SmartKalea-ko ideien deialdia

 

Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.

 

Azken Berriak

SmartKalea-ko ideien deialdia

Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.

Donostia, Bodah proiektuaren hiri pilotua

Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.

Pertsonen zenbaketa

SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...

Aurten, San Sebastian egunean, Alde Zaharrera bertaratutakoak % 67 gutxiago izan dira

Smartkalea proiektuaren esparruko pertsonak zenbatzeko sistemak egiaztatu zuenez, 2021eko urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, 17.957 sarrera eta 18.291 irteera erregistratu ziren Alde Zaharrean, guztira. Aurreko urtean, 2020an, egun berean, oraindik ez zen indarrean sartu Covid-19ak eragindako alarma-egoera; horiek horrela, orduan jasotako datuekin alderatuta, % 66 jaitsi dira sarrerak eta % 68 irteerak, guztira 53.589 sarrera eta 56.294 irteera erregistratu baitziren aurrekoan ...

Smart ideia berriak bilatzen dira donostiako hirian ezartzeko! Epea 2021eko urtarrilaren 14a arte zabaldu dugu!

Donostiako Sustapenak smart produktuen edo zerbitzuen ideiak aurkezteko deialdia zabaldu du, ideia horiek Donstiako ingurune errealetan probatzeko. Gehienez 6 ideia hautatuko dira hirian ezartzeko 5.000€-ko diru sariarekin.