KALEKO JASANGARRITASUNA - AZPIEGITURAK

 

ARGITERIA ADIMENTSUA

2016. urte hasieran, Donostiako Sustapenak, Azpiegituren eta Hiri-zerbitzuen departamenduaren lankidetzarekin, argiteria adimentsua jarri zuen Kale Nagusian, ordura arteko argiteria publikoaren ordez. Altza auzoan gauza bera egingo da 2017ko lehenengo hilabeteetan, eta 37 argi adimentsutara iritsiko da. Orain arteko argiteria publikoa aldatzearen helburua da energia-kontsumoan aurreztea eta argiteria publikoaren mantentze-lanen kostuak murriztea, gaur egungo kale-argien argi-iturria berrituta, LED plaka erregulagarriak eta telekudeagarriak eta oinezkoek zona bakoitzean egiten duten ibilbidea antzemateko eta aztertzeko sistema baten bidez. Gainera, sistema horrek argiteria adimentsuko eredu bat dauka, aukera ematen duena energia aurrezteko, horrek dakarren kostu ekonomikoen murrizketarekin, sistema monitorizatzeko, urrutitik programatzeko eta mantentze-lanak hobetzeko.

 

PERTSONEN ZENBAKETA ETA TRACKINGA

Kale Nagusian eta kaleetan pertsonak zenbatzeko sistema bat dago, batez ere inguruko komertzioetarako interes handikoa dena, baliabideak aztertzeko, planifikatzeko eta kudeatzeko datuak lortzeko eta, horrela, komertzioaren funtzionamendua optimizatu ahal izateko aukera ematen duena. Daturik interesgarrienak dira, besteak beste, zenbat pertsona sartzen den kale bakoitzean, zein diren pertsonen joan-etorri handieneko ordu-tarteak, trackinga eta ibilbidea kalean, etab.

 

Horrez gain, kaleko komertzioek establezimendu barruko zenbaketa-sentsoreak dituzte (txandaka), komertzioak sartzen den pertsona kopurua neurtu ahal izateko; horrek aukera ematen dio komertzioari jakiteko zein den komertziora sartzen den pertsonen ratioa kaletik igarotzen den pertsona kopuru osoarekin eta, era horretan, merkataritzako jarduketak baloratzeko informazio garrantzitsua eskuratzeko. 2016an kontagailu gehiago jarri ziren Alde Zaharrean; horrela, gune horretarako sarbide gehienak estali ziren, eta kaleetan ibiltzen den pertsona kopuru osoa eskuratu zen. 2017an, Altza auzoan jarraitu da kontagailuak jartzen.

 

EGUZKI-KARGAGAILU ADIMENTSUA

Kaleko azpiegituretan egindako beste ekimenetako bat izan da eguzki-kargagailu adimentsu bat jartzea Kale Nagusiaren inguruan, tokiko enpresa batekin lankidetzan; gailu ezberdinak (mugikorrak, tabletak, etab.) kargatzeko aukera ematen die horrek herritarrei eta bisitariei. PRODUKTUEN EDO ZERBITZUEN SMART IDEIEN DEIALDIA ENPRESETARAKO Donostiako Sustapenak produktuen edo zerbitzuen ideien deialdia egin du, enpresek hiriko ingurune errealetan froga ditzaten. Datozen hilabeteetan ezarriko dituzte aukeratutako ideiak eta, horrela, smart laborategi bihurtuko da hiria. Aldi berean, ekimen horrek aukera emango die enpresa parte-hartzaileei hiria beren smart produktuen edo zerbitzuen laborategi eta erakusleiho gisa erabiltzeko. Datozen hilabeteetan ezarriko dira aukeratutako ideiak.

 

PRODUKTUEN EDO ZERBITZUEN SMART IDEIEN DEIALDIA ENPRESETARAKO

Donostiako Sustapenak produktuen edo zerbitzuen ideien deialdia egin du, enpresek hiriko ingurune errealetan froga ditzaten. Datozen hilabeteetan ezarriko dituzte aukeratutako ideiak eta, horrela, smart laborategi bihurtuko da hiria. Aldi berean, ekimen horrek aukera emango die enpresa parte-hartzaileei hiria beren smart produktuen edo zerbitzuen laborategi eta erakusleiho gisa erabiltzeko. Datozen hilabeteetan ezarriko dira aukeratutako ideiak.