Donostiako SmartKalea proiektua Hitzaldi Magistrala bezala hautatua izan da Hiri Adimentsuen Madrilgo III. Biltzarrean

 

Donostiako alkateordea den Ernesto Gascok gaur aurkeztu du Madrilen, Hitzaldi Magistral batean, SmartKalea proiektua Donostiako lankidetza publiko-pribatuaren eredu bezala, Madrilen Hiri Adimentsuen inguruan egiten den III. Biltzarraren esparruan. Hitzaldi Magistral bezala hautatu dute biltzarraren antolatzaileek (Energia, Turismo eta Agenda Kulturalaren Ministerioa; Sustapen Ministerioa; Ekonomia, Industria eta Lehiakortasunaren Ministerioa; Hiri Adimentsuen Sarea; eta Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioa, FEMP), hiri merkataritzaren eta bizilagunen eguneroko bizitzan erreminta digital berrien abantaila teknologikoak eta iraunkorrak aplikatzea lortzeagatik..

 

Ernesto Gascok ondorengoa adierazi nahi izan du: “SmartKalea proiektua Donostian garatzen ari da tartean dauden sektore guztien akordioari, adostasunari eta lankidetzari esker”. Horrez gain, honako hau esan du: “ekimen publiko-pribatu honetan, balioa ematen zaio tokiko enpresen gaitasun teknologikoari, eta hiri- merkataritza tradizionalean aurrerapen teknologikoak errazten dira”.

 

Gascok azpimarratu du SmartKalearen helburuetariko bat dela Donostia Smart hiri bilakatzea, herritarren bizi- kalitatea hobetzeko eta enpresentzat eta negozioentzat onuragarria izateko, IKTen erabilera zabalari eta ingurumenaren eta baliabideen zentzuzko erabilerari esker. Planaren bitartez, “aurrezpen energetiko eta ekonomiko handiagoa lortuko dugu etxebizitzetan, saltokietan, ostalaritzan eta azpiegituretan, herritarren eta agente pribatuen sentsibilizazioaz eta parte-hartzeaz gain. Era horretan, gobernantza-eredua, udal- kudeaketa eta departamentuen arteko koordinazioa hobetuko ditugu”. Halaber, nabarmendu du SmartKaleak aukera berriak sortzen dituela kolaboratzaile teknologikoentzat; izan ere, hiriaren Smart laborategi bihurtzen da, eta, bertan, produktuak aztertu eta baliozkotu daitezke, erakusleiho bezala balio izatearekin batera.

 

Saltokiei dagokienean, SmartKaleak laguntza eskaintzen du kaleak merkataritza-gune berezi bezala sortzen duen merkataritza-kudeaketaren prozesuetan, eta negozio-aukera berriak eskaintzen ditu enpresentzat eta ekintzaileentzat. Hauek dira SmartKalearen jarduera-eremuak:

1.- Energia-eraginkortasuna negozioetan eta etxebizitzetan. 

  • Kontsumoen monitorizazioa + Banako aholkularitza + IKT Smart proiektuak.
  • Kontsumo energetikoak monitorizatzeko plataformak eta uraren kontagailu adimentsuak. Datuen monitorizazioa - Aholkularitza eta energia aurrezteko neurriak
- Energiaren erabilerari buruzko kontzientziazioa
- Negozioetarako IKTak: prestakuntza eta IKT aholkularitza Geomarketing-ean, Smart shopping-ean, e.a.
  • Kale-identifikazioa.

2.- Kalearen iraunkortasuna.

  • Azpiegiturak. - Argiteria publiko adimentsua
- Pertsonen zenbaketa eta trackinga
- Eguzki-kargagailu adimentsua
-Enpresentzako smart baliabideen ideien deialdia.

3.- Informazioa integratzeko plataforma.

  • Online smart plataforma sistemak monitorizatzeko eta integratzeko denbora errealean - Monitorizazioaren adierazleak eta txostenak, udal-kudeaketa hobetzeko.

 

SmartKaleak proiektu pilotua izateari utzi dio. Proiektu horretan, kale bakar batean biltzen dira smart ezarpenak, eskala txikian koordinazio eta integrazio maila eskatzen dutenak. Horrela, hiriko gainerako lekuetara pixkanaka extrapola daitekeen esperientzia bilakatu da. Aurten, esate baterako, proiektua ezartzen hasi dira Amara eta Altza auzoetan.

 

Hiri Adimentsuen III. Biltzarrak ezagutza eta esperientzia trukatzea bultzatzen du Espainiako hiri adimentsuetan, teknologia eta berrikuntza erabiliaz garatzeko oinarrizko tresna gisa. Modu horretan, Hiri Adimentsuarekin loturiko gai nagusiak jorratzen ditu zeharka, diziplina anitzean eta sektore anitzean, egun garatzen ari diren ekimenak erakutsita. 

 

Biltzarrak parte-hartzaileei aukera eskaintzen die ideiak eta iritziak merkatuaren garapenean inplikaturiko agente nagusiekin trukatzeko; hala nola, hitzaldi magistraletan, mahai inguruetan, hitzaldi-saioetan parte hartzen duten adituekin eta bertaratutakoekin. Hain zuzen ere, diziplina anitzeko jardunaldia da, Hiri Adimentsuekin zuzenean edo zeharka loturiko sektore guztietako enpresentzat, Administrazioarentzat eta profesionalentzat antolatua. 

 

SmartKalea proiektuak CNIS 2017 saria eskuratu du aurten 
lankidetza publiko-pribatuko proiektu onenarentzat eta SOCINFO Fundazioaren Smart Cities 2015 Saria eskuratu zuen 2015. urtean.

 

Azken Berriak

Smartkalea proiektuan ideia berriak bilatzen dira!

SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdian Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30erarte luzatuko da. SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Donostiako Sustapenak SmartKalea proiekturako smart produktuen edo zerbitzuen ideiak aurkezteko hirugarren deialdia zabaldu du. Donostiako SmartKalea proiektuaren baitan sartzen den deialdi honek hiriaren berrikuntza teknologikoa sustatzea du xede enpresei lagunduz eta negozio-aukera berriak sortuz ...

SmartKalea proiektuak Altzan hondakinak murriztea lortu du

Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia Sustapenak abian jarritako Smartkalea proiektuak azterketa bat burutu du Altza Pasealekuan, kaleen garbiketa zerbitzuan biltzen diren hondakinei buruzkoa, datu monitorizazioaren bidez, eta egiaztatu du gehien agertzen den hondakinak, tabako zigarro-mutxikinena, alegia, %12 behera egin duela, hiritarrak kontzientziatzeko garatutako kanpainari esker. Helburu hori lortzeko, hainbat neurrien artean, tanga zilindriko garden bat instalatu zen bildutako zigarro-mutxikinekin eta hautsontzi eramangarriak banatu ziren ...

Donostia, Europako Smart hiri nagusien anfitrioia

Martxoaren 26an eta 27an, Donostia European Smart Projects Summit ekimenaren anfitrioi bilakatu zen; hain zuzen ere, ekitaldi horretan bildu ziren Smart ekosistemako agente ezberdinak, Londres, Rotterdam, Bartzelona edo Florentzia bezalako Europako 100 bat hiritatik etorritakoak, hiri adimentsuen eta iraunkorren garapenerako esperientziak, ezagutzak, erronkak eta etorkizuneko helburu giltzarriak partekatze aldera. Donostiak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Txomineneko ekoauzoan Smart eremuan burutzen ari diren ezarpen ezberdinak erakutsi zizkien parte-hartzaileei ...

Smartkalea proiektuak altzako hondakinen erradiografia egun du

Smartkalea proiektuak Donostiako Sustapenak koordinatzen duena, kaleen garbiketa bidez biltzen diren hondakinen azterketa egin du eta hondakin ugarienak zigarrokinak direla egiaztatu du; ondoren, pipa azalak, paperezko ezpainzapiak eta snack boltsak direlarik. Hiritarrak hondakin kopurua murriztea lortzea sentsibilizatzeko helburuarekin, jasotako zigarrokinez beteriko depositu zilindriko garden bat instalatu da eta hautsontzi eramangarriak banatzen ari dira ...

Donostia Sustapenak Smartkalea proiektua aurkeztu du Europako BY&FORCITIZENS biltzarrean

Irailaren 20an Donostia Sustapenak SmartKalea proiektua aurkeztu zuen Hirien eta Eskualdeen Smart Birsorkuntzari buruzko BY&FORCITIZENS biltzarreko lehenengo edizioan, Valladoliden, Gaztela Leoneko Juntak, Valladolideko Udalak, Cartif entitateak eta ICEk antolatuta. Ekitaldiak nazionalitate desberdineko sektore publiko eta pribatuko 250 lagun bildu zituen eta Europar Batzordeko ordezkaritza izan zuen. Bertan, esperientziak, ideiak eta hiriak birsortzeko praktikarik hoberenak partekatu ahal izan ziren, ikuspegi iraunkorpean.