Donostiako Sustapeneko Smart klusterraren ordezkaritza bat Esloveniara joan da energia eraginkortasuneko jardunalkdi batean parte hartzeko Clean (Iterreg) Europear proiektuaren esparruan

 

Donostiako Sustapenak Energia Eraginkortasuneko ekitaldian parte hartu du MOS nazioarteko azokaren barruan, Celjen, Eslovenia, irailaren 12an. Jardunaldia Donostiako Sustapenak parte hartzen duen CLEAN Europear proiektuaren jardueren barruan kokatu zen, eta energia esparruari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen. Bertan, Esloveniako eragile eta gaiari buruzko aditu nagusienek parte hartu zuten, eta herrialdean burutu dituzten jarduerak ezagutu ahal izan genituen, besteak beste, energia birgaitzea, energia kudeaketa edo bio isolamendua. Horrez gain, hainbat azterketa-bisita egin ziren smart eskola batera, industrialde berde batera, energia eraginkortasuneko prestakuntza zentro batera eta passive house-ko pilotu batera.

 

Deialdia, halaber, Smart Klusterreko kideei zabaldu zitzaien eta bidaia egin ahal izan zuten Donostiako Sustapenarekin batera garatutako proiektuari esker. Parte-hartzaileak hitzaldira eta azterketa-bisitetara bertaratu ziren, eta gaiari buruzko Europako aditu desberdinekin erlazionatu eta proiektuaren kide desberdinetako esperientziak ezagutu ahal izan zituzten.

 

smart eslovenia contenido 1CLEAN proiektuaren helburua (Interreg Europe) www.interregeurope.eu/clean tokiko eta eskualdeko politikak sustatzea eta bertan eragitea da, eraikinetan murgildutako isurpen gutxiko estrategian aurrera egiteko, ezagutzaren igorpenaren eta praktika zuzenen bidez, teknologien eta berrikuntza irekiaren esparruan, proiektuan parte hartzen duten Europako eskualde desberdinen artean. Replicate lighthouse proiektu europearra, SmartKalea ekimena eta Enertic eraiki bioklimatikoa jardunbide egoki gisa aurkeztu dira Donostiako Sustapenaren partetik.

 

Donostiako Sustapenak proiektuan parte hartzen du, Donostia ordezkatuz Europako beste bederatzi kiderekin batera: Vasternorrland eskualdea (Suedia), Campania eskualdea (Napoles, Italia), North Karelia (Finlandia), Normandia eskualdea (Frantzia), Kreta eskualdea (Grezia), Iasi eskualdea (Errumania), Savinjska eskualdea (Eslovenia), eta Donegal eskualdea (Irlanda) ERNACT proiektuaren buruzagiaren bitartez, alegia: “Komunikazio Teknologiak Aplikatzeko Europako Eskualdeen Sarea”.

 smart eslovenia logo

Proiektuak 1,33 milioi euroko inbertsioa dauka eta 2021. urte amaierara arte luzatuko da. Tokiko mailan, bertako eragileekin lan egiten da tresnak bilatzeko eta praktika onen gida bat eta hirirako jarduera plan bat definitzeko. Horrez gain, hainbat misio burutzen dira Europako eskualde desberdinean ezagutza igortzeko, non interesa duten bertako eragileek parte hartu dezaketen. Hurrengo bidaia Errumaniara izango da 2019ko apirilean.

Azken Berriak

Smartkalea proiektuan ideia berriak bilatzen dira!

SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdian Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30erarte luzatuko da. SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Donostiako Sustapenak SmartKalea proiekturako smart produktuen edo zerbitzuen ideiak aurkezteko hirugarren deialdia zabaldu du. Donostiako SmartKalea proiektuaren baitan sartzen den deialdi honek hiriaren berrikuntza teknologikoa sustatzea du xede enpresei lagunduz eta negozio-aukera berriak sortuz ...

SmartKalea proiektuak Altzan hondakinak murriztea lortu du

Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia Sustapenak abian jarritako Smartkalea proiektuak azterketa bat burutu du Altza Pasealekuan, kaleen garbiketa zerbitzuan biltzen diren hondakinei buruzkoa, datu monitorizazioaren bidez, eta egiaztatu du gehien agertzen den hondakinak, tabako zigarro-mutxikinena, alegia, %12 behera egin duela, hiritarrak kontzientziatzeko garatutako kanpainari esker. Helburu hori lortzeko, hainbat neurrien artean, tanga zilindriko garden bat instalatu zen bildutako zigarro-mutxikinekin eta hautsontzi eramangarriak banatu ziren ...

Donostia, Europako Smart hiri nagusien anfitrioia

Martxoaren 26an eta 27an, Donostia European Smart Projects Summit ekimenaren anfitrioi bilakatu zen; hain zuzen ere, ekitaldi horretan bildu ziren Smart ekosistemako agente ezberdinak, Londres, Rotterdam, Bartzelona edo Florentzia bezalako Europako 100 bat hiritatik etorritakoak, hiri adimentsuen eta iraunkorren garapenerako esperientziak, ezagutzak, erronkak eta etorkizuneko helburu giltzarriak partekatze aldera. Donostiak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Txomineneko ekoauzoan Smart eremuan burutzen ari diren ezarpen ezberdinak erakutsi zizkien parte-hartzaileei ...

Smartkalea proiektuak altzako hondakinen erradiografia egun du

Smartkalea proiektuak Donostiako Sustapenak koordinatzen duena, kaleen garbiketa bidez biltzen diren hondakinen azterketa egin du eta hondakin ugarienak zigarrokinak direla egiaztatu du; ondoren, pipa azalak, paperezko ezpainzapiak eta snack boltsak direlarik. Hiritarrak hondakin kopurua murriztea lortzea sentsibilizatzeko helburuarekin, jasotako zigarrokinez beteriko depositu zilindriko garden bat instalatu da eta hautsontzi eramangarriak banatzen ari dira ...

Donostia Sustapenak Smartkalea proiektua aurkeztu du Europako BY&FORCITIZENS biltzarrean

Irailaren 20an Donostia Sustapenak SmartKalea proiektua aurkeztu zuen Hirien eta Eskualdeen Smart Birsorkuntzari buruzko BY&FORCITIZENS biltzarreko lehenengo edizioan, Valladoliden, Gaztela Leoneko Juntak, Valladolideko Udalak, Cartif entitateak eta ICEk antolatuta. Ekitaldiak nazionalitate desberdineko sektore publiko eta pribatuko 250 lagun bildu zituen eta Europar Batzordeko ordezkaritza izan zuen. Bertan, esperientziak, ideiak eta hiriak birsortzeko praktikarik hoberenak partekatu ahal izan ziren, ikuspegi iraunkorpean.