ENERGIA ERAGINKORTASUNA

ENERGIA ERAGINKORTASUNA KOMERTZIOETAN

Kale Nagusiko 23 establezimenduk (merkataritza/ostalaritza) eta Altza auzoko 15 komertziok dute beren argindar-kontsumoak monitorizatzeko gailu bana, edo argindar-kontsumoen datuak monitorizatzeko plataforma baterako sarbidea. Ur-kontagailu adimentsu bat ere eman zaie, beren ur-kontsumoak monitorizatzeko eta, urrutiko monitorizazio bidez, udal kudeaketa hobetzeko. 2017. urte hasieran hasi ziren ekimen honekin bat egiten Altza auzoko komertzioak. Ekintza horren helburua da energia eraginkortasuna lortzea, ekipoak eta instalazioak optimizatzeari esker. Horretarako, aholkularitza espezializatua eta indibiduala eskaintzen zaie parte hartzen duten komertzioei; komertzio bakoitzaren azterketa integrala egin eta maila guztietan aurrezteko neurriak proposatzen zaizkie: argindar-hornikuntza optimizatzea, eta ekipoen eta instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzeko banan-banako aholkularitza eskaintzen zaie.

 

Bestalde, proiektuan dauden komertzioen artean % 100 jatorri berriztagarriko energia elektrikoa erosteko erabiltzaileak batzeko prozesua egin da; horrela, aurrezpen ekonomikoak lortu dira gaur egungo tarifekin alderatuta eta, gainera, ingurumen-jasangarritasuna sustatu da.

 

ENERGIA ERAGINKORTASUNA ETXEBIZITZETAN

Gaur egun, Kale Nagusiko 34 etxebizitza baino gehiago ari da ekimen honetan parte hartzen; ekimen horrek aukera eman die beren kontsumoak aztertzeko, eta beren etxebizitzetako argindar-kontsumoak murrizteko neurriak hartzeko, horrek dakarren aurrezpen ekonomikoarekin. 2017an zehar, Alde Zaharreko etxebizitzekin lanean jarraitzeaz gain, Altza auzoko 17 bizilagun ere proiektuari batuko zaizkio, eta hasi dira dagoeneko beren kontsumoak monitorizatzen. Gainera, Kale Nagusiko 70 etxebizitza baino gehiagok ditu dagoeneko ur-kontagailu adimentsuak; horiei esker, beren kontsumoen etengabeko jarraipena egin dezakete, eta horrek kudeaketa optimoa egiteko eta, ondorioz, uraren fakturan eta horri lotutako hondakinen eta saneamenduko tasan aurrezteko aukera ematen die. Ur- eta argindar-kontsumoak monitorizatzeaz gain, eskainitako zerbitzua osatzeko, energia arloko aholkularitza-zerbitzua ere eskaintzen da, jardunbide egoki baterako aholkuekin, ingurumenaren inguruan kontzientziatzeko; horrek, etxebizitzetan energia-eraginkortasuna hobetzea eta aurrezpen ekonomikoa ekarriko ditu.

 

IKTak KOMERTZIOETAN

Helburua da merkatariak IKTen inguruan prestatzea, eta beren establezimenduetan negozioen hobekuntza lehiakorrerako soluzio teknologikoak frogatzeko aukera emango dieten proiektu pilotuak ezartzen laguntzea. Donostiako komertzioak IKTen erabileran eta merkatuarekiko harremanetarako baterako esfortzuan abangoardiarantz eramatea lortu nahi da, hori guztia Smart hiri baten esparruan. 

 

2018. Urtean SmartKalea Experience ekimena abiatu, martxan jarri eta hiritarrentzako difusioa egindo da. Ekimen hau beacons teknologia (geomarketinga) hedatzeko pilotua da, alde batetik, Kale Nagusiko komertzioei aukera emango diena eskaintza eta promozio ezberdinak egiteko, eta bestetik, herritarrei Donostiako Alde Zaharreko Kale Nagusian kokatutako saltoki komertzialek dituzten sustapenei buruzko informazioa eskuratzeko aukera emango diena, haien aurrean igarotzean.”