logo ayuntamiento cabecera

Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigoak talentua erakartzeko estrategia indartu du Polymatekin batera

(José María Asua, Polymateko zuzendaria, Marisol Garmendia, Ekonomia Sustatzeko zinegotzia, eta Idoia Azaldegi, Polymateko arduraduna)

 

Bi entitateek hitzarmen bat sinatu dute Donostia Sustapenaren bitartez, elkarrekin talentua erakarri eta garatzeko, hezkuntza inguruneko gaitasunak garatzeko, eta ekintzailetza, zientzia dibulgazioa eta bokazio zientifikoak sustatzeko, edo Europako programak detektatzeko, haietan parte hartzeko xedearekin. Hitzarmenak emakume zientzialariak bistaratzeko jarduerak sustatzeko laguntza espezifikoa hartzen du.

 

Sustapen Ekonomikoko zinegotziak, Marisol Garmendia, Polymaten Zuzendari Zientifikoak, José María Asúa, eta enpresaren gerenteak, Idoia Azaldegi, parte hartu zuten hitzarmena sinatzeko ekitaldian adierazi zuenez, “Donostia Sustapenetik, Donostia berrikuntza eta jakintza gune gisa sendotzeko jarraitzen dugu lanean, talentua garatze, atxikitze eta erakartze aldera, eta halako hitzarmenekin, zentroek tokiko talentua atxikitzeko eta goi mailako ikertzaileak erakartzeko lana egiten dute. Kasu honetan, gainera, emakumeak zientzia arloetan duen betekizunari ikusgaitasuna emateari eman zaio garrantzia, berdintasuna sustatzeko gure estrategiaren ildo berean”.

 

Hitzarmena arlo hauek hartuko ditu:

1.- Talentua erakartzea eta garatzea

Polymatek langileak barneratzeko aukerak eta donostiarrei atzerrian egoteko egonaldiak errazteko moduak identifikatuko ditu. Donostia Sustapenak haien eskura jarriko ditu hainbat aukera: Talent House Harrera Egitasmoa, Talentuaren itzulera, Talentu Berritzailea, nazioarteko mugikortasun programak, etab.

2.- Hezkuntza eremuan gaitasunak garatzea

Bi alderdiek modu aktiboan hartuko dute parte Polymaten ikerketa arloan bokazioak sustatzen: energian, osasunean, jasangarritasunean, esaterako. Urtean behin, Polymatek erronka esperimental bat proposatuko du Donostia Innovation Campus programaren esparruan.

3.- Ekintzailetza

Bi entitateek Donostian ekintzailetza eta transferentzia teknologikoa sustatuko duten jarduerak eta programak bultzatuko dituzte. Polymatek ikerketa gaitasunetan oinarritutako ekintzailetza proiektuak detektatu beharko ditu Ekin+ programari eratortzeko. Donostia Sustapenak oinarri teknologikoko I+G proiektuentzat (Ekin+ programa, inkubagailua, etab.) ekintzailetza programen difusioan ere lagunduko du.

Donostia Sustapenak Polymaten ikerlarientzako ekintzailetza gaitasunak garatzen lagunduko du, lidergoan prestatuz eta sentsibilizatuz, eta baita taldeko liderrentzako ekintzailetza ere.

4.- Zientziaren dibulgazioa eta emakumearen betekizunak

Polymatek zientziaren dibulgaziorako eta bokazio zientifikoak sustatzeko eduki desberdinak proposatuko ditu. Sustapenak emakumeak zientzia eta berrikuntzan dituen betekizunak ikusgai egiteko lerroa sustatuko du. Horretarako, 2022an Polymatek zuzenduko duten Emakumeak Zientzian zikloa bezalako ekitaldiak sustatuz, esaterako.

5.- Europar proiektuen eta finantzazio-proiektuen identifikazioa

Bi entitateek elkarrekin aztertuko dituzte ikerketa arloko proiektuen identifikazioan, prestakuntzan eta aurkezpenean lankidetza aukerak Polymantentzat interesgarriak diren arloetan: energia, osasuna eta jasangarritasuna, besteak beste.

 

Donostia Sustapenari buruz

Donostia Sustapenak, hiriaren sustapen eta garapen ekonomikorako udal entitateak, urteak daramatza Donostia berrikuntza eta jakintza gune bihur dadin hiriaren eraldatzeko eta sendotzeko estrategiak lantzen. Xedea talentua garatzea, atxikitzea eta erakartzea da, hirian finkatutako Zentroetan sortutako jakintzaren eraldaketarekin batera, eta ETEekin eta ekintzaileekin konektatzen dituelarik.

 

Polymati buruz

Polymateren xedea nazioarteko mailan polimeroetan bikaintasunean oinarritutako ikerketa zuzenduko eta estrategikoko zentroa izatea da. Euskal Herriko Unibertsitatearekin kolaboratzen du horretarako, eta nazio zein nazioarteko arlo horretako ikerketa zentro nagusiekin lankidetzan egiten du lan gizartearen interesen lerrotik, eta garapen eta ongizatea lortze aldera, nazioarteko aurrerapen zientifikoak bultzatzeko eta material polimerikoak ezagutzea transferitzeko komunitate zientifikoaren eta gizarte osoaren onurarako.

 

Azken berriak

bihar-amaituko-da-kontxako-gabonetako-laser-ikuskizuna
Gabonak direla eta, eta Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoaren, Eusko Jaurlaritzako... gehiago
donostiako-gabonetako-argi-eta-musika-ikuskizuna-national-geographic-aldizkariko-artikulu-baten-protagonista
Argitalpen ospetsuak honela deskribatzen du: Santa Klara uhartea itsasargi futurista... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-nazioarteko-sareak-wscn-aurrera-egingo-du-bere-plan-estrategikoan
Mirafloresen, Peruko Surf Cityn, izan zen abenduaren 13tik 15era World Surf Cities... gehiago
donostiako-gazteek-gabonetako-postal-bat-diseinatu-dute-errealitate-areagotuarekin-real-sociedad-challenge-2-0-ekimenean
Gaur, ostirala, amaitu da “Real Sociedad Challenge 2.0” ekimenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

tokiko-produktuak-gastronomikan-daude-berriro-donostia-sustapenaren-guztiona-klusterraren-eskutik
Donostiako Sustapenak kudeatutako Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko enpresa batzuk San... más
bertako-produktuekin-konprometituak-sariak-kostera-jatetxeari-lasala-plaza-hotelari-eta-elkano-1-gaztaguneri
Donostiak «Bertako produktuekin konprometituak» sariak eman ditu gaur, Boulevardean Bertako... más
donostiak-bertako-produktuaren-egunaren-edizio-berri-bat-ospatuko-du
Azaroaren 5ean eta 6an, Donostiako Bulebarrean, Tokiko Produktuaren Egunaren beste edizio bat egingo da,... más