Nabigaziorako laguntzak

Saltatu orri honen eduki nagusira

Saltatu orri honen menu nagusira


Orrialdearen goiburua

DONOSTIAKO SUSTAPENA - FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN Donostiako Udala

Hizkuntzak:

Film Commission

Film Commission
pia

Orrialdearen menu nagusia


Orrialdearen eduki nagusia

Filmatzeko dokumentazioa

Saltokiei eta auzotarrei jakinarazpenak:

Filmaketa motaren arabera, ekoizpen-etxeak filmaketari buruzko informazioa jarri beharko du eragina jasango duten atari eta kaleetan, filmatu baino 24-48 ordu lehenago.

Era berean, ekoizleek informazio hori auzokideen posta-kutxetan sartu beharko dute, eta filmatuko den tokiaren inguruan dauden saltokiei ere haren berri eman beharko diete.

Donostia-San Sebastian Film Commissionek dokumentu-eredua helaraziko dio ekoizpen-etxeari, horrek kalean ezarri eta auzotarrei bidal diezaien.

Behera kargatu "Zinema-filmazioa: Auzotarrentzako eta merkatarientzako abisua" dokumentuaren eredua".

 

Filmatzeko gida-liburua

Filmatzeko gida-liburuaren helburua zera da: pertsona fisiko edo juridikoei Donostiako eremuan egiten diren ikus-entzunezko filmazioetan jarraitu beharreko arauak gomendatzea, filmazioa edozein delarik ere (film luzeak, film laburrak, telebistako saio edo serieak, dokumentalak, erreportajeak, argazki-erreportajeak, etab.), eta hedabidea edo formatua edozein izan arren.

Gainera, kontuan izan behar da:

  1. Baimena 10 egun lehenago eskatu behar dela. Eskaeran egindako aldaketa orok eskaera berri bat garaiz egitea dakar.
  2. Aparkatzeko tokia erreserbatzeko, ekoizpen-etxeak 24-48 ordu aurretik tokian bertan seinaleztatu beharko du baimendutako erreserba, baimenean adierazten denaren arabera. Erreserba egin ondoren, ekoizpen-etxea Udaltzaingoarekin harremanetan jarriko da (092) erreserbaren berri emateko.

Behera kargatu filmatzeko gida-liburua


PIE DE PÁGINA