Nabigaziorako laguntzak

Saltatu orri honen eduki nagusira

Saltatu orri honen menu nagusira


Orrialdearen goiburua

DONOSTIAKO SUSTAPENA - FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN Donostiako Udala

Hizkuntzak:

Film Commission

Film Commission
pia

Orrialdearen menu nagusia


Orrialdearen eduki nagusia

"Film in San Sebastian 2013" Lehiaketa

Donostiako Film Commission bulegoak 3 minutuko bideo baten bidez, pertsona, enpresak eta elkartea bakoitzak hiria zinemako plato bezala ulertzeko duen modu askea adierazteko gonbita luzatu die. Hauek dira laburmetrai partehartzaileak.

Film In San Sebastian Lehiaketako Epaimahaiaren saria ikusgai!

Donostia through mirror

Mikel Yarza Muguerza

22 film laburrak Punto Dendan ikusi ahal izango dira, abenduaren 19an 16:30etatik 18:00etara.

 

 

Epaimahaiko kideak

Jorge Gil

Jorge Gil

Moriarte produkzioak enpresaren zuzendaria, gidoilaria eta proiektuen arduraduna da. "El método Arrieta"ren gidoilaria eta zuzendaria izan da (Publikoaren saria Giza Eskubideen 2013ko Zinemaldian), "Lucio" dokumentalaren zuzendaritzako laguntzailea (Goya Sarietarako izendatua Film Luze Dokumental Onena gisa 2007an), Diego Galanek TVE2rentzat eta ETB2rentzat zuzendutako "Una historia del Zinemaldia" telebista-seriearen zuzendaritza-laguntzailea eta dokumentalista, "Mihiluze" ETB1eko programaren gidoilaria, eta "Vaya Semanita" ETB2ko programaren gidoilaria ere bai.

Gidoian titulatu zen ECAM-en eta, 2008az geroztik, Gidoiaren Hastapenak izeneko ikastaroa ematen du Larrotxene kultur etxean.

Mikel Gurpegui

Mikel G. Gurpegui

Kazetaria eta zinema-kritikaria da, lan-esperientzia handia duena. Hainbat komunikabide eta erakunderentzat egin du lan, tartean Deia, Donostiako Atrakzio eta Turismo Zentroa, TeleDonosti, San Telmo Museoa edo El Diario Vasco. Azken egunkari horretan, ohiko kolaboratzailea da, eta urteak darama kritika zinematografikoa asteroko zutabearekin eta eguneroko sekzioarekin (‘La calle de la Memoria’) konbinatzen.

Azken horretan, atzerabegirako ikuspegia eskaintzen du Donostiako eguneroko bizitzari zuzenduta. Halaber, era askotariko argitalepenen egilea da: ‘Euskadi: Todo lo que hay que ver, visitar y conocer’ gida turistikotik hasi eta ‘Tamborrada’ren historiara bitarte. Mikel G. Gurpeguik Kulturaren eremuko interesa erakusten du, eta bereziki ikus-entzunezkoak eta tokiko gaiek erakartzen dute.

Mila Pérez

Mila Pérez

Diseinatzaile eta arte-zuzendari gisa hasi zen profesionalki lanean Donostiako, Bilboko eta Bartzelonako publizitate-agentzietan.

Ramon Llull Unibertsitatean Komunikazio Masterra egin ondoren, lanbidea Interneteko eta Sozial Mediako komunikazio-mundura bideratu zuen.

Gaur egun, Milagros komunikazio-agentziaren zuzendaria da, diseinuan eta Sozial Median espezializatua; horrez gain, On Egon elkartearen lehendakaria da, Social Mediako Community Managers eta Profesionalen Euskal Elkartearena".


PIE DE PÁGINA