Smartkalea proiektuan ideia berriak bilatzen dira!

 

SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. 

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, SmartKalea proiekturako smart produktuen edo zerbitzuen ideiak aurkezteko deialdi berria zabaldu du.

 

Donostiako SmartKalea proiektuaren baitan sartzen den deialdi honek hiriaren berrikuntza teknologikoa sustatzea du xede enpresei lagunduz eta negozio-aukera berriak sortuz; eta, horretarako, hiria erakusleihotzat erabiliko du, Donostiaren kokapena smart hiri gisa sustatuz.

 

4 ideia hautatuko dira gehienez, hiriko ingurune errealetan testeatu ahal izateko eta sariak emango dira ondorengo zuzkidura ekonomikoekin:

  • 1º Saria - 3.000 €
  • 2º Saria - 2.500 €
  • 3º Saria - 2.000 €
  • 4º Saria - 1.500 €

 

Ingurumen-iraunkortasuna, energia eraginkortasuna, herritarren parte-hartzea eta gardentasuna sustatu nahi dituen proiektua da SmartKalea, horretarako punta-puntako teknologia erabiliz. Oraindaino, Alde Zaharrean eta Donostiako Altza auzoan ari da proiektua gauzatzen. Proiektuan, euren teknologia desberdinak proiektuaren zerbitzura jartzen dituzten hiriko enpresak ari dira parte hartzen. SmartKaleak, beraz, tokiko enpresek beren produktuak eta zerbitzuak ingurune erreal batean testatzeko laborategitzat ere balio du; horrek aukera ematen die smart proiektu horiek zuzentzako eta hobetzeko.

  

Proiektuak lankidetza publiko-pribatuko eredu aktibo eta integralari erantzuten dio, Smart ikuspegi batetik hiriaren eremu geografiko batean elkarbizi diren eragile desberdinak barnebiltzen dituenari: hiritarrak, eremu geografikoko dendak eta negozioak, enpresa teknologikoak eta Udaleko Sailak. Hori guztia Donostiako Sustapenaren eskutik eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren baterako finantzaketarekin.

 

SmartKalea proiektuaren baitan gauzatutako jarduerek parte hartu duten Donostiako dendetan eta etxebizitzetan kontsumo energetikoan eta uraren kontsumoan aurrezpen handia lortu dute eta, baita, kaleko hainbat azpiegituretan ere; kasu batean zein bestean neurketan eta optimizazioan oinarrituz. Bestetik, pertsonen zenbaketa- eta tracking-sistema da proiektuaren beste elementu estrategikoetako bat. Era berean, arestian aipaturiko sistemen Integrazio Plataforma bat eratu da.

 

Ideien deialdi honekin, Donostiak aurrera jarraitu nahi du Smart hiri bihurtzeko helburuarekin, non, metodo berriek eta teknologia berriek garapen teknologiko iraunkorra ahalbidetuko duten. Iraunkortasunak gero eta garrantzia handiago du bai ingurumenaren alorrean bai gizarte- eta ekonomia-alorretan ere, hirientzako erronka handi bihurtuz. Donostia erronka horretaz jabetuta dago eta, horregatik, aurrerapen horretan bere ekarpena egin nahi du hiritarren ongizatea maximizatzeko eragin negatiboak murrizten eta baliabide berrien eraginkortasuna optimizatzen lagunduko duten enpresa desberdinek garatutako teknologia berritzaile eta iraunkor berrien bitartez.

 

Eskabideak aurkezteko epea 2018ko uztailak 9ra arte luzatuko da.

 

Proiektu-ideiak posta elektroniko bitartez bidaliko dira jarraian zehazten den helbidera: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

 

Azken Berriak

Donostia Sustapenak Smartkalea proiektua aurkeztu du Europako BY&FORCITIZENS biltzarrean

Irailaren 20an Donostia Sustapenak SmartKalea proiektua aurkeztu zuen Hirien eta Eskualdeen Smart Birsorkuntzari buruzko BY&FORCITIZENS biltzarreko lehenengo edizioan, Valladoliden, Gaztela Leoneko Juntak, Valladolideko Udalak, Cartif entitateak eta ICEk antolatuta. Ekitaldiak nazionalitate desberdineko sektore publiko eta pribatuko 250 lagun bildu zituen eta Europar Batzordeko ordezkaritza izan zuen. Bertan, esperientziak, ideiak eta hiriak birsortzeko praktikarik hoberenak partekatu ahal izan ziren, ikuspegi iraunkorpean.

Donostiako Sustapeneko Smart klusterraren ordezkaritza bat Esloveniara joan da energia eraginkortasuneko jardunalkdi batean parte hartzeko Clean (Iterreg) Europear proiektuaren esparruan

Donostiako Sustapenak Energia Eraginkortasuneko ekitaldian parte hartu du MOS nazioarteko azokaren barruan, Celjen, Eslovenia, irailaren 12an. Jardunaldia Donostiako Sustapenak parte hartzen duen CLEAN Europear proiektuaren jardueren barruan kokatu zen, eta energia esparruari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen. Bertan, Esloveniako eragile eta gaiari buruzko aditu nagusienek parte hartu zuten, eta herrialdean burutu dituzten jarduerak ezagutu ahal izan genituen, besteak beste, energia birgaitzea, energia kudeaketa edo bio isolamendua ...

Donostiak SmartKalea kale adimenduko eredua Txilera esportatu du

Donostiako enpresen ordezkaritza bat, Smartkalea proiektua koordinatzeaz arduratu den Donostia Sustapena buruzagi izanik, aipatutako proiektuarekin lankidetzan aritutako enpresa teknologikoekin batera, Latinoamerikako herrira joan da, Gipuzkoako hiriburuko Alde Zaharreko Kale Nagusian eta Altza Pasealekuan ezarritako kale adimenduko eredua merkaturatzeko. Parte hartu duten enpresek erakusketa praktikoak eskaini dituzte eta unibertsitateekin ...

Antso Jakitunaren kaleko bizilagunekin lortutako akordioari esker, Antso Jakituna hiriko hirugarren SmartKale bilakatzeko bidea ireki da

Argiztapen adimentsua izango du, inor igarotzen ez denean intentsitate baxuagoa izango duten argiak; smartphonerako aplikazioa, Donostiako smart kale horretan igarotzen direnek saltokien promozioen berri izateko denbora errealean; saltokietan eta etxebizitzetan energia aurrezteko gailuak; nahiz informazio guztia jasotzen duen plataforma, herritarrek web orrialdearen bitartez denbora errealean eskuratu ahal izango dutena. ...

Smartkalea proiektuan ideia berriak bilatzen dira!

SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, SmartKalea proiekturako smart produktuen edo zerbitzuen ideiak aurkezteko deialdi berria zabaldu du ...