Efizientzia energetikoa

EFIZIENTZIA ENERGETIKOA

Donostia Sustapenak, Udaleko Ingurumen Departamentuarekin eta Ur eta Saneamendu Sareen Atalarekin lankidetzan, saltoki eta etxebizitzen eskura jarri du efizientzia energetikorako aholkularitza zerbitzu bat, kontagailu adimendunekin eta energia eta ur kontsumoak monitorizatzeko plataformarekin batera, energia kontsumoa eta hortik eratorritako gastuak murrizteko helburuarekin.

 

EFIZIENTZIA ENERGETIKOA MERKATARITZA ESTABLEZIMENDUETAN

SmartKalea proiektuarekin bat egin duten merkataritza establezimenduek energia elektrikoaren kontsumo datuak monitorizatzeko plataforma batera sar daitezke. Ekintza honen xedea efizientzia energetikoa sustatzea da, une honetan dauden ekipamendu eta instalazioak optimizatzeari esker. Horretarako, banakako aholkularitza espezializatua eskaintzen zaie saltoki parte hartzaileei, saltoki bakoitzaren azterketa integrala egiten da eta aurrezteko neurriak proposatzen zaizkie arlo guztietan: elektrizitate horniduraren optimizazioa, ekipamendu eta instalazioen efizientzia energetikoa hobetzeko banakako aholkularitza, etab. Bestalde, % 100 jatorri berriztagarria duen energia elektrikoa erosteko erabiltzaileen taldekatze prozesua antolatzen da proiektuarekin bat egin duten saltokien artean, modu horretan aurrezte ekonomikoak lortuta, uneko tarifekin alderatuta, ingurumen jasangarritasuna sustatzeaz gain.

 

EFIZIENTZIA ENERGETIKOA ETXEBIZITZETAN

Proiektuan zehar, ekimenarekin bat egin duten etxebizitzak monitorizatzen dira eta, horri esker, etxebizitza horiek euren kontsumoak aztertzeko eta etxeko elektrizitate kontsumoa murrizteko neurriak hartzeko aukera dute, horrek dakarren aurrezte ekonomikoarekin. Era berean, etxebizitzek ur kontagailu adimendunak dituzte, uraren kudeaketa optimoa egiteko eta, horren ondorioz, ur fakturan eta horri lotutako hondakin eta saneamendu tasan aurrezte ekonomikoak lortzeko. Ur eta elektrizitate kontsumoen monitorizazioaz gain, eskainitako zerbitzuak energiaren arloko aholkularitza ere barne du, ingurumen kontzientziazioa areagotzeko jardunbide egokien inguruko aholkuak emateko. Horrek etxebizitzetako efizientzia energetikoa hobetuko du eta aurrezte ekonomikoa areagotuko du.

 

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart