Eguzki­kargagailu adimentsua jarri da Igentea kalean, SmartKalea proiektuaren esparruan

 

  • Lau gailu mugikor batera kargatzeko balioko du (telefonoak, tabletak, e.a.)
  • Eguzki­energia fotovoltaikoarekin elikatzen da
  • Eguneko 24 ordutan erabili ahal izango da

 

cangador igentea 02Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta iPlay enpresak, Donostiako Sustapenaren SmartEnergy Klusterreko kideak, kargagailu adimentsua ezarri dute SmartKalea proiektuaren esparruan aurreikusitako ekintzen barnean, “iraunkortasuna sustatzeko, tokiko enpresen proiektu berritzaileak babesteko eta hiriko SmartKalea proiektua eta SmartCity estrategia ezagutzera emateko” helburuarekin, Ernesto Gasco zinegotziak adierazitakoaren arabera. “SmartKalea proiektua emaitza oso interesgarriak izaten ari da, eta inpaktu handia sortu du nazioarteko foroetan”, nabarmendu zuen Gascok.

 

Biztanle gehienek telefono edo gailu mugikor bat dute. Eta haien eragozpen handienetariko bat bateria berehala agortzea denez, komunikatzeko aukerarik gabe geratzen dira. Era horretan, sistema honi esker, smartphonea edo tableta edonork erraz eta modu erosoan karga dezake espazio publiko batean.

 

Instalatu den ekipoa (Usbe) eguzki­kargagailu bat da, erabat autonomoa, sare elektrikora konektatu beharrik ez dagoena. Eguzki­kargagailua diseinatzerakoan, zuhaitz batean inspiratu dira, elementu ekologiko garrantzitsua bezala; horren azpian mugikorrak eta pertsonak babesten dira, eta itxura soila hartzen dute. Egitura hasteko, metalezko zilindroa (enborra), bi eserleku eta masta inguratzen duen mahaia jarri dira (eraztun edo hirusta eran). Goiko aldean aterki zirkular zeharrargia jarri da, SmartKalearen diseinu propioarekin, eta horren gainean panel fotovoltaikoa aurkitzen da.

 

Gailuaren oinarria altzairu herdoilgaitzezkoa da, eta lau USB ataka ditu; beraz, 4 gailu mugikor batera eta doan karga daitezke energia iraunkorrarekin (mugikorrak edo tabletak). Denborarik gehiena eguzki­erradiazioaren aurrean aurkitzen denez, Usbe­aren bateriak erabat kargatuta egongo dira; berriz kargatzeko 24 orduko autonomia baitute. Gainera, bandalismoaren aurkako diseinua du, eta mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokituta dago.

 

Usbe eguzki­kargagailu adimentsuak energia elektrikoaren kontsumo publikoa murriztea sustatzen du, energia garbia eta berriztagarria erabiliaz. Eguzki­energia fotovoltaikoa transformatzeko, eguzki­panela erabiltzen da energia elektrikoan, eta gailu mugikorrak kargatzeko aprobetxatzen da USB ataken bitartez. Energia hori bateria batzuetan gordetzen da, pilatuta mantentzearren; hortaz, sistema horrek inolako arazorik gabe funtziona dezake aurkako baldintza klimatikoetan, gauez edo zerua estalita dagoenean.

 

Ezaugarri orokorrak:

  • 2,5 m­ko altuera
  • 250 kg­ko pisua
  • 1,5 m­ko diametroko eguzkitako gardena, SmartKalearen serigrafia propioarekin.
  • Kargatzeko 24 orduko autonomia lau mugikor eta/edo tabletarentzat.
  • %100 autonomoa, kanpoko elektrizitate­konexiorik gabe.
  • Mahai bikoitza gailu mugikorren euskarri gisa.
  • 30W­ko panel fotovoltaikoa.
  • 12V­ko bateria eta 18Ah armairu antibandalikoan.
  • 4 USB modulu eme gailu mugikorrak kargatzeko.
  • 2 eserleku urdin.
  • Identifikatzeko eranskailua.
  • Gaueko argia.

 

Gainera, Usbe eguzki­kargagailuak aukera izango du smart zerbitzu ezberdinak, QR kodeak edo Geomarketing aplikazioak sartzeko, ekipoak adimen handiagoa izan dezan.

 

SmartKalea proiektuaren helburua da, era horretako ekimenen bidez, ondorengoak sustatzea: iraunkortasuna, berrikuntza teknologikoa, energia­eraginkortasuna, herritarren parte­hartzea, hiriko garapen ekonomikoa eta gardentasuna, teknologia berritzailea erabiliaz. Eta hori guztia lankidetza publiko­pribatuko ereduan oinarritzen da. Besteak beste, honako hauek hartzen dute parte: Udaleko sail ezberdinek Donostiako Sustapenak koordinatuta, enpresa eta kolaboratzaile teknologikoek, saltokiek eta ostalaritzak eta herritarrek.

 

Hasta el momento estas actuaciones se han materializado en la Calle Mayor de Donostia / San Sebastián. El proyecto SmartKalea amplíará su ámbito de intervención a toda la Parte Vieja y al barrio de Altza (con la cofinanciación de la Diputación Foral de Gipuzkoa), incorporando a su vez nuevas actuaciones en el ámbito Smart.Orain arte, jarduera horiek Donostiako Kale Nagusian gauzatu dira. SmartKalea proiektua Alde Zahar osoan eta Altza auzoan hedatu nahi da (Gipuzkoako Foru Aldundiaren baterako finantzaketarekin), aldi berean jarduera berriak sartuta Smart eremuan.

 

cangador-igentea-01
cangador-igentea-01
cangador-igentea-02
cangador-igentea-02
cangador-igentea-03
cangador-igentea-03
cangador-igentea-04
cangador-igentea-04
cangador-igentea-05
cangador-igentea-05
cangador-igentea-06
cangador-igentea-06

 

Azken Berriak

Jadanik eskura dago SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena

SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.

Jatorri berriztagarria duen energia elektrikoa taldean erostea SmartKalea proiektuaren esparruan

Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.

SmartKalea-ko ideien deialdia

Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.

Donostia, Bodah proiektuaren hiri pilotua

Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.

Pertsonen zenbaketa

SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart