Zein eremutan gustatuko litzaizuke parte hartzea?

Elektrizitatearen erabilerari dagokionez energia-eraginkortasunerako banako aholkularitza jaso dezakezu, doan.

Saltokia bisitatuko da kontsumoak aztertzeko, etxetresna elektrikoak aztertzeko eta baita kontsumo elektriko iraunkorraren monitorizazioa egiteko ere, kontsumo horien patroiak ezagutu eta eraginkortasuna hobetzeko praktika onen sorta bat eskaintzeko.
SmartKalea energia elektrikoko kontsumitzaile-taldea merkatuko komertzializatzaile ezberdinei batera egindako energia elektrikoko eskaera bat da. Eskaera horiek batera aurkeztean prezio lehiakorragoa lortu nahi da, eskaerak bakarka egitean baino.
Saltokian kontagailu adimenduna jartzea ur-kontsumoa monitorizatzeko.
Ur-kontsumoen urrutiko teleirakurketa ahalbidetuko du, eta irakurketa egiteko bisitaren beharrik gabe.

* Kontagailuaren instalazioa doakoa izango da lehen urtean, eta 10€-ko urteko kuota ordainduko da bigarren urtetik aurrera ur-kontagailuen aldizkako eguneratzeei aurre egiteko.
* Eguneratze horiek aurrekontuaren amaierari lotuta daude.

Zein eremutan gustatuko litzaizuke parte hartzea?


Informazioaren eta komunikazioaren teknologien eremuan ikasteko talde-tailerrak, saltokiei zuzendutakoak.
IKTen inguruan saltoki bakoitzari egokitutako banako aholkularitza, doan.
Beacons teknologia instalatzea (geomarketing). Une bakoitzeko pertsona-fluxuaren arabera eskaintza eta sustapen ezberdinak merkaturatzea ahalbidetzen du, bezeroak erakartzeko helburuarekin.
Saltokian sartzen eta irteten den pertsona-kopurua denbora errealean neurtzeko eta monitorizazio-plataformara sartzeko kontaketa-sentsorea jartzea, doan. Saltokiak datu hori kaletik doan pertsona-kopuruarekin erkatu ahal izango du.

*Sentsorea Altzako edo Antxo Jakitunaren zonako saltokietan jarriko da.
* Eguneratze horiek aurrekontuaren amaierari lotuta daude.

Arren, bete eremu hauek zure eskaera behar bezala kudeatzeko

Saltoki-mota

PERSONAL DATU PERTSONALAK BABESTEA

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren (DPLO) 5.1 artikuluan jasotakoarekin adostasunean, jakinarazten dizugu zuk emandako datu pertsonalak DONOSTIAKO UDALAREN jabetzako eta DONOSTIAKO SUSTAPENAK kudeatutako datu-fitxategi batean edo batzuetan sartuko ditugula, xede bikoitzarekin: batetik, enpresa-proiektuak bultzatzeko eta sektore estrategikoak sustatzeko zerbitzua edo laguntza dela kausa emandako datuak kudeatzea, eta, bestetik, gure zerbitzuei eta jarduerei buruz sustapen-informazioa bidaltzea, betiere inprimakiaren oinean agertzen den laukia markatuta horretarako baimena ematen badiguzu.

Espresuki kontrakorik adierazi ezean, eskatutako datuak ezinbestekoak dira zure eskaerari bide emateko. Zu zara emandako datuen egiatasunaren eta zehaztasunaren erantzulea.

Eskatzaileak hirugarrenen datuak jakinarazten baditu, haien baimena jaso beharko du, aurretiaz.

Zure datu pertsonalen atzitze-, zuzentze-, ezeztatze- eta kontra egite eskubideak gauzatu nahi badituzu, idatzia bidal dezakezu DONOSTIAKO UDALEKO Udalinfo Zerbitzura, 20003 PK Donostiako Igentea kaleko 1 zenbakira, eta, horrekin batera, zure nortasuna egiaztatzeko NAN kopia. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotakoa betez, erabiltzaileari jakinarazten zaio ematen dizkigun datu guztiak Donostiako Sustapenaren ardurapean sortutako eta mantendutako fitxategi batean gordeko direla.

Zenbait galdera zure energia- eta ur-egoerari buruz




Euros
Cents

* Argiaren fakturan daukazu galdera horiei erantzuteko informazio guztia. Une honetan ez dituzu nahitaez eremu guztiak bete behar. Zalantzarik baduzu, gure profesional adituek falta zaizun informazioa osatzen lagun diezazukete, arreta emateko 943 48 28 00  telefono-zenbakian edo fomentoss@donostia.eus helbidean.