SmartKalea Experience: Kale Nagusitik pasatzean hiritarrek promozio bereziak lortzeko APP berria

SmartKalea Experience ekimenak Geomarketing eta Beacons proiektu pilotua proposatzen du ATPoints aplikazioaren bitartez. SmartKalea ATPoints mugikorrean instalatu daiteken aplikazioa da, herritarrek doan deskarga dezaketena, eta Donostiako Alde Zaharreko Kale Nagusian kokatutako saltoki komertzialek dituzten sustapenei buruzko informazioa eskuratzeko aukera emango diena, haien aurrean igarotzean. Saltokietan baliza edo Beacons izeneko gailu fisiko txiki batzuk jarrita daude, eta bluetooth seinaleak emititzen dituzte, saltoki bakoitzaren informazio zehatzarekin; informazio hori aplikazioan ikus daiteke pertsona eragin-eremuan igarotzean bluetooth-a aktibatuta duela, hots, denda baten aurrean.

 

Geomarketing ATPointsbaliabideak saltoki komertzialen eta herritarren artean, hots, eskaintzaren eta eskaeraren artean, zuzeneko komunikazioa eta komunikazio eraginkorra eskaintzen du: zerbitzuak (merkataritza, ostalaritza, turismoa, e.a.) eskaintzen dituzten saltoki komertzialen eta horiez balia daitezkeen azken erabiltzaileen artean.

 

SmartKalea Experience eta Geomarketing ATPoints proposamena saltokientzako marketing digitalerako tresna bat denez, SmartKaleako saltoki komertzialek estrategia komertzial berriak gara ditzakete. Beacons delakoek saltoki komertzialak ekintza teknologiko, moderno eta egungoarekin lotzen dituzte, IKTeak benetako baliabide bezala erabiliaz pertsonen eta hirien arteko elkarreragitean. Teknologia honek kontsumitzailearekin eta bisitariarekin elkarreragiten du, tokiko merkataritzarekin loturiko erosketa-esperientzia berriak sortuaz. Beacons gailuek kontsumitzailearekin elkarrizketa sortzeko eta inpaktu mediatiko handiagoa eta zuzenagoa lortzeko balio dute.

 

Baliabideak bi ardatz ditu: edukien kudeatzailea hodeian eta APP-a (ATPoints), erabiltzaileak doan deskarga dezakeena, horren bitartez jakinarazpenak jasotzeko. Aplikazioa gehien hedatuta dauden bi plataformetan erabil daiteke: IOS eta Android.

 

Bi baliza-mota daude: fisikoak eta birtualak. Lehenak, Beacons bezala ezagutzen direnak, bluetooth seinalea emititzen dute, eta saltoki komertzialetan jartzen dira. Bigarrenak, berriz, koordenatu geografikoek definituriko puntu birtualak dira.

 

Aplikazio mugikorra nahiz plataforma hizkuntza bat baino gehiagotan agertzen dira. Erabiltzaileak normalean hizkuntza bat izango du lehenetsita, baina, bistaratzeko hizkuntza hauta dezake: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa.

 

Geomarketing eta Beacons baliabideek zenbait onura eta abantaila ekar dizkieke saltoki komertzialei nahiz erabiltzaile eta kontsumitzaileei:

Saltoki komertzialak:

  • Bezeroaren esperientzia hobetzea.
  • Bezeroak errazago leial egitea.
  • Promozioak garatzea eta pertsonalizatzea aurreko erosketen arabera.
  • Eskaintzak segmentatzen laguntzea bezero-moten arabera.
  • Lokal bakoitzeko analitika eskuratzea: trafikoa, mezuen irekiera, saltoki bakoitzean egondako denbora, bistaren historikoa,…

Kontsumitzailea/erabiltzailea:

  • Informazio garrantzitsua denbora errealean.
  • Barne-nabigazioa.
  • Zerbitzu eraginkorra eta ordainketa azkarrak.
  • Eskaintzak eta deskontuak.
  • Itxaro-denbora eta ilarak murriztea.

 

Gainera, Geomarketing eta Beacons baliabideak erabiltzearekin hurbileko marketing kanpainak sor daitezke, eskaintza esklusiboak proposatu kokapen zehatzetan, hobekuntzak lortu segurtasun eta informazio kontuetan eta erabiltzaile/kontsumitzaile gehiago ezagutu.

 

Proiektua Dinycom Sistemas enpresarekin batera zabaltzen ari da; hau da, aplikazioa eta edukien kudeatzailea garatu dituenarekin. 

 

Azken Berriak

Jadanik eskura dago SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena

SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.

Jatorri berriztagarria duen energia elektrikoa taldean erostea SmartKalea proiektuaren esparruan

Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.

SmartKalea-ko ideien deialdia

Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.

Donostia, Bodah proiektuaren hiri pilotua

Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.

Pertsonen zenbaketa

SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart