Nabigaziorako laguntzak

Saltatu orri honen eduki nagusira

Saltatu orri honen menu nagusira


Orrialdearen goiburua

DONOSTIAKO SUSTAPENA - FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN Donostiako Udala

Hizkuntzak:

Film Commission

Film Commission
pia

Orrialdearen menu nagusia


Orrialdearen eduki nagusia

Bideoak eta multimedia

Ernesto Gasco y Denis Itxaso
play

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek finkatzea lortu du 2018an egindako 87 filmatzerekin eta 4,2 milioi euroko zuzeneko inbertsioarekin

2019. urtea urte historikoa izango dela aurreikusten da, Woody Allenen azken pelikula bezalako filmatze edo HBOren ‘Patria’ eta Movistarren ‘La línea invisible’ bezalako serieei esker. 

premio filmcommission video
play

Marc Recharen La vida lliure filmak irabazi du San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission saria

Menorcan filmatutako zinta aukeratu du epaimahaiak, hark islatzen dituelako ongien bertako paisaia-balioak eta balio kultural eta historikoak. 

play

Donostia-Gipuzkoa Film Commission Saria lortzeko bost film luze hautatu dira

Pelikula filmatua izan den lekuko balio urbanistikoak, naturalak, kulturalak edo sozialak ondoen islatzen dituen filmaren produkzio-etxeak 7.000 euro jasoko ditu eta Film Commission Kolaboratzaileak 3.000 euro.

Gipuzkoa Filmcommission
play

Gipuzkoa eta Donostia batu egin dira lurraldean ekoizpen zinematografikoa sustatzeko eta errazteko

Aldundiak Donostiako Udalarekin, Sustapena sozietatearen bitartez, eta Eskualdeko Garapen Agentziekin batera erabaki du Donostia-Gipuzkoa Film Commission berria eratzea.

play

Handia, hamar Goya sariren irabazlea, 2017an Donostian Film Commission-en lankidetzarekin errodatutako pelikulen artean

Iaz, gure hirian 90 zine, telebista eta publizitate proiektu inguru errodatu ziren, horien artean, bost laburmetraia. Zerrenda horretan ‘Handia’ pelikula agertzen da, hiriko eszenatoki desberdinetan errodatuta, Donostiako Alkateordetzako Film Commission-en lankidetzarekin. 

medem
play

Film Commission-ek parte hartutako filmazioek 6 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izan dute Donostian.

Azken ekoizpena Julio Medem-en film laburra izan da, 'Kalebegiak' lanerako. egindakoa.2015ean, Donostiako Film Commissionek 103 filmazio eskaera erantzun ditu, hirian 339 egunetan zehar filmaturiko ikus-entzunezko 86 proiektutan gauzatu direnak. Proiektu multzo honek 14,4 milioi euroko aurrekontua zeukan, zeinetan enpresek 2 milioi euroko zuzeneko inbertsioa aitortu duten Donostian.

aundiya 3
play

Amaitu da “Aundiya” Altzoko erraldoiari buruzko filmaren filmaketa Donostian, “Loreak” filmeko zuzendariena

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Film Commission filmaren aurre-produkzio fasean hasi zen parte hartzen, Donostian hainbat agerraldi filmatzeko kokapenak bilatzen lagunduz, erakundeekin lotura-lanak eginez eta attrezzorako Udalaren altzariak lagaz. Apirilak 11n, Donostiako Artikutza Parke Naturalean filmaketari ekin zitzaionetik, “Aundiya” filma Euskadiko toki desberdinetan eta Donostiako hainbat kokapenetan filmatu da, horien artean, Miramar Jauregian, Victoria Eugenia antzokian edota Artelekuko instalazioetan.

Caratula Zipi Zape
play

Donostiako kokapenak 'Zipi y Zape y la isla del Capitán' teaser-ean

Pelikula sustatzeko bideoan, iazko udan Donostian filma filmatu zeneko leku ezberdinak ikus daitezke: Ametzagainako parkea eta Ulia Mendia. Halaber, Gipuzkoako beste toki batzuk agertzen dira: Aia, Zumaia edota Jaizkibel. Pelikula uztailaren 29an estreinatuko da.

Loreak
play

Donostian filmaturiko 'Loreak' pelikula Oscarretarako Espainiaren hautagai hautatu dute

Jon Garañok eta Jose Maria Goenagak zuzendutako filmak Espaniako Zinema Akademiak duela hiru aste izendaturiko hiru hautagaiak gainditu ditu, Gracia Querejetaren 'Felices 140' eta Carlos Vermuten 'Magical Girl' filmekin batera.

Copygram
play

Iker Azkoitia eta Verónica Vieites egileen Copygram film laburrak jaso du Film In San Sebastián lehiaketako epaimahaiaren saria.

Joxe Portela, Iratxe Fresneda eta Josemi Beltrán adituek osatutako epaimahaiak “Copygram” film laburrari eman dio Film In San Sebastián lehiaketaren saria. Donostiako Sustapenaren Film Commission zerbitzuak antolatzen du lehiaketa..

Medusa Ganador
play

Alex Goikoetxearen “Medusa” bideoak irabazi du publikoaren saria, Film In San Sebastian lehiaketan

Facebook-en Alex Goikoetxearen "Medusa" bideoak jaso ditu boto gehien (625 boto), eta publikoaren saria irabazi du (300 euro).

Grabaciones
play

Donostian 86 grabaketa egin dira 2013an, eta, era horretan, filmatzeak erakartzeko Atlantikoko kokapen dinamikoena izatera iritsi da

Proiektu horien inbertsioa guztira 7 milioi euro ingurukoa da, eta horietatik %30 inguru hirian geratu dira.

Donostia through mirror
play

Mikel Yarzaren “Donostia Through Mirror” eta Imanol Truebaren “Surfing The Street” izan dira Film In San Sebastian lehiaketako bideo sarituak

22 film laburrek Donostia zinema plato bezala azaldu dute bideo batean, Donostiako Sustapeneko Film Commissionek antolatutako Film In San Sebastian lehiaketaren testuinguruan.

La herida
play

Donostiako Film Commission-en laguntzarekin Donostian grabatutako “La Herida” filmak saria jaso du Zinemaldian

“La Herida” Fernando Francoren lehen pelikulak bi sari jaso ditu Donostiako 61. Nazioarteko Zinemaldian, epaimahaiaren aipamen bereziaren saria eta Marian Alvarezek emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra jaso du.

Alex Ezkurdia
play

Elkarrizketa... Alex Ezcurdia

Hablamos con el director vasco de “Tres-60”, un thriller ambientado en el mundo del surf, rodado en Donostia y cuyo preestreno está al caer.

Fernando Franco
play

Elkarrizketa... Fernando Franco

Hainbat filmen montaketan lan egin du, fikziozkoak eta dokumentalak, hala nola, "Blancanieves" edo "Bon Appétit". Orain bere lehen filma grabatuko du zuzendari moduan, "La Herida", hain zuzen ere. Berarekin hitz egin dugu filmaketaren lehen egunak Donostian pasa ondoren.

Zuazua
play

Elkarrizketa Koldo Zuazuari

La Herida filma Donostian filmatzen ari dira orain, hementxe produktore exekutiboarekin solasaldia

foileto
play

Donostia, mundu oso bat hiri batean

Donostia, grabatzen!

60 Km2-ko eremuan batera aurkituko ditugu itsasoa eta mendia, hiriko erromantizismoa eta abangoardia, berrikuntza eta tradizioa, gastronomia eta kultura.

Donostia
play

Donostiak inoiz izandako filmazio kopururik altuena lortu du 2012an, 15 milioi euroko inbertsioarekin

Donostiako Sustapenak -Film Comission-en arduraduna- hiriko filmazioen kopuru altua nabarmendu du; datua azpimarragarria da, bereziki, Estatuan produkzio gutxien grabatu diren urtea delako.

Zipi y Zape
play

Zipi eta Zaperen abenturak Donostian filmatu dira irailan

Donostiako Sustapenak, Film Commission-en bidez, Donostian filmazioak kudeatzen eta sustatzen dituen erakundeak,aste betez Donostian garatu den “Zipi y Zape y el Club de la Canica” filman lagundu du.

PI@
play

PI@, Gune komunak

Donostiako Zuatzu enpresa-parkean kokaturik, Ikus-entzunezko Berrikuntza Guneak (PI@), bere zerbitzu komunak eskaintzen dizkie enpresei, hauek erabili ditzaten

Michel Gaztanbide
play

Zinemara gonbita egiten dizugu!. Gaztambideren kutxa

Michel Gaztambide gidoilariak, oraintsu Goya bat irabazi duenak, bere lanbide interesgarriari buruz hitz egingo du Donostian, “La caja 507” filmaren proiekzioaren aurretik.

Al rescate
play

Orio Produkzioak 'Al rescate' umorezko programa egin du ETBrentzat, eta apirilaren 20an ikus ahal izango da

Oscar Terol ETB2ko umorezko saioaren buru nabarmena da, eta, harekin batera, besteak beste, Gorka Otxoa, Asier Hormaza eta Santi Ugalde izango dira sketch ezberdinen protagonistak. Grabazioan Donostia Film Commissionek parte hartu du.

Lagun mina
play

'What about Columbus?' Film luzearen nazioarte-mailako estreinaldia PI@ eraikinean

Pi@, ikus-entzunezko industria eta industria digitala sustatzeko Donostiako Sustapenaren eraikinak, datorren martxoaren 10ean, arratsaldeko 16:30etan, What About Columbus film luzearen, Lander Camarero jaunak zuzendua, nazioarte-mailako estreinaldia eskainiko du. Film luzeak India, Peru eta Euskal Herriko errealizatzaileek zuzendutako hiru film labur ere barnebiltzen ditu. Bertako film laburra, Lagun Mina izenburua duena eta Kimuak 2011 programan sartua, Jose Mari Goenaga donostiarrak zuzendu du eta Moriarti ekoizpen-etxeak ekoitzi du.

play

El Método Arrieta film luzea filmatzen hasi da

El Método Arrieta filmak Lourdes eta Mentxu Arrieta ahizpen historia harrigarria eta ezezaguna kontatzen du; nahiz eta minusbaliotasun handia eduki, erlazionatzeko eta komunikatzeko euren modu bereziaz hitz egiten du.

Kartela
play

Donostian filmatutako bi film luze eta labur bat izan ziren Zinemaldian

Zabaltegi atalean, Urte berri on, amona! filma estreinatu zuten. Artikutza aukeratu zuten Bi Anai filmatzeko. Azkenik, Zinemaldian, Moriartiren Lagun Mina film laburra ikusteko aukera egon zen.

Alderdi Eder lorategiak
play

Donostia, Eguberrien agertoki

Donostia Eguberrien agertoki bihurtu da beste urtebetez.

Bi anai
play

Bi anai, orain zinematan!

Artikutza izan zen Bi Anai filma, Bernardo Atxagaren izen bereko eleberriaren egokitzapena, filmatzeko hautatutako agertokia.

Cartel
play

Uno de esos días de playa, segundo mejor cortometraje 36HSF

"Uno de esos días de playa" de Ricardo Ibáñez y Daniel Palazón, cortometraje participante en las 36 Horas de Supervivencia Fílmica Donostia-San Sebastián organizadas por Cinemavip.

Kartela
play

Los ojos de Laia, mejor cortometraje 36HSF

"Los ojos de Laia", de Alex Rodrigo, cortometaje participante en las 36 Horas de Supervivencia Fílmica organizadas por Cinemavip en Donostia-San Sebastián.

Mugaldekoak
play

Film Commisionekin batera filmatutako Mugaldekoak estreinatuko da zine-aretoetan

Mugaldekoak pelikula Donostiako kale batzuetan eta Artikutzako parkean grabatu da, eta euskal hiru hiriburuetako zine-aretoetan estreinatuko da orain.

Donostia
play

Donostia-San Sebastian Film Commission

Hirian filmatzeko baimenak kudeatzen dituen udal bulegoa.

Hitchcock Donostian
play

Zinemaren Donostia

Hiria mundu guztian ezaguna da, zinemagatik duen grina dela eta.

Kursal eta zubia
play

Donostia Z/B

Zuri-beltzeko ibilaldi bat hirian zehar: jendea eta kultura.

Proiekzioa
play

Donostiako VII. Giza Eskubideen Zinemaldia

Inor baztertu gabe, pertsona guztien eskubideak aurrez aurre jartzen dituen Bakearen eta Elkarbizitzaren Kulturarako eremua.


PIE DE PÁGINA