EKINN Summit 2026ren laugarren edizioak startupak, ekintzaileak, enpresak, inbertitzaileak, ekosistemako eragileak eta erakundeak bilduko ditu. Topagune honen helburua aukera berriak aktibatzea eta talentuaren, ezagutzaren, merkatuaren eta inbertsioaren arteko loturak indartzea da.
Donostia Sustapenak sustatuta, Summitak hiru egunez tailer praktikoak, mahai- inguruak, networking saioak, B2B topaketak eta kontraste-guneak bilduko ditu, startupen hazkundera bideratuta. Edizio honetan, gainera, nazioarteko startupen parte-hartzea izango da, ekosistemen arteko lankidetzaren balioa eta Donostiak beste ekintzailetza- eta berrikuntza-ingurune batzuekin duen lotura indartuz.
Programazioak proiektu berritzaileen hazkundea, enpresen eta startupen arteko lankidetza, inbertsiorako sarbidea, nazioartekotzea eta ekosistemek aukera berriak sortzeko palanka gisa duten rola izango ditu ardatz.
EKAINAREN 16, ASTEARTEA | EKINN Eraikina San Bartolomé Gaina 16
Tresna praktikoak, erreferenteak eta enpresen eta startupen arteko lankidetza ardatz izango dituen jardunaldia, IA, ekintzailetza digitala eta berrikuntza irekia oinarri hartuta.
9:30–11:30
EKINN Gunea
Tailerra
IA ekintzailetza-ideiei edo hasierako proiektuei aplikatzeko tailer praktikoa: DAFOa, dokumentuen azterketa eta erabaki hobeak hartzeko aurreikuspenak. Ekintzailetza-ideiak edo hasierako proiektuak dituztenei zuzenduta.
Izena eman11:30–13:30
Auditorioa
Mahai-ingurua
Proiektu digitalak bultzatzen ari diren emakume ekintzaileekin elkarrizketa hurbila, Ane Arruabarrenaren —Gulink— arrakasta-kasua barne. Esperientzia errealetatik inspiratzeko, erreferente hurbilak ezagutzeko eta proiektu propioa bultzatzeko gakoak jasotzeko saioa. Ekintzailetza digitalean interesa duten emakumeei zuzenduta.
Izena eman15:00–17:00
Auditorioa
Foroa
Industria-enpresen eta startupen arteko lankidetzari buruzko mahai-ingurua: lehen bezeroa, eskalatzea eta pilotutik negoziora igarotzeko gakoak. Esperientzia errealen bidez, erronkak, ikaskuntzak eta ekosistemari egin diezaioketen ekarpena landuko dira. Industria-enpresei, startupei eta berrikuntza irekian interesa dutenei zuzenduta.
Izena eman EKAINAREN 17, ASTEAZKENA | EKINN Eraikina San Bartolomé Gaina 16
Startupen eskalatzea, nazioarteko konexioa, taldeen eraikuntza eta tokiko zein nazioarteko proiektuen arteko matchinga ardatz izango dituen jardunaldia.
Eman izena hemen jardunaldi osorako
EKINN Summit: Ekainaren 17ko jardunaldia | Bete inprimakia
Izena eman09:30–09:40
Auditorioa
Ongietorri
Jardunaldiari hasiera emateko ongietorri, helburua eta testuingurua aurkezteko.
9:40-10:40
Auditorioa
Panela
Donostia, Oporto, Grenoble eta Nanteseko ekosistemetako ordezkariekin panela, startupen hazkundea eta eskalatzea bultzatzeko aukerak, baliabideak eta ikaskuntzak partekatzeko. Startupei eta ekintzailetza-ekosistemako eragileei zuzenduta.
* SKALE2CT proiektuaren baitako jarduera. Interreg Europe programaren barruan gauzatzen da proiektu hau, eta Europar Batasunak kofinantzatzen du.
10:45 -11:30
Auditorioa
Workshop
Proiektu bat nazioarteko ikuspegiarekin hazteko eta merkatu berrietara zabaltzeko gako praktikoak lantzeko tailerra.
* SKALE2CT proiektuaren baitako jarduera. Interreg Europe programaren barruan gauzatzen da proiektu hau, eta Europar Batasunak kofinantzatzen du.
11:30-11:55
Lobby
Networking kafea
Parte-hartzaileen arteko harremanak sortzeko eta elkarrizketa informalak bultzatzeko atsedenaldia.
12:00-13:15
Auditorioa
Panela
Startup bat hazten denean agertzen diren talde-erronkei buruzko saio praktikoa: kontratazioa, lidergoa, kultura edo delegazioa, eta esperientzia errealetatik ikasitakoa eta zer egingo luketen desberdin. Startupei, hazkunde-faseko proiektuei eta taldeak kudeatzen dituzten ekintzaileei zuzenduta.
15:00–15:45
Auditorioa
Startup Speed Presentations
Tokiko eta nazioarteko startupek beren proiektuak modu laburrean aurkezteko saioa, elkar ezagutzeko eta balizko partner, laguntza edo lankidetza-aukerak identifikatzeko.
15:45–17:00
EKINN gelak
Networking
Startup Speed Presentations saioaren ondoren, tokiko eta nazioarteko startupen arteko bilera laburrak egingo dira, elkar hobeto ezagutzeko eta lankidetza, partner edo laguntza-aukerak aztertzeko.
EKAINAREN 18, OSTEGUNA | EKINN Eraikina San Bartolomé Gaina 16
Startupen inbertsiora, finantzaketara eta hazkunde estrategikora bideratutako jardunaldia.
09:15–10:00
Auditorioa
Reverse Pitch
Inbertitzaileek beren ikuspegia, inbertsio-irizpideak eta startupei eskaini diezazkieketen aukerak aurkeztuko dituzte. Ekintzaileei, bertako startupei eta nazioarteko startupei zuzenduta.
Jarduera Itxia
* SKALE2CT proiektuaren baitako jarduera. Interreg Europe programaren barruan gauzatzen da proiektu hau, eta Europar Batasunak kofinantzatzen du.
10:00–14:30
EKINN gelak
B2B bilerak
Startupen eta inbertitzaile edo finantzaketa-eragileen arteko banakako bilerak, finantzaketa-aukerak, interesak eta balizko lankidetzak aztertzeko. Ekintzaileei, bertako startupei eta nazioarteko startupei zuzenduta.
Jarduera Itxia
* SKALE2CT proiektuaren baitako jarduera. Interreg Europe programaren barruan gauzatzen da proiektu hau, eta Europar Batasunak kofinantzatzen du.
12:00–12:30
EKINN Gunea
Networking kafea
Goizeko saioen artean atseden hartzeko eta kontaktu berriak sortzeko unea. Parte-hartzaile guztiei zuzenduta.
Jarduera Itxia
13:00 - 13:45
Gela 2
Workshop
Marketinaren, komunikazioaren eta posizionamenduaren gakoak lantzeko saioa, startupek merkatura hobeto iristeko eta hazkundea bultzatzeko. Tailer hau ingelesez eskainiko da. Ekintzaileei, bertako startupei eta nazioarteko startupei zuzenduta.
Izena eman13:45 a 14:30
Gela 2
Workshop
Jabetza intelektualaren oinarrizko gakoak ezagutzeko saioa, startupen nazioarteko hazkundea eta estrategia globala ikuspegi praktikotik lantzeko. Ekintzaileei, bertako startupei eta nazioarteko startupei zuzenduta.
Izena eman