Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren ‘SmartKalea’k lankidetza publiko-pribatuko proiektu onenaren CNIS saria jaso du

 

  • Berrikuntza eta Zerbitzu Publikoen Kongresu Nazionalaren (CNIS) sarien bitartez, berrikuntza-ekimenak aplikatzen aitzindariak diren administrazioen jardunbide egokiak eta esperientziak saritzen dira.
  • Smartkalea sortu zen ingurumen-arloko iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna, herritarren parte-hartzea eta gardentasuna Donostian puntako teknologiarekin sustatzeko helburuarekin.
  • Replicate proiektua finalista izan da beste bi kategoriatan; hots, Europako proiektu berritzaileenean eta Smart City-en proiektu onena bezala.

 

Donostiako Ekonomia BultzatzekoZinegotzigoak, Donostiako Sustapena sozietatearen bitartez, Smartkalea proiektua abian jarri zuen, Donostian energia berriztagarriak, energia-eraginkortasuna eta Smart proiektuak bultzatzeko xedearekin. Eta, orain, Berrikuntza eta Zerbitzu Publikoen Kongresu Nazionalaren (CNIS) saria jaso du Administrazioaren lankidetza publiko-pribatuaren proiektu onena gisa. Era berean, beste proiektu berritzaileetako bat, Replicate, finalista izan da beste bi kategoriatan, Europako proiektu berritzaileena eta Smart City-en proiektu onena bezala.

 

Donostiako Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok, sariaren berri izatean, ondorengoa nabarmendu nahi izan zuen: "SmartKalea proiektua jada ez da proiektu pilotutzat hartzen, eta, gaur egun, Donostiako udal-kulturan eta hirigintza-arloan integratuta dago hiria birmoldatzeko proiektuetan; alegia, esperientziaren gardentasunean eraginkortasun-maila handia lortzen ari gara”. “Sari honek, besteak beste, ondorengoak nabarmentzen ditu: smart osagaiak duen garrantzia, gure herritarren bizi-kalitatea eta saltokien lehiakortasuna hobe dezaketen teknologiek duten garrantzia, baina bereziki oso zabalduta dagoen terminoaren balioa, hots, gobernantza. SmartKaleak ondo baino hobeto islatzen du bizilagunen, enpresen eta Zinegotzigoaren arteko lankidetza, eremu jakin batean gailu teknologiko berriak hazten eta intentsifikatzen doazen prozesu parte-hartzailearekin".

 

CNIS administrazio elektronikoaren estatu-mailako topaketa nagusia da. Sarien bitartez, ondorengoak aplikatzen aitzindariak diren administrazioen jardunbide egokiak eta esperientziak saritzen dira: berrikuntza-ekimenak, hiri adimentsuak, administrazio elektronikoa, gobernu irekia, gardentasuna eta zerbitzu publikoei eta pertsonei balioa ematen dieten bestelako garapen-eremu berriak. Urtero, Estatuko administrazio publikoen proiektu berritzaileenak saritzen ditu.

 

VII. edizio honetan, Smartkalea proiektuak jaso du saria. Hain zuzen ere, ingurumen- arloko iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna, herritarren parte-hartzea eta gardentasuna sustatzeko helburuarekin sortu zen, eta hori puntako teknologia erabilita, eta Donostiako Alde Zaharreko Kale Nagusian gauzatu da. Zehazki, abian jarri da saltokietan eta etxebizitzetan energia eta ura gehiago aurreztearren. Gainera, Kale Nagusiko Smartkalean ezarritako argiteria adimentsuarekin, kontsumo publikoa %53 aurreztea lortu da.

 

Proiektuaren oinarriak neurketa eta optimizazioa dira. Kaleko kontsumo energetikoak eta uraren kontsumoak osorik monitorizatzen dira, eta, ezagutza hori kontuan hartuta jarduten da. Ondorioz, aurrezpen energetiko eta ekonomiko garrantzitsua lortzen da.

 

Replicate finalista

Bestalde, Replicate proiektua finalista izan da beste bi kategoriatan: Europako proiektu berritzaileena eta Smart City-en proiektu onena.

 

Replicate proiektuaren bitartez, Donostia "itsasargi" hiria da Bristolekin eta Florentziarekin batera. Kontua da hiri adimentsuaren eredua garatzea energia-eraginkortasunaren, mugikortasun iraunkorraren eta IKTen aldetik, hiriko zona zehatz batean. Donostiari dagokionean, Urumea ibarra hartu da; hau da, 200 hektareako azalera duen barrutia, bizitzeko auzoak, parke naturalak eta industria-poligonoak (350 enpresa eta ia 4.500 langile) osatua. Proiektua, ondoren, Europako hiri "jarraitzaileetan" erreplikatuko da; esate baterako, Lausanne, Essen eta Nilüfer-en.

 

CNIS-en VII. Sariak gaur, otsailaren 23an, banatu dira Madrilgo Monetaren Fabrika Nazionalaren Egoitzako Auditorioan. Saria Donostiako Sustapeneko kudeatzailea den Euken Sesék jaso du, eta, harekin batera, SmartKalea proiektuan parte hartzen duten enpresa pribatuetako ordezkariak izan dira; hala nola, LEYCOLAN-eko Félix Ezcurra Loyola, DINYCON SISTEMAS enpresako Roberto García Lafuente, IN SITU CONSULTORIAko Sara Yeregui, Ikusi-Velatiako Tomás Villameriel eta IPLAY URBAN DESIGN enpresako Iñaki Imaz.

 

Informazio gehiago:

Vicky Pizarro, Donostiako Sustapeneko Prentsa-arduraduna

943 48 34 24 | 647 22 29 80

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

Azken Berriak

Jadanik eskura dago SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena

SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.

Jatorri berriztagarria duen energia elektrikoa taldean erostea SmartKalea proiektuaren esparruan

Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.

SmartKalea-ko ideien deialdia

Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.

Donostia, Bodah proiektuaren hiri pilotua

Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.

Pertsonen zenbaketa

SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart