logo ayuntamiento cabecera

Edukiera eta distantzia sozialaren kontrola, eta errealitate areagotua, establezimenduak normaltasun berrira egokitzeko.

 

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Covid-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko ostalaritzaren sektorera zuzendutako konponbide berritzaile digital edo teknologikoak identifikatzeko asmoz, abian jarritako deialdiko epaimahaiak, sarituko diren tokiko bi proiektuak hautatu ditu

 

La convocatoria abierta a mediados del pasado mes de noviembre tenía por objetivo ayudar a los establecimientos hosteleros de Donostia a adaptarse a la nueva normalidad derivada de la pandemia del Covid-19. A tales efectos, la convocatoria perseguía identificar soluciones innovadoras de carácter digital o tecnológico, que permitan minimizar la propagación del Covid-19 en la hostelería; y/o faciliten el cumplimiento de la normativa en vigor de medidas sanitarias para la prevención del Covid-19.

 

Aurkeztutako proiektuen artean, epaimahaiak honako bi start-up donostiarrek aurkeztutako irtenbideak saritzea erabaki du:

  • NUAVIS TECHNOLOGY, neurketa eta distantzia soziala ikusmen artifizialaren eta ikaskuntza automatikoaren bidez kontrolatzeko sistema bat garatu duen enpresa. Ostalaritzako establezimenduen buruko min handienetako bat izaten jarraitzen du aforoa eta distantzia soziala betetzeak. Hori dela eta, sistema horrek monitorizatu egiten ditu, eta Covid-19 prebenitzeko egungo araudia betetzen
  • TRIVIMA MARKETING, errealitate areagotuko teknologia berriak erabiliz jatetxeek eta/edo tabernek eskaintzen dituzten plateren 3D bertsio digitalizatua sortzea proposatzen duen kooperatiba. Horrela, karta digital osoagoa eta erakargarriagoa sortu nahi da, telefono mugikorretatik edo tabletetatik eskuragarria, online karta kontsultatzea establezimenduak eskaintzen duen esperientzia osagarria izan dadin. Horrela, karta digitala erabiltzea bultzatzen da, gaur egungo egoeran alderdi garrantzitsua baita, kutsatzeko eta ukitzeko arriskua minimizatuz eta, aldi berean, kontsumoa sustatuz.

 

Aukeratutako bi proiektuek honako kontraprestazio hauek jasoko dituzte orain: 

  1. 2.250 €-rainoko saria.
  2. Ostalaritzako profesionalen eskutik aholkularitza saioak, proiektuaren merkaturatzea balioztakotzeko.
  3. Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko establezimendutan testatu ahal izango dituzte beren konponbideak.
  4. Konponbideak ezagutzera emateko saio batean partehartzeko aukera ere izango dute.

 

Donostiako Ekonomia Suspertzeko Planaren (PREK COVID-19) barne den ekimena

Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen eta Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren, Donostiako Sustapenaren bidez, lankidetzan abian jarri den ekimen hau, Donostiako Ekonomia Suspertzeko Planaren (PREK COVID-19) barruan dago. Plan horren helburua, Covid-19aren pandemiak eragiten duen inpaktua minimizatzea da, gure sektore tradizionalenetako batean, hau da ostalaritzan, jarduera ekonomikoari eustea bultzatzeko, baita mikroenpresa txiki eta ertainek eta sektore horretan diharduten pertsona autonomoek sortutako enpleguari eusteko laguntzeko ere.

 

Azken berriak

bihar-amaituko-da-kontxako-gabonetako-laser-ikuskizuna
Gabonak direla eta, eta Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoaren, Eusko Jaurlaritzako... gehiago
donostiako-gabonetako-argi-eta-musika-ikuskizuna-national-geographic-aldizkariko-artikulu-baten-protagonista
Argitalpen ospetsuak honela deskribatzen du: Santa Klara uhartea itsasargi futurista... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-nazioarteko-sareak-wscn-aurrera-egingo-du-bere-plan-estrategikoan
Mirafloresen, Peruko Surf Cityn, izan zen abenduaren 13tik 15era World Surf Cities... gehiago
donostiako-gazteek-gabonetako-postal-bat-diseinatu-dute-errealitate-areagotuarekin-real-sociedad-challenge-2-0-ekimenean
Gaur, ostirala, amaitu da “Real Sociedad Challenge 2.0” ekimenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

tokiko-produktuak-gastronomikan-daude-berriro-donostia-sustapenaren-guztiona-klusterraren-eskutik
Donostiako Sustapenak kudeatutako Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko enpresa batzuk San... más
bertako-produktuekin-konprometituak-sariak-kostera-jatetxeari-lasala-plaza-hotelari-eta-elkano-1-gaztaguneri
Donostiak «Bertako produktuekin konprometituak» sariak eman ditu gaur, Boulevardean Bertako... más
donostiak-bertako-produktuaren-egunaren-edizio-berri-bat-ospatuko-du
Azaroaren 5ean eta 6an, Donostiako Bulebarrean, Tokiko Produktuaren Egunaren beste edizio bat egingo da,... más