MONITORIZAZIO PLATAFORMA

Tradizioz, bere kabuz eta daturik partekatu gabe funtzionatzen zuten departamenduak arduratzen ziren hirien kudeaketaz; horrek zaildu egiten zuen hiriaren ikuspegi globala izatea eta hiriaren operazio funtzionalean parte hartzen duten eragileak koordinatzea. IKTak udal esparruan sartu izanak aukera ematen du hiri-azpiegituraren kudeaketa eraginkorra eta automatizatua egin ahal izateko eta, aldi berean, kostuak murriztu eta eskainitako zerbitzuak hobetzeko. Horregatik guztiagatik, SmartKalea proiektuak smart plataforma integral bat du, denbora errealean datuak monitorizatzeko eta sistemak bateratzeko aukera ematen duena.

 

Plataforma horrek udal kudeaketa hobetzeko jarraipenerako adierazleak eta txostenak eskuratzea ahalbidetzen du. Smartkalea proiektuan sortzen diren heinean sistema ezberdinetatik datozen datuak (energia elektrikoa, ura, pertsonen zenbaketa, mugikortasuna, ingurumenari buruzko datuak, etab.) bateratzen ditu plataforma horrek, bai eta beste iturri batzuetakoak ere (datu meteorologikoak, hiriko gertaeren egutegia, etab.). Esparru bakoitzerako, plataformak kontsumoari buruzko datuak integratzen ditu denbora errealean eta aginte-koadroak erakusten ditu; horrela, erabakiak hartzen laguntzeko eta sistemen egoera ezagutzeko informazio baliagarri bihurtzen ditu bildutako datuak.