Donostia, Bodah proiektuaren hiri pilotua

Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.


Proiektuan Espainia, Frantzia, Portugal eta Erresuma batuko zortzi erakunde desberdinek hartzen dute parte eta, egungo sektorekako aldaketekin eta jomuga adimentsuekin bat datozen tresna, irtenbide eta ezagutza berriak garatzea aurreikusten da, informazioa bildu, sortu, txertatu eta aztertu eta horrekin erabakiak hartzearekin lotutako portaera eta prozesuetan aldaketak eragiteko ahalmena izango dutenak.

 

Proiektu hau Donostia Sustapenetik gidatzen den SmartKalea ekimenaren gerizpean gauzatzen da. SmartKalea irtenbide iraunkor eta teknologikoki aurreratuen bidez herritarren bizi-kalitatea hobetzeko ahalegina egiten duen smart txertatzeen proiektu pilotu bat da. Horretarako, proiektuak hainbat ekintzak burutzen ditu energia-efizientziaren, IKT tresnen, azpiegituren iraunkortasunaren edota monitorizazioaren alorretan. Proiektuaren ezaugarrietako bat da elkarlan publiko eta pribatuko eredu berritzaile bat izatea. Elkarlan horretan daude udal sail ugari, teknologia arloko enpresa ezberdinak, pertsona egoiliarrak eta proiektuan parte hartzen duten merkataritza establezimenduak.


SmartKalea ekimena 2014an sortu zen Donostiako Kale Nagusian, Donostiako Alde Zaharrean kokatutako oinezkoentzako kale enblematikoan. Ordutik proiektua Donostiako Alde Zahar guztian barna hedatu da eta hiriko beste auzo eta kale batzuetara ere iritsi da, esate baterako, Altza edo Antso Jakituna hiribidera. Orain, 2021ean zehar, SmartKalea Txomin Enea auzora hedatzen da, gainerako eremuetako esku-hartzeekin jarraitzeaz gainera.


Zehazki, BODAH proiektuaren eskutik, Donostiako Alde Zaharrean joan-etorrian ibili ohi den jendetza monitorizatzeko lana burutzen da. SmartKalea proiektuaren bidez pertsonak zenbatzeko sentsore estereoskopikoak ditugu sakabanatuta, Donostiako Alde Zaharrerako sarbide diren kale nagusietako sarrera nahiz irteerak erregistratzen dituztenak. Sentsore horiek anonimoak dira, hau da, ez dira kaletik igarotzen diren pertsonak hautematen. Egiten duten bakarra hautemandako pertsona kopurua erregistratzea da 15 minutuko maiztasunez bi norabideetako edozeinetan, Alde Zaharrerako sarrerak nahiz bertatik kanporako irteerak bereiziz. BODAH proiektuari esker, zenbaketarako sentsoreen hedapena areagotu egingo da Donostiako Alde Zaharreko beste arteria batzuetan ibiltzen diren pertsonak zenbatzeko xedez. Gainera, BODAH proiektuak sentsoreen egungo funtzionaltasuna hobetzea ekarri du, sentsoreetan kalean joan-etorrian ibiltzen diren pertsona helduen eta haurren artean bereizketa egiteko beharrezkoa den teknologia gaineratuz. Horrek haurrekin alderatuz ordu bakoitzeko eta kale bakoitzean joan-etorrian ibiltzen diren pertsona helduen portzentajea zein den eta ordutegi edota asteko egun, jaiegun edo dena delakoaren arabera portzentaje hori nola aldatzen den jakitea ahalbidetuko du.

 

Horrekin batera, SmartKalea proiektuaren barnean, ibilgailuak zenbatzeko kamerak ere sakabanatu dira hirirako sarbide nagusietako batean, Antso Jakituna kalean. Horrek zonalde horretatik hirian ematen den sarrera nahiz irteera kopurua zein den eta egunean zehar eta asteko egunaren arabera zer nolako bilakaera izaten den jakitea ahalbidetzen du.

 

Informazio hori guztiori SmartKalea proiektua txertatzeko plataforman erregistratzen da, beste informazio-iturri batzuekin gurutzatua dagoena, esate baterako, klimatologiarekin eta jaiegunekin lotutakoarekin. Horri esker balio erantsiko informazioa eskura daiteke. Gainera, informazioa horren zati bat proiektuko webgunean argitaratzen da (http://www.fomentosansebastian.eus/smartkalea/es/monitorizacion) informazio hori herritarren artean partekatzeko xedearekin.

 

Informazio horrekin guztiarekin BODAH proiektuak interes handiko Big Data informazio bereizia jasotzen du, hirian eta, zehazki, Alde Zaharrean dagoen pertsonen jarioa kalkulatu eta aztertzeko aukera eman dezakeena, horrela, eragina neurtu eta, modu horretan, hiriaren eta hiritarren bizi-kalitatea hobetzera bideratutako tresna eta irtenbide teknologikoak eskaintze aldera. 

 

Donostiako Sustapenarekin batera, proiektuan honako erakundeek hartzen dute parte: Turismo de Santiago (proiektuaren koordinatzailea), Fundación Santa María la Real, Universidade Nova de Lisboa, Cork Institute of Technology, Glasgow Caledonian University eta Bangor University.

 

Azken Berriak

Jadanik eskura dago SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena

SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.

Jatorri berriztagarria duen energia elektrikoa taldean erostea SmartKalea proiektuaren esparruan

Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.

SmartKalea-ko ideien deialdia

Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.

Donostia, Bodah proiektuaren hiri pilotua

Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.

Pertsonen zenbaketa

SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart