapena elikadura-sistema eraldatzeko proiektu europar batean ari da parte hartzen

Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste hamaika hirirekin batera. Ezagutzen eta ikaskuntzen trukerako proiektua da, hain zuzen, elikadura-sistema eraldatzeko erronkei heltzea helburu duena. Europako Batasunak 886.000 euroko ekarpena onartu du Donostiarako, proiektua aurrera eramateko. Donostiako Sustapena da proiektuaren kiderik garrantzitsuena, koordinazio lanak v89egingo dituen Cartif fundazioarekin batera (Valladolid) ...

Gehiago irakurri...

Donostiako Ekonomia Suspertzeko Plana (PREK), Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko enpresei laguntzen

Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian. Plan integrala da, eta hainbat neurri biltzen ditu, Covid-19k eraginiko krisiaren ondorioz hirian jarduera ekonomikoa murrizteak edo uzteak eraginiko ondorio ekonomikoak arintzeko ...

Gehiago irakurri...

Nekazaritzako elikagaien sektoreko negozio-ereduak klima-aldaketaren ondorioz

«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako. Jasangarritasunean oinarritutako dieta». Carlos Verdaguer. Hirigintzako arkitektoa eta Hirigintzako irakasle elkartua Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan ...

Gehiago irakurri...

Tokiko produktuak Gastronomikan daude berriro Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Guztiona Klusterraren eskutik

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak bultzatutako eta Donostiako Sustapenak kudeatutako Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko enpresa batzuk San Sebastian Gastronomikan izango dira urriaren 7an, 8an eta 9an, eta haien produktuak erakutsiko dituzte aurten azalera bikoitza izango duen stand propioan. Era horretan, helburua da tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea, urteko ekitaldi gastronomiko handienean egonda. ...

Gehiago irakurri...

Donostiako ordezkariek Aarhus (Danimarka) bisitatu dute, alegia: nekazaritzarako elikadurako esparruan erreferente den hiria

Hainbatek hartu dute parte enpresa misioan, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak antolatuta: Guztiona Klusterra (Donostia Sustapena) osatzen duten nekazaritzarako elikadurako sektoreko enpresek, eta udal alderdi politikoen agintariek. Helburua hauxe da: hiri hau elikadura kulturan, elikadura arloko ikerketan eta teknologian eta bertako ostalaritza sektorean zero kilometroaren kontsumoaren sustapenean erreferente bilakatzea eragin duten giltzarriak aztertzea ...

Gehiago irakurri...

‘Bertako produktuekin konprometituak’ Sariak Mala Gissona, Arrizul Hotela eta Aitor Lasa Gaztategiarentzat

Donostiako Alkateordetzak gaur banatu ditu ‘Bertako produktuekin konprometituak’ sariak, Donostiako Boulevardean Tokiko Produktuen Eguna dela-eta jarritako karpa handian. Sari horren bitartez, Donostiako ostalaritza-establezimenduek, saltokiek eta hotelek tokiko produktuari eskaintzen dioten dedikazioa eta ondo egiten jakitea saritzen da. Sari horiek merezi izan dituzten establezimenduak hauek izan dira: Mala Bissona Beerhouse, ostalaritzako establezimenduen kategorian; Arrizul hotela, hotelen kategorian; eta Aitor Lasa Gaztategia, saltokien kategorian ...

Gehiago irakurri...

Donostian, beste behin, Bertako Produktuen Eguna izango da maiatzaren 10ean eta 11n

Donostian, maiatzaren 10ean eta 11n, Bertako Produktuen Egunaren bigarren edizioa egingo da, Alkateordetzak antolatuta Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterraren bitartez, nekazaritzako elikagaien inguruneko produkzioei balioa emateko helburuarekin. Hori dela-eta, jarduera-programa bat prestatu dute, parte hartuko duten hainbat erakunderekin, eta protagonista tokiko produktuak izango dira ...

Gehiago irakurri...

Altza-n baratza profesionala lortzeko epea irekita jarraitzen du

Donostiako Sustapenak Donostia Urban Lur proiektua abian jarri du, nekazaritza-sektorea ezagutzea sustatzeko asmoarekin. Hain zuzen ere, nekazaritzako produktuen ekoizpenean oinarritutako enpresa-proiektua abian jarri nahi duten herritarren eskura ondorengoak jarriko ditu: laborantzarako lursaila eta azpiegitura egokiak, lana egiteko tresnak, nekazaritza eta negozio arloko prestakuntza teknikoa eta produktuak merkaturatzeko laguntza eta aholkularitza ...

Gehiago irakurri...

Urtarrilaren 31ra bitarte luzatu da Zilarrezko Barandara aurkezteko epea, pintxoen tabernen kalitatezko labela

Urtarrilaren 31n amaituko da Donostiako ostalaritza-establezimendu interesatuek Zilarrezko Baranda eskuratzeko eskaera aurkezteko epea; hots, Donostiako Institutu Gastronomikoak aurrez ezarritako baldintzen dekalogokoaren arabera emango duen kalitatezko bereizgarria. Lehen sariak otsailaren 27an banatuko dira Donostiako Miramar Jauregian egingo den Pintxoen I. Galan. ...

Gehiago irakurri...

2018 Bertako Produktuaren Eguna

Ekainaren 15 eta 16an Donostian, Alkateordetzak, Donostia Sustapeneko Guztiona Klusterraren bidez, Bertako Produktuaren 1. Eguna antolatu zuen, jarduerez jositako agenda batekin eta 50 erakunderen baino gehiagoren parte-hartzearekin. Horrez gain, bertako produktuarekiko Konprometitutako sariak entregatu zitzaizkien Aitzgorri Jatetxeari, Silken Amara Plaza Hotelari eta Xibaritak Gandarias tabernari ...

Gehiago irakurri...

Guztiona newsletter-a

Azken berriak

bihar-amaituko-da-kontxako-gabonetako-laser-ikuskizuna
Gabonak direla eta, eta Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoaren, Eusko Jaurlaritzako... gehiago
donostiako-gabonetako-argi-eta-musika-ikuskizuna-national-geographic-aldizkariko-artikulu-baten-protagonista
Argitalpen ospetsuak honela deskribatzen du: Santa Klara uhartea itsasargi futurista... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-nazioarteko-sareak-wscn-aurrera-egingo-du-bere-plan-estrategikoan
Mirafloresen, Peruko Surf Cityn, izan zen abenduaren 13tik 15era World Surf Cities... gehiago
donostiako-gazteek-gabonetako-postal-bat-diseinatu-dute-errealitate-areagotuarekin-real-sociedad-challenge-2-0-ekimenean
Gaur, ostirala, amaitu da “Real Sociedad Challenge 2.0” ekimenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

tokiko-produktuak-gastronomikan-daude-berriro-donostia-sustapenaren-guztiona-klusterraren-eskutik
Donostiako Sustapenak kudeatutako Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko enpresa batzuk San... más
bertako-produktuekin-konprometituak-sariak-kostera-jatetxeari-lasala-plaza-hotelari-eta-elkano-1-gaztaguneri
Donostiak «Bertako produktuekin konprometituak» sariak eman ditu gaur, Boulevardean Bertako... más
donostiak-bertako-produktuaren-egunaren-edizio-berri-bat-ospatuko-du
Azaroaren 5ean eta 6an, Donostiako Bulebarrean, Tokiko Produktuaren Egunaren beste edizio bat egingo da,... más