logo ayuntamiento cabecera

Uba Aterpetxea

Uba Aterpetxea – Green Nest Donostia . Aterpetxe alternatiboa, berdea, jasangarria eta eko-eraginkorra.

 

Gazteak, familiak eta taldeak erakarri nahi ditu. Ikerketa, berrikuntza, kultura eta kirolarekin, surfarekin batik bat, zerikusia duten taldeak.

 

Aurkezpena

Uba Aterpetxearekin aterpetxe alternatiboa proposatu nahi da, berdea, jasangarria eta eko-eraginkorra, erlazio multikulturalei irekia. Aterpetxea ikerketa eta berrikuntza, kultura eta kirolarekin zerikusia duten gazteak, familiak eta taldeak erakarri nahi ditu. Surf sektorea bereziki nabarmentzen da, izan ere hainbeste bisitalari erakartzen ditu hirira.

 

 

Zerbitzuak

Eraikinak 44 logela ditu, horietako hainbat egokituak direlarik. Guztira 196 leku eskaintzen dira, 4 solairu eta 3.178 metrotatako zabalera erabilgarrian zehar. Bestetik, Wifi zerbitzua, garbitegia, sukaldea, parking-a, kirola praktikatzeko zonalde txiki bat eta atsedenerako eta aisialdirako gune erakusgarria laugarren solairuan eskaintzen zaie erabiltzaileei. Zerbitzuaren prezio, bestalde, erakargarria da. Izan ere, prezioa, nahiz eta denboraldiaren arabera aldatu, ez du inoiz 20 euroko kantitatea gaindituko.

 

Argibide gehiago gune honetan:

Informazio loturaduna

Ikus-entzunezko informazioa

UBA Aterpetxea proiektu integralari buruzko bideoa.

Aukera interesgarriak