DONOSTIA GAZTE(HI)RIA

 

Izan eraldaketaren parte. Ezagutu Donostiak zientziaren alde egin duen apustua eta lagun iezaguzu gure hiriaren etorkizuna definitzen.

Gazteek, nahiz eta biztanleriaren gero eta ehuneko txikiagoa ordezkatu, erantzukizun handia partekatzen dute, hiriak etorkizuneko erronkei aurre egiteko orduan protagonista izatearen erantzukizuna. Hobekien prestatutako belaunaldia da, eleanitzagoa, nazioartean esperientzia handiagoa duena eta hainbat arazorekin kontzientziatuagoa dagoena, hala nola pobreziarekin, desberdintasunarekin, jasangarritasunarekin, klima-aldaketarekin...

Hiriak beraien lurraldearekiko konpromiso handia duten gazteak bilatzen ditu, konponbide berritzaileen bilaketan inplikatuko direnak. Nor da gazteak baino hobea egungo eta etorkizuneko Donostiaren definizioaren protagonista izateko? Aldi berean, hiriek lan munduaz haratago doazen aukera ugari eskaintzen dizkiete pertsonei: aisialdi eta kultura aukerak, beraien nortasuna esploratzeko aukera etb. Hala ere, batzuetan, gazteek erronka eta muga ugari izaten dituzte hiri-ingurune horietan, norberaren errealizazio helburuak lortzea oztopatzen dizkietenak.

Horregatik, Donostiako Sustapenak, Donostiako berrikuntza-agentzia den aldetik, gazteen garapen integralerako ingurune egokiak sortu nahi ditu, aldi berean, hiriaren hazkunde iraunkorra eta berrikuntza bultzatzen dituzten inguruneak. Guzti hori dela eta, Donostia Sustapenak, gazteen aldeko apustu garbia eginez, udako ikastaroen bitartez hiriko gazteekin urtero topagune bat sortzea proposatzen du. Gune horretan, 2 jardunaldiren bidez, talentu gazteek bat egingo dute hiriaren etorkizuna agertoki globalean eztabaidatu, asmatu eta eratzeko.

Edizio bakoitza hiriarem elementu sozioekonomiko esanguratsu bati edo Donostiak aurre egiten dion etorkizuneko erronka zehatz bati buruzko hausnarketa gisa planteatzen da. Aurten, lehenengo edizioa abiaraziko dugu, "Zientzia eta ezagutza" ardatz izango duena. Hiriko zientzia-eredua ezagutuko dugu, eta gizarte-inpaktu handia duen eredu bereizgarri bat indartzen jarraitzeko moduari buruz hausnartuko dugu.

  • DESCRIBAPENA

    Ezagutu, bikaintasuna bilatu ez ezik, gure gizartean ere eragin handia izatea bilatzen duen zientzia-ereduarekiko gure hiriaren konpromezua. Donostia “Zientzia eta Berrikuntza Hiri” estatusa dauka, 2010, 2014 eta 2018an Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak onartutako estatusa.

    Gainera, 2017an, Nature aldizkariak Gipuzkoako hiriburua munduko lehen hiria izendatu zuen lankidetzazko zientziaren ranking-ean, bertan aurkitu dezakegu ikerketa-zentroen sare zabalarengatik. Gainera, aldizkari zientifiko berak, mundu mailan ekoizpen zientifiko gehien duten berrehun hirien artean sailkatzen zuen Donostia.

    Hamar urte pasatxoan, eta apustu iraunkor baten bidez, Donostia zientzia eta ezagutzaren hiri bihurtu da. Hiri horrek ezohiko datu kuantitatiboak ditu (6.000 ikertzaile baino gehiago, lankidetzan oinarritutako zientzian munduko liderra, % 3,6 I+G/BPG,...), baina, horrez gain, sentsibilitate berezia eta eragin sozial handiko zientzia eredua duen hiria da. Eredu honen alde egin den apustuak zientzia inklusibo bat sustatzen du, zientzia alorretan sortutako ezagutza gizarteratu eta herritarrei zabaltzea du helburu, eta aurrerapen zientifikoak gure gizartearen mesedetan erabiltzeko konpromiso handia erakusten du.

    Donostia Sustapenak, hiriko berrikuntza-agentzia den aldetik, hiriko gazteekin elkarrizketa ireki bat ezartzea proposatzen du, hirian garatzen den zientzia eta ezagutza ereduan sakontzeko, Donostiak dituen erronkei buruz batera hausnartu eta lankidetzan, zientzia eta ezagutzaren alorretik, erronka horiek konpontzeko hiriak eskaintzen dizkigun aukerak aztertzeko.

    DONOSTIA GAZTE(HI)RIAk, jarrera proaktiboa eta beraien hiriarekiko konpromezu handia duten gazteak bilatzen ditu, eraldaketan lidergo ardurak hartuko dituzten gazteak. Kasu honetan, zientzia eta ezagutzaren bidez, gizartean eragin handia izango duten eta hiriak aurre egin beharreko erronkei erantzuna ematen dieten irtenbideak bilatzen inplikatuko diren gazteak bilatzen ditugu.

  • METODOLOGIA

    DONOSTIA GAZTE(HI)RIAk, Donostiako Sustapenak bultzatuta, hiriko gazteentzat erreferentziazko topagune izan nahi du, 2 jardunaldiren bidez, Donostiak dituen erronken inguruan ikasi, eztabaidatu eta eraiki ahal izateko.

    Zehazki, aurten, DONOSTIA GAZTE(HI)RIAk hiriak eragin social handia duen zientzia eta ezagutza ereduarengatik egindako apustua izango du ardatz.

    DONOSTIA GAZTE(HI)RIAk hitzaldi inspiratzaileak eta parte-hartzaileen parte-hartzea sustatzeko sortuak izan diren dinamika disruptiboak konbinatuko ditu, elkarrekin hausnartzea eta irtenbideak bilatzea helburu dituzten dinamikak.

    Lehenengo saioan, gure hiria testuinguruan kokatu ondoren, zientzia eta ezagutzaren alorrean erreferente diren pertsonen eta eragileen esku-hartzea izango dugu. Horrela, adibide praktikoen eta bizipen pertsonalen bitartez, gaiaren inguruan dugun ezagutza zabaldu eta bigarren saioan elkarrekin hausnartzeko, eztabaidatzeko eta irtenbideak bilatzeko oinarriak finkatu nahi dira..

    Bigarren saioan, design thinking-ean oinarritutako dinamika parte-hartzaileen bidez, batera hausnartuko dugu eta elkarrekin sortuko ditugu hiriak zientziaren arloan dituen erronkei aurre egiteko irtenbideak. Eztabaida/elkarrizketa ireki bat izango dugu gazteek gure hiriak bizi duen errealitateari buruz duten pertzepzioa eta iritzia ezagutzeko, identifikatutako erronkei irtenbidea emango dieten ekimen zehatzak identifikatu eta proposatzeko.

    Gainera, gune hori baliatuko da erreferentziazko tokiko gazteak aintzatesteko eta etorkizuneko gure enbaxadore gazteak identifikatzea helburu duen deialdi berezi bat irekitzeko,

  • PROGRAMA
    • 09:00 – 09:15. ERREGISTROA
    • 09:15 – 09:30. Harrera instituzionala
    • 09:30 – 10:00. DONOSTIA, ZIENTZIAREN ETA TALENTUAREN ALDEKO APUSTUA Donostiako Sustapenaren aurkezpen laburra, bere estrategia, talentuaren aldeko apustua eta hiri eredua. hizlaria: Iñigo Olaizola
    • 10:00 – 11:00. GRENOBLE, ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZA HIRIAREN BIHOTZEAN Grenobleko ekosistema zientifiko eta teknologiko nabarmenaren aurkezpena. hizlaria: Grenoble Alpes Métropole
    • 11:00 – 11:30. KAFEA ETA NETWORKINGA EGITEKO ETENALDIA
    • 11:30 – 13:00. “INPAKTUA DUEN ZIENTZIA” Zer da zientziaren eragin soziala? Zer zientzia-eredu nahi dugu hirian? Mahai-ingurua, Donostia eta bere zientzia-eredua beste hiri batzuetatik bereizten dituzten alderdiei buruz hausnartzeko: zientziaren gizarte-inpaktua, bokazio soziala, esparru zientifikoan aniztasuna eta berdintasuna sustatzeko konpromisoa, hezkuntza eta dibulgazio zientifikoa azpimarratzea, inguruko eragileen arteko lankidetza. Moderazioa: Donostia Sustapena Partehartzaileak:
    • 13:00 - 13:20 2. EGUNEKO AGENDAREN ERREPASOA ETA JARDUNALDIAREN AMAIERA Bigarren eguneko agenda aurkeztuko da, eta bigarren egunean erabiliko diren lan-dinamikak azalduko dira, gazteen eskutik, hiriak aurre egin beharreko erronkei aurre egiteaz gain, haien eskaerei eta asmoei erantzuten dieten estrategiak elkarrekin sortzeko eta diseinatzeko. Dinamizazioa: Maraka.

    BIGARREN EGUNA: 2024ko Ekainaren 26a

    • 09:00 – 13:00. WORKSHOP: "NAHI DUGUN ZIENTZIA" Workshop honek partaidetza aktiboa sustatu eta gazteak ahaldundu nahi ditu, hiriak zientziaren esparruan dituen erronka desberdinei aurre egiteko irtenbideak elkarrekin sortzeko. Hiriak aurre egiten dien erronkei aurre egiteaz gain, gazteen eskaerei eta asmoei erantzuten dieten ekimenak eta estrategiak diseinatzea espero da. Donostia eta bere zientzia eredua beste hiri batzuetatik bereizten dituzten alderdiak landuko dira: zientziaren eragin soziala, bokazio soziala, esparru zientifikoan aniztasuna eta berdintasuna sustatzeko konpromisoa, hezkuntza eta dibulgazio zientifikoa azpimarratzea, inguruko eragileen arteko lankidetza. Dinamizazioa: Maraka
    • 13:00 – 13:20. IKASTAROAREN ETA JARDUNALDIAREN LABURPENA Dinamizazioa: Maraka
    • 13:20 – 13:30. TOKIKO GAZTEEI ERREKONOZIMENDUA ETA ERAKUNDEEN ITXIERA (Beste deialdi bat aurkeztuta)

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

Webgune honetan edo Camino Kalea 2 gure bulegoetan eska dezakezu.

Matrícula