Nabigaziorako laguntzak
Saltatu orri honen eduki nagusira
Saltatu orri honen menu nagusira
Orrialdearen eduki nagusia
Donostian filmatu nahi baduzu, aurtengo eguneratuta dagoen honako informazio hau interesgarria suerta dakizuke.
Donostiari buruzko informazio erabilgarria, planoekin eta webcamekin, bankuak, ordutegiak, ostatuak, festak eta askoz gehiago.
Geografia Institutu Nazionalaren Astronomia Behatoki Nazionalean, aurtengo nahiz joandako edo etorriko diren urteetako argitasun-orduak ikus daitezke.
HILA | EGUNSENTIA (*) | ILUNTZEA (*) |
---|---|---|
Urtarrila | 8:25 | 18:18 |
Otsaila | 7:46 | 18:55 |
Martxoa | 7:57 | 20:33 |
Apirila | 7:03 | 21:08 |
Maiatza | 6:31 | 21:40 |
Ekaina | 6:27 | 21:52 |
Uztaila | 6:31 | 21:52 |
Abuztua | 6:58 | 21:30 |
Iraila | 7:32 | 20:43 |
Urria | 7:41 | 19:49 |
Azaroa | 7:43 | 18:00 |
Abendua | 8:20 | 17:42 |
* Hil bakoitzean, eguzkia goizen irteten den unea eta beranduen sartzen den unea hartu dira erreferentziatzat.
Kontsultatu zuzenean Donostiako mezu meteorologikoa.
Euskadiko Autonomia Erkidegoko eguraldiari buruzko informazioa.
Eguraldiari buruzko informazioa eta webcamak Donostian.
Itsasotik gertu dagoenez, Donostiak klima epela dauka, tenperatura leunekin, eta umela eta euri gehiagorekin udazkenean.
Urtarrila da beti hilik hotzena, batez beste 7,9º C inguruko tenperaturekin, eta abuztua da, aldiz, hilik beroena, batez beste 20º C ingururekin.
Mareak eta ilargia: Ilargiaren eta eguzkiaren atrakzio-indarrek ur-masetan duten eraginaren ondorioz sortzen dira mareak. Bi astroak lerrokatuta daudenean sortzen dira marea altuenak (marea biziak). Donostiako kostaldean irailean eta urrian ematen dira. Marea biziak ikusgarriak dira Kantauri itsasoko galernekin batzen direnean.
Donostiako mareen egoera ezagutzeko, hemen begira dezakezu:
2010eko Mareen Taula
Gipuzkoako mareen taulak: itsasgoraren ordua, altuera eta koefizientea; itsasbehera; egunsentia eta iluntzea, eguraldia, ilargiaren aldiak eta eguzkiaren/ilargiaren jarduera.
Estatuko portuak