Peñuelo liburu-denda

Peñuelo liburu-denda Altzako auzoko liburu-denda bat da. Nahiz eta lokal txikia izan, behar duzun guztia aurkituko duzu bertan: testu-liburuak, irakurketa-liburuak, prentsa, papera, opariak, etab. Kopiak atera eta txartelak birkargatu ere ahal izango dituzu bertan.

Pili lurrindegia

Pili lurrindegian lurringintzako produktu ugari eta bazarreko askotariko produktuak aurkituko dituzu, prezio oso onean.

Riveiro farmazia

Riveiro farmazia, Cristina jabea buruan, erreferentziako farmazia da beharrezkoak diren produktu farmazeutikoak, parafarmaziako produktuak eta gorputza zaintzekoak erosteko eta osasunarekin eta nutrizioarekin lotutako beste zerbitzu batzuk jasotzeko.

Tinko harategia

Altza auzoko harategia, non orotariko haragien eta kontserba selektoen eskaintza zabala aurki daitekeen.

Valverde taberna

Larratxo inguruan kokatutako pintxo taberna. Sukaldea eta terraza handia aipagarriak ditu, eta baita eguneko menua eta jaiegunetako menu bereziak ere.

ZM oinetakoak

ZM oinetakoak dendan gizonentzako, emakumeentzako eta umeentzako oinetakoak aurkituko dituzu, gertuko tratuarekin eta kalitate handiko produktuarekin.

Zugasti Hogar

Zugasti Hogarrek manten, ohe-estalkien, edredoi-zorroen, izaren, mantelen, esku-oihalen eta etxea gustu onez eta kalitatez janzteko beharko duzun guztiaren aukera zabala du.

Zugazti Jantziak

Iciar Prieto Zugasti janzteko artean diharduen sendi handi honen hirugarren belaunaldia da. Amonak sortu zuen negozioa, 50eko hamarkadan gidatzeko baimena atera zuen Gipuzkoako lehenengo emakumea izan zena. Horri esker, azokaz azoka joaten zen garai hartako herrietan ehunak saltzen. Orain, mende erdia baino gehiago geroago, gizonak eta emakumeak janzten jarraitzen du, egunerokotasunerako edo ospakizun eta egun berezientzako.

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart