PROIEKTUA

mapa smartkalea 2018 euskSmartKalea proiektua Donostiako Sustapenak arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-ereduari ematen dion erantzun berritzailea da; eredu horrek hiriaren eremu batean Smart ikuspegi batetik elkarrekin bizi diren eragileak bateratzen ditu: herritarrak, negozioak, enpresa teknologikoak eta Udaleko departamentuak bateratzen ditu, Donostiako Sustapenak koordinatuta. Smart ezarpenak egiteko proiektu pilotua da, eredu hori testeatu eta balioztatu ondoren beste eremu geografiko batzuetara hedatu, eta Donostia hiria Smart erreferentzia- gune bihurtzeko. Hain zuzen ere, Smartkaleak ingurumen-jasangarritasuna, energia-eraginkortasuna, herritarren parte-hartzea eta gardentasuna sustatzen ditu, bertako kolaboratzaile teknologikoen puntako teknologia erabilita, eta datuak proiektuaren smart plataforman integratzen ditu, monitorizatzeko eta adierazleak eskuratzeko. 

 

SmartKalea proiektuak Berrikuntzaren eta Zerbitzu Publikoen Biltzar Nazionalaren (CNIS) 2017ko saria jaso du, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzako proiektu onenarena; baita SOCINFO Fundazioaren 2015eko Smart Cities saria ere.

 

PROIEKTUAREN HELBURUAK

SmartKalearen helburua da Donostia Smart hiri bihurtzea, herritarren bizi-kalitatea hobetuko duen eta enpresei eta negozioei onurak ekarriko dizkien hiri bihurtzea, IKTen erabilera hedatuari eta ingurumenaren eta baliabideen erabilera arrazionalari esker. Honako hauek dira proiektuaren helburuak, zehatzago azalduta:

  • Donostia herritarren bizi-kalitatea hobetuko duen Smart hiri bihurtzea.
  • Energia- eta ekonomia-aurrezpen handiagoa lortzea hiru arlo nagusitan: komertzioak, etxebizitzak eta hiriko azpiegiturak, ingurumenarekiko konpromisoari eutsita.
  • Herritarren parte-hartzea sustatzea, eta herritarrak eta merkatari eta ostalariak energia- aurrezpenaren eta jasangarritasunaren inguruan sentsibilizatzea.
  • Komertzioetarako eta laguntzaile teknologikoetarako negozio-aukera berriak sortzea

- Komertzioak: merkataritza-kudeaketa hobetzeko prozesuetan laguntzea

- Kolaboratzaile teknologikoak: kanpo-proiekzioa, produktu/zerbitzuen erakusleihoa

- Enpresa eta ekintzaileentzako negozio-aukera berriak: Hirian laborategi gisa balioko duen espazio bat jartzea, bertako enpresen Smart produktu/zerbitzuak            hartuko dituena, eta haien produktuak eta zerbitzuak baldintza errealetan frogatzeko eta horien erakusleiho gisa balioko diena.

 

ERREPLIKAZIO-EREDUA

2014an, Kale Nagusian hasi zen ezartzen SmartKalea proiektua, Donostiako Alde Zaharreko oinezkoen kale ezagunean. Ezarpen pilotu haren emaitza onei esker, aurrera egin da proiektuarekin, eta hiriaren beste eremu batzuetan ere ezarri da; 2016an, Alde Zahar osoan eta Altza auzoan egin dira jarduketak. Proiektua Altza auzoan berrezartzeko jarduketa, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera finantzatu da. Aurreikusita dagoenez, 2017an Amara auzoko Antso Jakitunaren kalean jardungo da.

 

SmartKalea ekimen aitzindaria da nazio mailan, hiriko kale bakar batean energia-eraginkortasuneko irtenbide ezberdinak integratzen dituena; irtenbide horiek maila txikiko koordinazio eta integrazio maila bat behar dute, esperientzia pilotu gisa balio dezaketenak, ekimena gero, pixkanaka, hiri osora hedatzeko. SmartKalea proiektuaren esperientziari esker, proiektua beste auzo batzuetan berrezartzeko aukerak energia- eta kontsumo-aurrezpeneko emaitzak epe laburragoan ekar ditzake, aurrez ikasitakoaren abantaila izango baitu, parte hartzen duten bertako eragile publiko eta pribatuen arteko aurretiazko koordinazioarekin, frogatutako lan-metodologiarekin, jardunbide egokiekin eta etxebizitza eta negozio motaren araberako aurrezpen-neurriekin, etab.; horri guztiari esker, urrats sendoak ematen ari dira Donostiako smart estrategia gauzatzeko bidean.