logo ayuntamiento cabecera

Donostiak 2 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu berrikuntzan eta talentuan oinarritutako tokiko ekonomia bultzatzeko.

 

La Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, ekintzaileei, proiektu berritzaileak dituzten enpresei eta gure hirian profesionalki garatu nahi duten goi mailako heziketadun langileei zuzendutako laguntza berriak eskatzeko epea ireki du.


Laguntza eta zerbitzu sorta hori Donostiako zinegotziak pandemiak eragindako krisia arintzeko bigarren urtez jarraian abian jarri duen Ekonomia Suspertzeko Planaren (PREK) barruan dago.


Marisol Garmendia Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko zinegotziaren ustez, "Bi milioi euro baino gehiagoko inbertsio honek argi erakusten du balio erantsi handia, iraunkortasuna eta kalitatezko enplegua sortuko dituen hiri-eredu ekonomiko baten alde egiten dugun apustua, baina enplegua aurkitzeko zailtasun gehien dituzten pertsonak ahaztu gabe, hala nola emakumeak, gazteak, 45 urtetik gorakoak edo baztertuta geratzeko arriskuan daudenak. Pandemiak eragindako egungo krisiak agerian utzi du hau dela hazkunde iraunkorra bermatzeko bidea, herritar guztiek Europako hiribururik dinamikoenen pareko aberastasun- eta ongizate-mailetan parte hartzeko aukera izan dezaten. "


Donostia Sustapenak Ekonomia Suspertzeko 2021eko Planaren (PREK) barruan ematen dituen laguntzak hiru jarduera-ildo handitan oinarrituta egituratzen dira: ekintzaileak, enpresak eta kualifikazio handiko profesionalak. Kasu guztietan, berrikuntzaren eta talentuaren ezaugarri komuna bereizgarria da.


Ekintzailetasuna

Ekintzailetzarako eta negozio-ideia berriak garatzeko laguntzen barruan, PREKek enpresa berriak sortzeko zuzeneko laguntzak jasotzen ditu, izaera berritzailekoak bereziki. Enpresa horiek 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean sortutakoak izango dira, eta beti ere bazkideetako batek autonomo gisa alta ematea edota langileak kontratatuak enplegua sortzea suposatu behar dute. Diruz lagundu daitezkeen gastuek zortzi mota desberdinetakoak izan daitezke:  egokitzapen-lanak, alokairu-gastuak, autonomoen soldatak edo kuotak, etab.

 

Ekintzailetasunaren alorrean, zerbitzu orokorraz eta prestakuntza-eskaintza espezifikoaz gain, doako aholkularitza-programa espezializatuak ere badaude, besteak bete hasierako garapen egoeran dauden izaera berritzaileko ekimen ekintzaileak laguntzea xede duen HABIA programa. Habia, Donostian beren proiektua abian jartzeko konpromisoa duten ekintzaileei eta gure hirian lantokiko start up direlakoei zuzendua dago. Aholkularitza hori jasotzeko baldintzetako bat proiektuaren memoria labur bat aurkeztea da.

 

Ekintzailetza sustatzeko beste programa nabarmenetako bat EKIN+ izenekoa da, gure hirian enpresa-proiektu berritzaileak sortzen, hazten eta finkatzen laguntzen duen azelerazio-programa. Programa honen helburuen artean, oinarri teknologikoko eta/edo ezagutzan edo ideia disruptiboetan oinarritutako soluzio berritzaileei laguntza ematea dago. Proiektu berritzaileak hazten laguntzeko tresna integrala, eta hainbat fasetan egituratzen dena: aholkularitza espezializatu intentsiboa 4 hilabetez, laguntza bat hurrengo sei hilabeteetan, 5.000 eurorainoko laguntza ekonomikoa proiektuan aritzeko eta proiektu berritzaile gisa baliozkotzea etorkizuneko deialdi eta laguntzetarako. Programa honeetan edozein sektoretako proiektuak dira baleko. Halere, eta bigarren urtez EKIN+Osasuna ere eskeiniko da, Biodonostia OII erakundearekin lankidetzan, osasuna ardatz duten proiektuetarako. Programa berezi honetan, gainerako zerbitzuez gain Biodonostiako ikertzaileek eskeinitako mentoring aditua jasoko dute aukeratutako proiektuek.

 

Tokiko enpresa berritzaileen aldeko apustua

PREK 2021en hartzaile nagusietako bat berrikuntzaren aldeko apustua egiten duten Donostiako enpresak dira. Laguntzak arlo espezifikoetara bideratzen ditu nagusiki, hala nola estrategiara, transferentzia teknologikora eta talentua enpresatan txertatzea.

 

Programa aipagarrienen artean, Innplanta laguntzak daude, 8.000 eurorainoko zuzkidurarekin, eta enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratuak, I+G+b, nazioartekotze, berrikuntza teknologiko, prozesu, patente berri, ekipoen erosketa eta abarreko proiektuak babesteko. Laguntza horiek jaso ditzaketen enpresek Donostian izan behar dute lantokia eta 50 langile azpikoak izan behar dute. Gauzatzeko epea 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoa izango da.

 

Bonu Teknologikoak berriro aktibatzen dira Donostia Sustapenaren Ekonomia Suspertzeko Plan honetan. Bonu horien bidez, Donostiako ikerketa-zentroen eta beren proiektu berritzaileetarako garapen teknologiko zehatza behar duten enpresa eta ekintzaileen arteko transferentzia teknologikoa bultzatu nahi da. Tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzearen eta indartzearen aldeko beste apustu bat da, Ceit, CIC biomaGUNE, CIC NanoGUNE, IIS Biodonostia, Tecnalia, Tecnun eta Vicomtech bezalako agente laguntzaileen sare zabal bati esker. Eskatzaileek bi bonu eskuratu ahal izango dituzte, teknologia- eta ikerketa-zentro bakoitzeko bonu bat gehienez. Bonu bakoitzaren zenbatekoa 8.000 eta 15.500 euro artekoa da.

 

Neurri-sorta horretan, halaber, aholkularitza adituko zerbitzua jasotzen da, banakakoa, eremu estrategikoetan, tokiko enpresei proiektu berritzaileak garatzen, hazten eta finkatzen laguntzeko. Aholkularitza-ildotzat hartzen dira jabetza intelektualari, negozio digitalen eta on line sektorearen legezko kudeaketari, marketinari eta komunikazioari edo I+G+b proiektuetarako nazioko edo nazioarteko finantzaketaren bilaketari buruzkoak.

 

Sortu berriak diren enpresak sendotzeko  laguntzen bidez, Donostia Sustapenaren ekintzailetza-zerbitzuaren babesarekin 2020an sortutako enpresek, edo ekintzaileentzako programetako batean parte hartu dutenek (Explorer, EKIN+, Reactiva-T, etab.) – Baita sektore estrategikoetakoak direnek ere, hala nola surfa, smart edo nekazaritzako elikagaien sektoreetakoak –, oinarrizko funtzionamendu-gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoak aurreikusten dira, jarduerari eusten laguntzeko. Laguntza horiek 1.200 euroko oinarrizko zenbatekoa dute.Bazkideetako bat emakumea bada edo 45 urtetik gorakoa edo 35 urtetik beherakoa bada oinarrizko laguntzari zenbateko desberdinak gehituko zaizkio. Aurkeztu beharreko gastuak 2021eko urtarrilaren 1etik laguntza honen eskabidea aurkezten den egunera arte sortu eta ordaindukoak dira.

 

Gure enpresetan talentua txertatzearen aldera, tokiko zein kanpoko talentu gazte kualifikatuak kontratatzeko bi laguntza aurkeztu dira. Lehenengo kasuan,Talentu Berritzaile Programa, 20.000 eurorainoko diru-laguntza ematen duena; gutxienez 12 hilabeteko eta lanaldi osoko kontratu bakoitzeko, Donostiako gazteei, 35 urtetik beherakoei, enplegu-eskatzaileei eta unibertsitateko goi-mailako titulazioa, diplomatura edo lizentzia edo goi-mailako lanbide-heziketa dutenei. Kontratatutako pertsona emakumea bada, zenbateko hori % 10 handituko da. Jaso beharreko soldata gutxienez 18.000 euro gordinekoa izan behar da urtean, lanaldi osorako. Kontratuak, 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko otsailaren 25era bitartean gauzatuak izan behar dira. Enpresa bakoitzak pertsona bat kontratatu ahal izango du proiektu bakoitzeko, eta gehienez ere bi proiektu.

 

Kapitulu honetako beste laguntza talentua itzultzeari eta erakartzeari dagokiona da. Garatzeko eta hedatzeko funtsezkoak diren proiektu berritzaileak dituzten toki-erakundeei zuzendutako ekimena da, betiere proiektu horiek Donostian kokatuta badaude eta kualifikazio handiko 35 urtetik beherako langileak kontratatu nahi badituzte, atzerrian edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi badira. Kontratatutako pertsonek Donostian erroldatu behar dute, azken 12 hilabeteetan EAEn lan egin ez dutela egiaztatu behar dute eta enplegu-eskatzaileak izan behar dute. Era berean, unibertsitateko goi-mailako titulua, diplomatura edo lizentzia edo goi-mailako lanbide-heziketa izan behar du. Laguntza horren gehieneko zenbatekoa 52.400 eurokoa da, eta % 10eko igoera kontratatua emakumea bada.


Bai Talentu Berritzailea, bai Itzulera eta Talentua erakartzea laguntzak Donostiako Ekonomia Suspertzeko Planaren (PREK) barruan sartzen dira, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatuko ditu, erdibana, "Donostia GazteEkin: gazte langabetu kualifikatuak hiriko sektore gorakor eta estrategikoetan lan-merkatura egokitutako integratzea" programarako 2014-2020 aldirako Euskadiko EGIF Programa Operatiboaren esparruan.


Talentua

Talentuari emandako laguntza PREK_21en neurri gehienetan islatzen bada ere, langile kualifikatuentzako programa espezifiko bat dago, Talent House Harrera Plana izenekoa, eta, haren bidez, gure hiriak profil profesional horien etorrera errazten du, teknologia- eta ikerketa-zentroetan edo tokiko I+G+b ekosistemarekin lotutako enpresetan lan egiteko. Berrikuntza gisa, zerbitzu horiek Talent Housen ostatua kontratatu beharrik gabe eskainiko dira.

 

Harrera-zerbitzuak elkarren artean osagarriak dira, eta horietako batzuk edo guztiak aukera ditzakete. Horien artean, honako hauek nabarmendu daitezke:

  • Welcome Service: lehen arreta iristean, aholkularitza pertsonalizatua emateko administrazio-izapideen kudeaketan, hiriko gaietan, etab.
  • Laguntzaileen garapen profesionalari laguntzea: ikertzaileen laguntzaileei arreta pertsonalizatua ematea gure lan-ingurunean garapen profesionalean: abiapuntua identifikatzea, prestakuntza eta esperientzia tokiko aukera profesionaletara egokituz, administrazio-izapideekin lotutako informazioa (tituluen homologazioa, lan-baimena eta abar).

 

Zerbitzu hauek urte guztian zehar eskeiniko dira.

 

Beste Kolektibo batzu

Nabarmentzekoa da arreta berezia jarriko zaiela lan-merkatuan zailtasun gehien dituzten kolektiboen ekintzailetza-proiektuei; izan ere, zenbait kasu betez gero, laguntzen zenbatekoa handituko zaie:

  • Eskatzaileak emakumeak izatea.
  • Etorkizuneko enpresaren kokapena hiriaren ekialdean izatea (Altza, Mirakruz Bidebieta, Amara Berri, Loiola, Martutene, Intxaurrondo eta Egia).
  • Tokiko ekonomiarentzat estrategikoak diren sektoreetan (smart, nekazaritzako elikadura, surfa) jarduten dutenak.
  • Lana eta familia uztartu behar izatea, etab.

 

Baldintza horiek zortzi gehikuntza metagarri ere izan ditzakete.

 

Laguntza horiek Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez eska daitezke (www.fomentosansebastian.eus). Bertan, programa eta zerbitzu bakoitzari buruzko informazio zehatza dago, hala nola, epeak, zuzkidura, diruz lagundu daitezkeen gastuak, eta abar. Horrez gain, uztailaren 22tik aurrera egingo diren informazio-webguneen egutegi bat ere badago

 

Azken berriak

donostiak-diseinu-lehiaketa-bat-deitu-du-gabonetako-kartela-egiteko
Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, Donostiako Gabonak... gehiago
berrikuntzaren-asteak-estatuko-berrikuntzaren-hiriburu-bihurtuko-du-berriz-donostia
Donostiako Berrikuntzaren Astearen 8. edizioan, DSS Weekinn ekimenean, urriaren... gehiago
donostiak-200-enplegu-inguru-eskaintzen-ditu-gazteei-zuzendutako-talentuaren-i-azokan
Donostiak Gazte Talentuaren I. Azoka antolatzen du, gazte kualifikatuei zuzenduta,... gehiago
ilargi-guztiak-todas-las-lunas-bizkaian-nafarroan-eta-gipuzkoan-filmatuak-irabazi-du-x-san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-saria
El relato fantástico ‘Ilargi Guztiak-Todas las... gehiago