NABIGATZEKO LAGUNTZAK:



WEB-AREN GOIBURUA


MENU LAGUNGARRIA


HIZKUNTZA HAUTATZEKO MENUA

Hizkuntzak:
  • es
  • HAUTATUTAKO HIZKUNTZA: eu
  • en

BESTE WEB BATZUETARAKO ESTEKAK

Beste web batzuk
 

Donostia sustapena - Fomento San Sebastián - Donostiaren ekonomia-garapena bultzatuz


BILATZAILEA

Bilatzailea

GIZARTE SAREAK

Jarrai iezaguzu...
Twitter Facebook YouTube Flickr


ARRETA TELEFONOA

Arreta-telefonoa

943 482 800



UNEKO ORRIALDEAREN BIDE IZENA



ORRIALDEKO EDUKI NAGUSIA

Teknologia-eremuak

Berriztapen garapen ahalmena teknologi guneetan.

 

PI@ zentroak teknologiarik aurreratuenetan oinarritutako ikus-entzunezko ingurunea eskaintzen die arlo horretako eta eduki digitalen esparruko enpresei.

 

Audience lab

Audience Lab

Bereizmen handiko 3 D-ko zinema-areto digitala. Aurrestreinaldiak, ikus-entzunezko proiektuen probak, ekitaldiak (eta denbora errealeko konexioak), prestakuntza-jarduerak, prentsaurrekoak edo produktu-aurkezpenak egiteko erabil daiteke, besteak beste.

 

  • Areto mailakatua: 80 butaka (oso erosoak).
  • Soinu girotua eta Dolby Surround sonorizazioa.Acondicionamiento acústico y sonorización Dolby Surround.
  • Proiekzioak 2K bereizmen estereoskopikoan.
  • Zinema digitaleko filmetarako biltegiratze- eta erreprodukzio-zerbitzaria.
  • DCI homologazioa.
  • Gune girotua, ponentzietarako.
  • Kontrol independentea eta gune intsonorizatua bastidoreak ezartzeko.

 

Pitching Digital - Screening Room

Sala de Pitching

Banatzaile, bezero eta inbertsiogileei bereizmen handiko ikus-entzunezko ekoizpenen emanaldiak eskaintzeko. Screening room aretoa, lanen postprodukzioko azken zereginak (kolorea, soinua, efektuak...) gauzatzeko.

 

  • Egitura mailakatua: 24 butaka (oso erosoak).
  • Postprodukzio-mahaiaren gunea.
  • Soinu girotua eta Dolby Surround sonorizazioa.
  • Full HD bereizmeneko proiekzioak.
  • Kontrol independentea.

 

 

Probetarako eremuak

Probetarako eremuak

Bi unitate, bata erreala eta bestea birtuala, saiakuntzak egiteko. Enpresek teknologia aurreratu eguneratuak dituzte aukeran, lan berriak gauzatzeko.

 

  • Soinugabetuak. Kontrol-eremu independenteak.
  • Argiztapen-parrillak.
  • HD kamera-katea.
  • Bideo eta audioen nahasketa-mahaia.
  • Kommutazio-matrizeak.
  • Eszenografia birtuala.
  • Audio eta bideoen kontrol-monitoreak.
  • Zuntzezko loturak eraikineko gainerako guneekin.
  • Kamerino eta aldagelen gunea.

 

 

Prestakuntza-aretoak eta postprodukziokoak

Mesa de postproducción

 

Prestakuntza-aretoak

Gela interaktiboak, ikus-entzunezkoen arloko enpresa eta profesionalentzako ikastaroak emateko.

 

  • Banakako 10 informatika-postu.
  • Altzari tekniko egokituak.
  • Ekipo guztiei konektatutako arbel digitala.

 

 

Postprodukzioa

Akustika girotua, audio edo bideoen postprodukzio-lanak eta bikoizketa-saioak egiteko. Horrelako bestelako zereginak ere gauza daitezke, ekipamendu egokia ezarriz.

 

 

 

Fitxategi digitala eta karteleria elektronikoa

Archivo digital

Edukiak kudeatzeko sistema horretaz baliatuta, ikus-entzunezko eduki pribatuak eta partekatuak gordetzeko aukera izango dute PI@ zentroan kokatutako enpresek. Mediatekak erabateko segurtasuna bermatuko dio biltegiratutako informazioari. Bestalde, enpresek edukirik onenak oso azkar trukatuko dituzte, PI@ko enpresa guztiak interkonektatuta egongo direlako, datu-sarearen eta zuntz optikoaren bidez.

 

Kanporako leihoa

Bi sistemak, karteleria eta fitxategi digitala, elkarri lotuta egongo dira, eta, aldi berean, PI@ web-ari konektatuta, bisitariek edukiak eskuratzeko eta interesgarriak iruditzen zaizkienak hedatzeko aukera izan dezaten. Aipatutako tresna, azken finean, Interneten enpresen presentzia areagotzeko modu bat da.

 

  • Fitxategi digitala eta karteleria elektronikoa.
  • Videowall

 

5 m2-tik gorako publizitate-eremua, albisteak, enpresa-proiektuak eta konponbide digital berriak erakusteko eta ezagutzera emateko. Enpresek, beren edukiak hedatzeaz gain, arloko informazio guztia eskura dezakete. PI@ erreferentziazko gunea izango da ikus-entzunezkoen arloko profesional eta enpresentzat.

 

Informazio gehiago

Sar zaitez web honetako zentroen ataleko PI@ aukeran

 

 

 

 

Informazio gehiago:

Arreta-telefonoa

Arreta-telefonoa:

943 482 800 

Posta elektronikoa

Posta elektronikoa:

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Helbide fisikoa

Presentziala:

Victoria Eugenia eraikina
Sarrera Erregina Erregentearen kaletik

 

 

 

 

 

 

Informazio loturaduna

 

PIA zentroko teknologia-eremuen argazkiak

 

  • Audience Lab
  • Pitching-aretoa
  • Probetarako eremuak
  • Postprodukzio-mahaia
  • Fitxategi digitala
 

 

Parketatu :


ORRI OINA


NABIGATZEKO LAGUNTZAK: