Ekintzailetza bootcamp "Laborategitik enpresara"

 

Ekintzailetza zientifikoaren sustapen ildoaren barruan, oinarrizko ardatzetako bat komunitate zientifikoa ekintzailetzan sentsibilizatzea da.

Bootcamp-a egun bateko tailer intentsibo gisa aurkezten da zientzialariak ekintzailetzan sustatzeko. Horretarako, programak ekintzailetzako coaching zati bat, laborategitik enpresarako bidea egin duten bi zientzialariren testigantza zati bat eta enpresa-proiektu bihurtzeko ideia hipotetiko bat landuko den hirugarren bloke bat ditu.

  • NOIZ OSPATZEN DA BOOTCAMP-A?

    2023ko martxoaren 3an Talent Housen 09:30etik 14:30era.

  • ZEIN BALDINTZA BETE BEHAR DITUZU IZENA EMATEKO?

    Zentro teknologiko, unibertsitate edo enpresa bateko zientzialaria izatea.

  • NOLA EMAN DEZAKET IZENA?

    Izena emateko epea otsailaren 16an hasi eta 2023ko martxoaren 1ean amaituko da. Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bitartez (www.fomentosansebastian.eus). Edozein informazio edo kontsultarako, deitu 943 482800 telefonora edo posta elektronikora Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., gai gisa adieraziz: "Bootcamp". Jendaurreko ordutegiak Donostiako Sustapenaren webgunean adierazitakoak dira.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

Webgune honetan edo Camino Kalea 2 gure bulegoetan eska dezakezu.

ONLINE ESKAERA