logo ayuntamiento cabecera

Donostiak replicate proiektuko amaierako hitzaldia antolatuko du. Replicate, donostian 11 milioi euro inbertitu dituen programa europearra da.

2021eko martxoaren 26an, Donostia, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren eta Donostiako Sustapenaren bidez, Lighthouse REPLICATE Europako proiektuaren amaierako online hitzaldiaren anfitrioia izango da, hiriak eta enpresak elkartuko ditu, lortutako emaitzak aurkezteko hiri negozio -eredu jasangarri bat garatu ondoren energia eraginkortasunaren, mugikortasun jasangarriaren eta IKT eta azpiegituren arloetan, Smart City trantsizio prozesuaren bidean. Ezarritako ekintzak beste hiri batzuetan erreplikatzeko aukerak ezagutzeko balioko du topaketa honek.

 

Marisol Garmendia, Ekonomia Bultzateko Zinegotziak ondorengoa aipatu du: REPLICATE proiektua aukera bikaina izan da, Donostia Europa mailan erreferente gisa kokatzeko smart garapenaren arloan. Proiektu honen buru izan gara eta  Txomin auzoan eta Urumea Ibarrean estrategia integral planifikatua ezarri ahal izan dugu, eta, horren ondorioz, zero emisiotik hurbil dagoen barrutia bihurtu da, emaitza bikainak emanez, eta Europako beste hiri batzuetarako eredu bihurtuz”

 

REPLICATE proiektua, Donostia Sustapenak koordinatua eta 38 bazkide dituen partzuergo batek osatua, 2021eko urtarrilaren 31n amaitu zen, 5 urteko ibilbidearen ondoren. Ia 30 milioi euroko finantzaketari esker, energia eraginkortasunaren, mugikortasun jasangarriaren eta IKT eta azpiegituren arloko ekintzak ezarri ahal izan dira, Donostia, Florentzia eta Bristol hirietan. Aurrekontu osotik, 11 milioi Donostiari egokitu zaizkio. Hiri honek Urumea Ibarra eta Txomin auzoa kokatu ditu Smart eta jasangarritasunaren arloko erreferente moduan. Auzo horiek hartu ditu proiektu pilotuak esperimentatzeko gune gisa, proiektuak probatu eta hiriko beste esparru batzuetan edo Europako beste hiri batzuetan errepika daitezkeen ikusteko.

 

Proiektuaren amaierako ekitaldi hau proiektuaren emaitzak partekatu eta zabaltzea du helburu, baita sorturiko eraginak ere. Era berean, esperientziak, ezagupenak, erronkak eta etorkizuneko apustuak partekatuko dira, funtsezkoak baitira hiri adimendunak eta jasangarriak garatzeko. Nazioarteko ekitaldi honek Smart ekosistemako hainbat eragile bilduko ditu, eta horiek Smart City ereduan sakonduko dute. Era berean, REPLICATE proiektuko bazkideek Donostian, Bristolen eta Florentzian garaturiko jarduerak erakutsiko dira. Era berean, Smart hiriak garatzeko garrantzitsuak diren zeharkako lan esparru batzuk ere aurkeztuko dira. Horrekin batera, beste lighthouse proiektu batzuetako partaideek beren esperientziak partekatuko dituzte, eta horiei buruz eztabaidatuko dute.

 

Baldintza normaletan, ekitaldia aurrez aurrekoa izango zen, eta europako smart agenteak hirira erakarriko ziren. Era berean, ikerketa bisitak egingo ziren, emaitzak bertatik bertara ezagutzeko. Covid-19k eragindako egoera dela-eta, online ekitaldia izango da ingelesez, eta martxoaren 26an izango da, goizean zehar, aurkezpen ezberdinak egingo dira  eta Smart Cities arloko ekintzekin erlazionatutako gaiak jorratuko dira. Nazioarteko ekitaldi hau Smart ekosistemako hainbat eragileei zuzenduta dago.

 

Martxoaren 26ko agenda ondorengo gaiak aurkeztuko ditu:

  • Aurkezpen instituzionala.
  • Europa mailan erreferentziako hizlaria.
  • Proiektuko bazkideek garaturiko jardueren aurkezpena.
  • Beste lighthouse proiektu partaideekin aukezpena eta eztabaida saioa.

 

Donostia Sustapenak koordinaturiko REPLICATE proiektua Europako Batzordearen Horizon 2020 programak finantzatua da, 691735 zenbakidun kontratuarekin, SCC1 Smart Cities and Communities deialdian (Hiri Adimendunak).

 

Azken berriak

bihar-amaituko-da-kontxako-gabonetako-laser-ikuskizuna
Gabonak direla eta, eta Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoaren, Eusko Jaurlaritzako... gehiago
donostiako-gabonetako-argi-eta-musika-ikuskizuna-national-geographic-aldizkariko-artikulu-baten-protagonista
Argitalpen ospetsuak honela deskribatzen du: Santa Klara uhartea itsasargi futurista... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-nazioarteko-sareak-wscn-aurrera-egingo-du-bere-plan-estrategikoan
Mirafloresen, Peruko Surf Cityn, izan zen abenduaren 13tik 15era World Surf Cities... gehiago
donostiako-gazteek-gabonetako-postal-bat-diseinatu-dute-errealitate-areagotuarekin-real-sociedad-challenge-2-0-ekimenean
Gaur, ostirala, amaitu da “Real Sociedad Challenge 2.0” ekimenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

tokiko-produktuak-gastronomikan-daude-berriro-donostia-sustapenaren-guztiona-klusterraren-eskutik
Donostiako Sustapenak kudeatutako Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko enpresa batzuk San... más
bertako-produktuekin-konprometituak-sariak-kostera-jatetxeari-lasala-plaza-hotelari-eta-elkano-1-gaztaguneri
Donostiak «Bertako produktuekin konprometituak» sariak eman ditu gaur, Boulevardean Bertako... más
donostiak-bertako-produktuaren-egunaren-edizio-berri-bat-ospatuko-du
Azaroaren 5ean eta 6an, Donostiako Bulebarrean, Tokiko Produktuaren Egunaren beste edizio bat egingo da,... más