logo ayuntamiento cabecera

Donostiako hiriak From positive energy districts to climate neutral cities europar ekitaldian hartu du parte

Donostia Sustapenak Replicate, Sharing Cities, Smarter Together eta SmartEnCity europar proiektuek elkarrekin antolatutako ‘From positive energy districts to climate neutral cities’ ekitaldian hartu du parte. Helburua Smart soluzioak baliatuta klima larrialdiaren, eta bidezko trantsizio sozialen eta ekologikoen aurrean hirien etorkizuna aztertzea izan da. Donostiako alkateak, Eneko Goia, Lyon, Viena, Munich, Stockholm eta Sofia hirietako alkateekin eta ordezkariekin hartu du parte saio batean. Bertan, Smart soluzioen inplementazioak Donostia bezalako tamaina ertaineko hiri batean izan ditzaketen klima inpaktuez hitz egin du.


Ekitaldi honen esparruan, Donostia Sustapenak Donostiako lighthouse Replicate proiektuaren inguruko saioa antolatu du, non Smart barruti jasangarrien eta barneratzaileen garapena azaldu duen. Donostia Sustapenak Txomin auzoaren eraldaketa eragin duen estrategia bateratu planifikatua aurkeztu du, eta energia jasangarria, mugikortasuna, IKTak/azpiegiturak arloetan, esaterako, eta barrutian gauzatzen ari diren prozesu parte-hartzaileak aurkeztu ditu horretarako. Dbus-ek hiri garraioaren arloan mugikortasun jasangarriaren inguruko jarduerak aurkeztu zituen, non 26 linea estaltzen duten autobus elektrikoak erostea sartzen den; Eurohelp enpresak, smart clusterraren kide eta Replicate proiektuaren bazkideak, informazioa lortzeko, adierazleak sortzeko eta informazio horren zati bat open datan eta linked open datan argitaratzeko gakoak aurkeztu zituen.

 

Replicate-k, H2020ko Sharing Cities, Smarter Together eta SmartEnCity proiektuekin batera, ekitaldi berean aurkeztu den ‘The Path from Pilot to Scale’ txostenean bildu ditu inplementazio horien taldeko arrakastak eta azterketa kasuen laburpenak ere, Smart soluzioak Europako eta nazioarteko beste hiri batzuetara hedatzeko.

 

Ekitaldiari amaiera emateko, Donostia Sustapenak, manifestua sinatu zuten gainerako hiriekin batera, Replicateren izenean sinatu zuen eta ongi etorria eman zien lighthouse proiektuen komunitatean orain arte ikasitakoa eskainiko zaien gainerako hiriei. Manifestua sinatu duten proiektuak 18 dira guztira, 48 lighthouse hiri eta beste 72 fellow hiri barne bilduz.

 

Covid-19a dela eta, ekitaldia uztailaren 1an eta 2an ospatu da, online eta bertan, Lyonen eta 4 hiri parte-hartzaileetan, modu presentzialean, Donostian edo Londresen, esaterako.

 

Era berean, ekainaren 9an eta 10ean, Europako Batzordeak antolatutako Smart Cities Market Place Forum online ekitaldia izan zen. Honi lotuta, smart hirien alorreko garapenak berriak aurkezteko bilera desberdinak egin ziren.

 

Donostiako Sustapenak 'Collaboration and Replication of the Smart Cities and Communities’ saioan parte hartu zuen, Sharing Cities, Smarter Together eta SmartEnCity proiektuekin batera, esperientzia eta arrakasta faktoreak aurkeztu, eta proiektu hasi berriekin aholkuak partekatzeko.

 

Donostia Sustapenak koordinatu du Replicate proiektua, eta Horizon 2020 programaren barruan kofinantzatu da, 691735 kontratu-zenbakiarekin (SCC1 Smart Cities and Communities europar deialdia). Ia 30 milioi euroko finantzazio osoarekin, horietatik 11 milioi euro Donostiako hiriarentzat izan dira.

 

Azken berriak

bihar-amaituko-da-kontxako-gabonetako-laser-ikuskizuna
Gabonak direla eta, eta Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoaren, Eusko Jaurlaritzako... gehiago
donostiako-gabonetako-argi-eta-musika-ikuskizuna-national-geographic-aldizkariko-artikulu-baten-protagonista
Argitalpen ospetsuak honela deskribatzen du: Santa Klara uhartea itsasargi futurista... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-nazioarteko-sareak-wscn-aurrera-egingo-du-bere-plan-estrategikoan
Mirafloresen, Peruko Surf Cityn, izan zen abenduaren 13tik 15era World Surf Cities... gehiago
donostiako-gazteek-gabonetako-postal-bat-diseinatu-dute-errealitate-areagotuarekin-real-sociedad-challenge-2-0-ekimenean
Gaur, ostirala, amaitu da “Real Sociedad Challenge 2.0” ekimenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

tokiko-produktuak-gastronomikan-daude-berriro-donostia-sustapenaren-guztiona-klusterraren-eskutik
Donostiako Sustapenak kudeatutako Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko enpresa batzuk San... más
bertako-produktuekin-konprometituak-sariak-kostera-jatetxeari-lasala-plaza-hotelari-eta-elkano-1-gaztaguneri
Donostiak «Bertako produktuekin konprometituak» sariak eman ditu gaur, Boulevardean Bertako... más
donostiak-bertako-produktuaren-egunaren-edizio-berri-bat-ospatuko-du
Azaroaren 5ean eta 6an, Donostiako Bulebarrean, Tokiko Produktuaren Egunaren beste edizio bat egingo da,... más