Zein eremutan gustatuko litzaizuke parte hartzea?


Elektrizitatearen erabilerari dagokionez energia-eraginkortasunerako banako aholkularitza jaso dezakezu, doan.

Saltokia bisitatuko da kontsumoak aztertzeko, etxetresna elektrikoak aztertzeko eta baita kontsumo elektriko iraunkorraren monitorizazioa egiteko ere, kontsumo horien patroiak ezagutu eta eraginkortasuna hobetzeko praktika onen sorta bat eskaintzeko.
SmartKalea energia elektrikoko kontsumitzaile-taldea merkatuko komertzializatzaile ezberdinei batera egindako energia elektrikoko eskaera bat da. Eskaera horiek batera aurkeztean prezio lehiakorragoa lortu nahi da, eskaerak bakarka egitean baino.

Zein eremutan gustatuko litzaizuke parte hartzea?


Informazioaren eta komunikazioaren teknologien eremuan ikasteko talde-tailerrak, saltokiei zuzendutakoak.
IKTen inguruan saltoki bakoitzari egokitutako banako aholkularitza, doan.
Atxikitako saltokiek Herritarrak Ingurumenarekiko Portaera Arduratsua edukitzera Bultzatzeko Zerbitzua IKTen erabileraren bitartez sustatuko dute.

*Altzan bakarrik gauzatuko da ekimena.
Saltokian sartzen eta irteten den pertsona-kopurua denbora errealean neurtzeko eta monitorizazio-plataformara sartzeko kontaketa-sentsorea jartzea, doan. Saltokiak datu hori kaletik doan pertsona-kopuruarekin erkatu ahal izango du.

*Sentsorea Altzako edo Antxo Jakitunaren zonako saltokietan jarriko da.

Arren, bete eremu hauek zure eskaera behar bezala kudeatzeko



Saltoki-mota

DATU BABESTEA

Datuak babesteko indarreko araudian jasotakoaren arabera, jakinarazten da inprimaki honetan jasotako datu pertsonalen tratamenduaren erantzukizuna Donostiako Udalarena izango dela, eta informazioa Donostiako Sustapenak kudeatuko duela, tratamenduaren arduradun gisa. Tratamenduaren xedea SmartKalea proiektuaren barnean eskainitako zerbitzuei atxikitzeko eskaera izapidetzea eta kudeatzea izango da, eta Donostiako sustapenaren zerbitzuei eta jarduerei buruzko sustapen-informazioa bidaltzea, horretarako baimena emanez gero.

Tratamenduaren bidezkotasunerako oinarritzat hartu da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (UE) 2016/679 Arautegiaren 6.1.e) artikulua, pertsona fisikoen babesari buruzkoa datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez (DPAO): datuen tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen jardunbideko edo interes publikoko misioa betetzeko: Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea eta Toki Jardunbidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea. Informaziozko komunikazioei
dagokionez, baimena DBLOren 6.1.a) artikuluan oinarrituko da: kaltetutako pertsonaren baimena. Datu pertsonalak beharrezko denboran gordeko dira bilduak izan zireneko helburua betetzeko eta datuen tratamenduaren eta xedearen ondorioz zer erantzukizun egon daitezkeen zehazteko. Horretarako, artxiboen eta dokumentazioaren araudian jasotakoa aplikatuko da.

Komunikazioak barne hartzen dira baldin eta inprimakian enpresaren/erakundearen izena, helbidea, telefonoa eta
emaila ataletan datu pertsonalak sartu badira eta horien argitalpenerako baimena eman bada. Kaltetuek sartze-, zuzentze- eta ezeztatze- eskubideak eta datuak babesteko indarreko araudian jasotako beste batzuk gauza ditzakete, hala badagokio, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuan, 20003 Donostiako Ijentea kaleko 1 zenbakian.

Eskubideen jardunbidean beharrezko arreta jasotzen ez bada erreklamazioa aurkez daiteke Datuak Babesteko Euskal Bulegoan, helbide honetan: Beato Tomás de Zumárraga kalea 71 – 3. solairua - 01008 Gasteiz. Edonola ere, lehenengo instantzian erreklamazioa aurkez daiteke Donostiako Datuak Babesteko Ordezkaritzan: dbo@donostia.eus.

Zenbait galdera zure energia-egoerari buruz




Euros
Cents

* Argiaren fakturan daukazu galdera horiei erantzuteko informazio guztia. Une honetan ez dituzu nahitaez eremu guztiak bete behar. Zalantzarik baduzu, gure profesional adituek falta zaizun informazioa osatzen lagun diezazukete, arreta emateko 943 48 28 00  telefono-zenbakian edo fomentoss@donostia.eus helbidean.