Donostiako Udalaren SmartKalea proiektuak Smart Cities 2015 saria jaso du SOCINFO fundazioaren eskutik

SMARTKALEA, Donostiako Sustapena buru duen proiektua da; ingurumen-iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna, herritarren parte-hartzea eta gardentasuna sustatzeko xedearekin sortzen da, horretarako punta-puntako ... 

Gehiago irakurri...

Donostiako Sustapeneko SmartKalea jardunaldia: irudiak eta aurkezpenak

Jardunaldia otsailaren 10ean izan zen Talent Housen eta bertan SmartKalea proiektua azaldu zen. Proiektuan Donostiako Udaleko hainbat departamendu, hornitzaile teknologiko, denda, bizilagun etab. parte hartu zuten, Donostiako Sustapenak koordinatuta.

Gehiago irakurri...

Marketing 3.0 prestakuntza merkatarientzat

Zer da merkataritza adimentsua eta 3.0 Marketingak nola lagun dezake hori lortzen. Berrikuntza-eremu nagusiak 3.0 Marketingaren eta IKTeen inguruan. Smart Kalean aplika daitezkeen ekimen interesgarriak edo kasu arrakastatsuak. Smart Kalean, 2014an, bultza beharreko esperientzia pilotuen hasierako deskribapena ...

Gehiago irakurri...

Donostiako Sustapenak Smart Kaleari buruzko jardunaldia antolatu du

Zer da merkataritza adimentsua eta 3.0 Marketingak nola lagun dezake hori lortzen. Berrikuntza-eremu nagusiak 3.0 Marketingaren eta IKTeen inguruan. Smart Kalean aplika daitezkeen ekimen interesgarriak edo kasu arrakastatsuak. Smart Kalean, 2014an, bultza beharreko esperientzia ...

Gehiago irakurri...

Lore artea. Artista Yosu Irizar

Yosu Irizar lore-sortzaileak 8 lan sotu ditu, mihiseak loretan, dantza gaitzat hartuta, Smartkalea Nagusia eta Dantza Edit proiektuekin elkarlanean. Lanak Donostiako Kale Nagusian egongo dira ikusgai 2014-ko uztailaren 18 eta 19-an. Sorkuntzarako erabilitako mihise eta materialak guztiz organiko eta ekologikoak dira ...

Gehiago irakurri...

Azken Berriak

Smartkalea proiektuan ideia berriak bilatzen dira!

SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdian Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30erarte luzatuko da. SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Donostiako Sustapenak SmartKalea proiekturako smart produktuen edo zerbitzuen ideiak aurkezteko hirugarren deialdia zabaldu du. Donostiako SmartKalea proiektuaren baitan sartzen den deialdi honek hiriaren berrikuntza teknologikoa sustatzea du xede enpresei lagunduz eta negozio-aukera berriak sortuz ...

SmartKalea proiektuak Altzan hondakinak murriztea lortu du

Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia Sustapenak abian jarritako Smartkalea proiektuak azterketa bat burutu du Altza Pasealekuan, kaleen garbiketa zerbitzuan biltzen diren hondakinei buruzkoa, datu monitorizazioaren bidez, eta egiaztatu du gehien agertzen den hondakinak, tabako zigarro-mutxikinena, alegia, %12 behera egin duela, hiritarrak kontzientziatzeko garatutako kanpainari esker. Helburu hori lortzeko, hainbat neurrien artean, tanga zilindriko garden bat instalatu zen bildutako zigarro-mutxikinekin eta hautsontzi eramangarriak banatu ziren ...

Donostia, Europako Smart hiri nagusien anfitrioia

Martxoaren 26an eta 27an, Donostia European Smart Projects Summit ekimenaren anfitrioi bilakatu zen; hain zuzen ere, ekitaldi horretan bildu ziren Smart ekosistemako agente ezberdinak, Londres, Rotterdam, Bartzelona edo Florentzia bezalako Europako 100 bat hiritatik etorritakoak, hiri adimentsuen eta iraunkorren garapenerako esperientziak, ezagutzak, erronkak eta etorkizuneko helburu giltzarriak partekatze aldera. Donostiak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Txomineneko ekoauzoan Smart eremuan burutzen ari diren ezarpen ezberdinak erakutsi zizkien parte-hartzaileei ...

Smartkalea proiektuak altzako hondakinen erradiografia egun du

Smartkalea proiektuak Donostiako Sustapenak koordinatzen duena, kaleen garbiketa bidez biltzen diren hondakinen azterketa egin du eta hondakin ugarienak zigarrokinak direla egiaztatu du; ondoren, pipa azalak, paperezko ezpainzapiak eta snack boltsak direlarik. Hiritarrak hondakin kopurua murriztea lortzea sentsibilizatzeko helburuarekin, jasotako zigarrokinez beteriko depositu zilindriko garden bat instalatu da eta hautsontzi eramangarriak banatzen ari dira ...

Donostia Sustapenak Smartkalea proiektua aurkeztu du Europako BY&FORCITIZENS biltzarrean

Irailaren 20an Donostia Sustapenak SmartKalea proiektua aurkeztu zuen Hirien eta Eskualdeen Smart Birsorkuntzari buruzko BY&FORCITIZENS biltzarreko lehenengo edizioan, Valladoliden, Gaztela Leoneko Juntak, Valladolideko Udalak, Cartif entitateak eta ICEk antolatuta. Ekitaldiak nazionalitate desberdineko sektore publiko eta pribatuko 250 lagun bildu zituen eta Europar Batzordeko ordezkaritza izan zuen. Bertan, esperientziak, ideiak eta hiriak birsortzeko praktikarik hoberenak partekatu ahal izan ziren, ikuspegi iraunkorpean.