Nabigaziorako laguntzak

Saltatu orri honen eduki nagusira

Saltatu orri honen menu nagusira


Orrialdearen goiburua

DONOSTIAKO SUSTAPENA - FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN Donostiako Udala

Hizkuntzak:

Film Commission

Film Commission
pia

Orrialdearen menu nagusia


Orrialdearen eduki nagusia

Ohiko galderak

  1. Zer da Donostia - San Sebastián Film Commission (SSFC)?
  2. Non dago Donostiako Film Commission?
  3. Dirua irabazteko asmoa duen erakundea da?
  4. Zer zerbitzu eskaintzen ditu Donostia - San Sebastián Film Commissionek?
  5. Zenbat balio dute Donostia-San Sebastian Film Commissionen zerbitzuek?
  6. Zer egin behar da Donostian filmatzeko?
  7. Zenbat balio du Donostian filmatzeak?
  8. Zer aseguru behar dut Donostian filmatzeko?
  9. Donostiako Film Commissionek ekoizpen baterako kokalekua bila dezake?
  10. Zer da Made in Donostia programa?
  11. Zer egin behar dut Made in Donostia txartela eskuratzeko?
  12. Nola jarri harremanean bertako ikus-entzunezko enpresa eta profesionalekin, nire proiekturako kontratatzeko?
  13. Donostiako Film Commissionek ekoizpen baterako egonaldia eta bidaia erreserba eta kontrata ditzake?

 

Zer da Donostia - San Sebastián Film Commission (SSFC)?

Donostia – San Sebastián Film Commission, Donostiako Sustapenaren eta Donostiako Udalaren zerbitzua da, hiria eta bertako ikus-entzunezkoen industria sustatu eta bultzatzeko. Beraren jarduera nagusia, Hirirako filmazioak antzeman eta arreta eskaintzea da.

Igo

Non dago Donostiako Film Commission?

Morlans Eraikina Errondogaina, 2-2.
20.009 Donostia • Gipuzkoa • Espainia
Telefonoa: (+34) 943 48 28 00
Faxa: (+34) 943 44 47 94
Posta elektronikoa: filmcommission@donostia.org
Webgunea: www.sansebastianfilmcommission.com

Igo

Dirua irabazteko asmoa duen erakundea da?

Donostiako Film Commissionek ez dauka diru-irabaziak egiteko asmoa. Udalaren eta Donostiako Sustapenaren, hiriaren sustapen ekonomikoaz arduratzen den udal erakundearen, menpeko bulegoa da.

Igo

Zer zerbitzu eskaintzen ditu Donostia - San Sebastián Film Commissionek?

Zerbitzu nagusiak honako hauek dira:

  • Eremu publikoak filmatzeko baimenen tramitazioa kudeatzea.
  • Eragile pribatu batzuekin filmatzeko baimena tramitatzen laguntzen dugu.
  • Zure filmaziorako kokalekua bilatzen laguntzen dizugu.
  • Bertako ikus-entzunezkoen alorreko profesionalak eta ekoizpen-etxeak harremanetan jartzen ditugu / Bertako ikus-entzunezko enpresen eta profesionalen direktorioa dugu / Ikus-entzunezkoen sektoreko ekoizle, enpresa eta profesionalekin lotura.
  • Ekoizkidea bilatzen laguntzen dugu.
  • Proiekturako babesleak bilatzen laguntzen dugu.
  • Edozein filmaketa egiteko behar den informazio erabilgarria eskaintzen dugu.

Behera kargatzeko baimen eta inprimakien zerrenda begiratu, behar duzuna kudeatzen hasteko.

Igo

Zenbat balio dute Donostia-San Sebastian Film Commissionek zerbitzuek?

Donostia-San Sebastián Film Commissionen zerbitzuak doan dira.

Igo

Zer egin behar da Donostian filmatzeko?

Donostian filmatzeko edo argazki-saio bat egiteko eskaera-inprimaki bat bete behar da. Bertan agertuko dira ekoizpen-etxearen datuak, proiektuaren datuak, filmazioa egiteko beharrak eta haren datu ekonomikoak.

Eskaera hori gure webgunearen bidez egin daiteke, artxibategia behera kargatuz, edota gurekin harremanetan jarriz filmcommission@donostia.org helbidean edo 943 48 28 00 telefono-zenbakian.

Gainera, garrantzitsua da gogoan izatea 10 egun aurretik eskatu behar dela eremu publikoetan (kaleetan, plazetan, parkeetan, ...) filmatzeko baimena, edota aparkalekuetan edo trafikoa eten behar den tokietan. Hondartzan filmatu nahi izanez gero, 20 egun aurretik eskatu behar da.

Informazio gehiago izateko, joan webgune honetako hirian filmatzea sailera.

Igo

Zenbat balio du Donostian filmatzeak?

Orokorrean, eremu publikoetan filmatzeak (kaleetan, parkeetan, lorategietan, plazetan, …) ez dakar inolako kosturik. Aparkaleku-erreserbak doan dira, beti ere baimena Donostia-San Sebastián Film Commissionen bidez tramitatzen bada.

Beste erakunde batzuekin partekatzen diren eremuetan, prezioa kontsultatzea komeni da (eraikin publikoak, hondartzak, ...).

Ekoizpen-etxeak bere kargu hartuko ditu filmazioak ekar litzakeen gastuak: segurtasuna kontratatzea, zaintza, etab.

Garrantzitsua da jakitea Donostia-San Sebastián Film Commissionen zerbitzuak doakoak direla.

Igo

Zer aseguru behar dut Donostian filmatzeko?

Ekoizpen bakoitzak erantzukizun zibileko aseguru bat izan behar du, ekoizpen bateko langileen hirugarren pertsonei eragin liezazkiekeen kalteak estali ahal izateko. Aseguru horrek ekoizpena hasten den lehen egunetik ekoizpen-prozesua bukatu arte egon behar du indarrean, eta filmazio gehienetan derrigorrezkoa da.

Eremu zehatzetan grabatzeko, erakunde kudeatzaileak bestelako asegurua eskatuko du, eta, beharbada, abala eta balizko kalteentzako bermea ere bai.

Gainera, garrantzitsua da gogoan izatea 10 egun aurretik eskatu behar dela eremu publikoetan (kaleetan, plazetan, parkeetan, ...) filmatzeko baimena, edota aparkalekuetan edo trafikoa eten behar den tokietan. Hondartzan filmatu nahi izanez gero, 20 egun aurretik eskatu behar da.

Igo

Donostiako Film Commissionek ekoizpen baterako kokalekua bila dezake?

Donostia-San Sebastián Film Commissionek kokalekuen bila dabiltzanei aholkuak eman eta haien lana erraz dezake, kokaleku batzuetan filmazioa bideragarria ote den jakinaraziz eta ordezko aukerak eskainiz.

Film Commissionen webgunean nahiz artxibategian, kokalekuen direktorio zabala daukagu, bai eta bertako kokaleku-bilatzaileen kontaktu-zerrenda ere.

Igo

Zer da "Made in Donostia" programa?

Made in Donostia, Donostia-San Sebastian Film Commissionen programa da, gure hirian egiten diren filmazioak merkeagoak suerta daitezen.

Made in Donostia txartelaren bidez, ekoizpen-etxeak hainbat deskontu izan ditzake (gutxienez % 10), programari atxikitako enpresek eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuetan.

Horretarako, Film Commissionek Made in Donostia direktorioa dauka, eta bertan aurkitu ahal izango dituzu enpresa horien kontaktu-datuak, zer produktu eta zerbitzu dituzten, eta zer nolako deskontuak egiten dituzten.

Igo

Zer egin behar dut Made in Donostia txartela eskuratzeko?

Made in Donostia txartela eskuratzeko Donostian filmatu behar da.

Filmazioaz arduratzen den ekoizpen-etxeak Donostia – San Sebastián Film Commissioni txartela eskatuko dio, eta filmatzeko baimenak eskuratzen dituenean eskuratuko du.

Igo

Nola jarriko naiz harremanean bertako ikus-entzunezko enpresa eta profesionalekin, nire proiekturako kontratatzeko?

Donostia-San Sebastián Film Commmissionen bertako ikus-entzunezko enpresa eta profesionalen direktorio zabala daukagu.

Haiekin harremanetan jartzeko, Film Commissioni eskatzea besterik ez dago.

Igo

Donostiako Film Commissionek ekoizpen bateko taldearen bidaia eta egonaldia erreserba eta kontrata ditzake?

Donostia-San Sebastián Film Commissionek ezin ditu egin bidaia eta ostatua erreserbatzeko kudeaketak, baina horren inguruko aholkuak eman ditzake.

Igo


PIE DE PÁGINA