Nabigaziorako laguntzak

Saltatu orri honen eduki nagusira

Saltatu orri honen menu nagusira


Orrialdearen goiburua

DONOSTIAKO SUSTAPENA - FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN Donostiako Udala

Hizkuntzak:

Film Commission

Film Commission
pia

Orrialdearen menu nagusia


Orrialdearen eduki nagusia

Ikus-entzunezkoen industria Donostian - PIA

Donostia tradizioz zazpigarren arteari lotutako hiria da. Filmen kokalekua ez ezik, zinemaldien hiria ere bada, eta gainera proprodukzioko eta postprodukzioko hainbat enpresa ere badaude bertan. Beraietan, kalitate handiko profesionalek era guztietako ikus-entzunezko produktuak garatzen dituzte: film luzeak nahiz TB saioak, edo animazio-serieak.

Ikus-entzunezkoen industriako erakunde eta organismo zenbaitzuek Donostian bertan dute egoitza, hala nola EITBk (Euskal Telebista Autonomikoa), Ibaia, Antena Media Euskal Herria edo EGEDAk (Ikus-entzunezkoen ekoizleen Eskubideen Defentsarako Erakundea), Unión de Actores (EAB) edo la Euskadiko Filmategiak.

Donostiako Sustapenak, Gipuzkoako hiriburuaren garapen ekonomikoaren ardura duen Udalaren sozietateak, hainbat ekimen bultzatu ditu azken urteotan, enpresak merkatu berrietan sartzeko, jardunbide berritzaileagoak erabiltzeko eta lehiakorragoak izateko, beti ere lankidetzan eta sare-lanean oinarrituz.

Ekimen horien bidez Donostiako Sustapenaren ikus-entzunezko estrategia hezurmamitu da: Ikus-entzunezkoen Berrikuntza Poloa (PI@), alegia.

Informazio gehiago:
PI@ atala Donostiako Sustapenaren webgune ofizialean

Donostiak tradizio zinematografiko frogatua eta paisaia eta arkitektura mailako balio ukaezinak lotzen ditu. Horri eguzkia, euria, haizea edo behe-lainoa eransten badizkiogu, aukera-esparru zabala osatzen da. Horiek guztiek, eta goraka datorren ikus-entzunezkoen industriak, zure ikus-entzunezko ekoizpenetarako plato bikain bihurtzen dute hiri hau.

PI@: Ikus-entzunezkoen Berrikuntza Poloa

Donostiako Sustapenak, Gipuzkoako hiriburuaren garapen ekonomikoaren ardura duen Udalaren sozietateak, hainbat ekimen bultzatu ditu azken urteotan, enpresak merkatu berrietan sartzeko, jardunbide berritzaileagoak erabiltzeko eta lehiakorragoak izateko, beti ere lankidetzan eta sare-lanean oinarrituz.

Ekimen horien bidez Donostiako Sustapenaren ikus-entzunezkoen estrategia hezurmamitu da: Ikus-entzunezko Berrikuntza Poloa (PI@), alegia.

PI@ eraikina inauguratuz, ikus-entzunezko estrategia horrek urrats bat egin du aurrera. Udal lurzoruan eraikita dago eta alokatzeko guneak eskaintzen dizkie ikus-entzunezkoen enpresei eta multimedia alorreko enpresei, komunitate-erabilerako ekipamendu aurreratuenekin.

PI@ eraikin bat baino askoz gehiago da: Industria Ministerioak babestutako "ezagutzaren zentroa" da. Talentua eta sektorea biltzeko eremu bat da, eta enpresei ekipamendu eta zerbitzu egokia eskainiz, proiektuak birdimentsionatzeko, balioa eransteko eta sarean lan egiteko aukera eskaintzen die. PI@, eduki digitalen industriaren azeleragailu teknologiko gisa eratuta dago eta informazio-gizartea garatzeko erreferentzia da.

Ikus-entzunezko eta eduki digitalen enpresa lehiakorrago bihurtzen duten alorretan zerbitzu adituak eskaintzen dituen aukera-eremua da PI@.

  • Bussiness-plana egitea, bat-egiteko protokoloak, ikus-entzunezko aktiboen balioztatzea, azterketa ekonomiko-finantzarioa, interneten kokatzea eta nazioartekotze planak.
  • Berrikuntza eta enpresa-lankidetza mailako erantzunak: kontaktuak, aholkularitza espezializatua, zentro teknologikoekin lankidetza, enpresen arteko sareak sortzea toki-, nazio- eta nazioarte-mailan.
  • Prestakuntza aurreratua, lan-poltsa eta ikus-entzunezko profesionalen poltsa. Negozio-aukera berrien prospekzioa eta sektoreko zaintza teknologikoa, talentua garatu, hauteman eta mantentzeko.

Azken batean, PI@k ikus-entzunezko habitat batean zure kokaleku-premiak konpontzen laguntzen dizu, eta zure enpresaren hazkundea eta finkapena sustatzen du. PI@ zure eremua da, ongi etorri.


PIE DE PÁGINA