Nabigaziorako laguntzak

Saltatu orri honen eduki nagusira

Saltatu orri honen menu nagusira


Orrialdearen goiburua

DONOSTIAKO SUSTAPENA - FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN Donostiako Udala

Hizkuntzak:

Film Commission

Film Commission
pia

Orrialdearen menu nagusia


Orrialdearen eduki nagusia

Albisteak

productoras francesas

2018/11/20

Ekoizle frantsesak Donostian izan dira, Donostia Gipuzkoa Film Commissionek gonbidatuta

Azaroaren 15ean, Akitania Berriko ekoizpen-enpresen eta Gipuzkoako sektore zinematografikoko enpresen alde biko topaketak eta jardunaldia egin ziren Pi@n, Gipuzkoako lurraldea filmatzeko leku bezala sustatzeko helburuarekin.

semana del terror 2018

2018/10/22

Donostia-Gipuzkoa Film Commissionek Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean errealitate birtualari buruzko mahai-ingurua antolatuko du

Donostia-Gipuzkoa Film Commission berria Donostia eta Gipuzkoako lurralde osoa filmatzeak egiteko kokapen aproposa bezala estatuko eta nazioarteko ikus-entzunezko industriaren eremuan sustatzeko helburuarekin sortu da aurten, eta, horrela, Fantasiazko eta Beldurrezko Donostiako Astearekin bat egin eta errealitate birtualari buruzko mahai-ingurua antolatuko du; bertan, hizkuntza eta narratiba digitaleko adituek hartuko dute parte. Ekitaldia datorren urriaren 26an izango da Victoria Eugeniako Klub Aretoan, 13:00ean; sarrera doakoa izango da dena bete arte.

tres premios 1

2018/10/02

Donostiako Zinemaldiko sariak San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-eko lankidetzarekin errodatutako hiru pelikuletarako

Donostiako Zinemaldiko 66. edizioak, aurten, saritutako pelikulen artean, Gipuzkoako ekoizpen-etxeek San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en lankidetzarekin egindako lanak hartu ditu barne . ‘Un día más con vida’, Kanaki pelikulak Films-ekoa, Ciudad de Donostia/San Sebastián Publikoaren Saria lortu zuen, ‘Oreinak’ , Txintxua Films-ekoa, Euskal Zinearen Irizar Saria jaso zuen, eta ‘Dantzak’, baita Txintxua Films-ekoa ere, Greenpeace-k emandako Lurra saria eskuratu zuen, ingurumena eta bakea defendatzearen aldeko baloreak islatzeagatik.

premio filmcommission

2018/09/27

Marc Recharen La vida lliure filmak irabazi du San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission saria

Menorcan filmatutako zinta aukeratu du epaimahaiak, hark islatzen dituelako ongien bertako paisaia-balioak eta balio kultural eta historikoak. Hauek izan dira epaimahaikideak: Goya Toledo (aktorea), José María Goenaga (Handia filmaren gidoilarietako bat), Bárbara Goenaga (aktorea), Elena Sánchez (zineman espezializatutako TVEko aurkezlea) eta Carlos Barrabés (diseinuan aditua). Filmaren ekoizleak 7.000 euroko saria jaso du; eta Illes Balears Film Commission-ek, berriz, 3.000 eurokoa, erakunde kolaboratzaile gisa. Donostiako Zinemaldian antolatutako ekitaldi batean eman da saria.

Peliculas Zinemaldi 2018

2018/08/31

2018ko San SebastianGipuzkoa Film Commission sariaren hautagaiak

2018ko San SebastianGipuzkoa Film Commission sariaren hautagaiak.

Goya Toledo 2

2018/08/31

Donostia Gipuzkoa Film Commission 2018 VIII. Sariaren epaimahaia

Donostia Gipuzkoa Film Commission 2018 VIII. Sariaren epaimahaia. 

Peliculas Zinemaldi 2018

2018/08/30

Donostia-Gipuzkoa Film Commission Saria lortzeko bost film luze hautatu dira

Pelikula filmatua izan den lekuko balio urbanistikoak, naturalak, kulturalak edo sozialak ondoen islatzen dituen filmaren produkzio-etxeak 7.000 euro jasoko ditu eta Film Commission Kolaboratzaileak 3.000 euro. Irabazlea erabakiko duen epaimahaia honako hauek osatuko dute: Goya Toledo aktoreak, ‘Handia’-ren gidoilari José Mari Goenagak, TVEko kazetari Elena Sanchezek, diseinuan aditua den Carlos Barrabesek eta Bárbara Goenaga aktoreak. Saria irailaren 27an banatuko dute, aurtengo Donostiako Zinemaldiaren astean zehar.

el hijo de la acordeonista 1

2018/06/26

Amaitu da El hijo del acordeonista pelikularen errodajea, San Sebastian Gipuzkoa Film Commission bulegoarekin lankidetzan errodatutako lehenengo pelikula

Gipuzkoa eta Nafarroako lurraldeetan errodatzen zazpi aste eman ondoren, gaur filmatu dira “El hijo del acordeonista” pelikularen azken eszenak, Bernardo Atxagaren eleberrian oinarrituta. Ekoizpen honek sortu berri den San Sebastián – Gipuzkoa Film Commission bulegoko lankidetza jaso du (Alkateordetzak (Donostia Sustapenaren bidez), eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak kudeatuta), alegia errodajeak Gipuzkoako lurraldean bideratzen dituen bulegoa.  

digitalizacion de empresas

2018/06/05

Ikus-entzunezko enpresen digitalizazioa

Alkateordetzak, Donostia Sustapenaren bidez, eraldatze digitalari buruzko jardunaldi bat antolatu du, bertako enpresei eta profesionalei zuzenduta. Saioan esparru honetako aditu ospetsuek hartuko dute parte eta, horrez gain, bi kasu praktiko erakusgai jarriko dira. Horietan, eraldatze digitalaren ondorioz aurre egin beharreko erronkak azalduko dira.

Premios filmcommision

2018/05/24

Donostia - Gipuzkoa Film Commission Sarirako deialdia ireki da, pelikulak egiteko erabilitako hiriei balioa ematen dien filmentzat

Pelikula filmatua izan den lekuko balio urbanistikoak, naturalak, kulturalak eta sozialak ondoren islatzen dituen film luzearen produkzio-etxeak 7.000 euro jasoko ditu eta Film Commission kolaboratzaileak 3.000 euro. Saria Donostiako 2018ko Zinemaldiaren esparruan banatuko da, eta ekoizleek edo haien legezko ordezkariek ekainaren 30a baino lehen egin beharko dituzte hautagaitzak.


PIE DE PÁGINA