logo ayuntamiento cabecera

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta Ikor konpainiak hitzarmena sinatu dute oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzea eta haztea bultzatzeko

 

Bi instituzioen artean lortutako akordioaren bidez, eduki teknologikoko enpresa berriak sortzea bultzatzeko jarduerak eta programak sustatuko dira, betiere Ikor enpresaren jardueraren ingurukoak, osagai elektronikoak diseinatzen eta fabrikatzen aritzen den enpresa espezializatu bezala. Gainera, Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Ikor konpainiarekin elkarlana egiteko konpromisoa hartuko du gazte kualifikatuei eusteko eta garatzeko ibilbideak egitearren, jarduera-eremu horretan profesionalki garatzeko aukera profesionalak sortze aldera.

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Donostia erreferentea izatea nahi du ikerketan eta berrikuntzan, eta, horretarako, bereziki, pertsonen eta tokiko nahiz nazioarteko talentuaren aldeko apustua egiten du, estrategia honen oinarri gisa. Ildo horretan, eta Connecting Talent programaren esparruan, zenbait zerbitzu, programa eta laguntza ateratzen ditu, batik bat prestakuntza handiko gazteen profilak enpresa-proiektu berritzaileekin edo I+G arloarekin zerikusia dutenekin konektatzeko. Kasu honetan, hortaz, helburua da talentu ekintzailea garatzea bultzatzea, bi erakundeen baliabideak eskuratzeko aukerak emanaz, batez ere oinarri teknologikoko eta balio erantsi altuko proiektuak garatu ahal izatearren.

 

Lehen alkateordeak, Ernesto Gascok, ondorengoa adierazi nahi izan du: "akordio honen bitartez, talentua erakartzeko, garatzeko eta talentuari eusteko "Connecting Talent" estrategiarekin burutzen ari garen lana indartuko da. Kasu honetan, beste behin, lankidetza publiko-pribatuaren bitartez egingo dugu, puntako enpresa batekin, nazioartean ere erreferentea denarekin eta Donostian egoitza duenarekin. Enpresa horrekin batera, gazteei, enpresei eta ekintzaileei proiektu berritzaileekin laguntzeko aukera identifikatu dugu, akonpainamenduko eredu espezifiko batetik abiatuta".

 

Ikor konpainia 1981. urtean sortu zen Donostian, eta Espainian, Mexikon eta Txinan kokatuta dago, 5 kontinentetan egiten du lan, eta ia 800 langile ditu. Berrikuntzarekin konprometitutako enpresa da, eta zirkuitu elektronikoak diseinatzeko eta fabrikatzeko zerbitzu integralak eskaintzen dizkie, hornidura-kateko baliabide osoekin, munduan liderrak diren konpainia industrialei eta teknologikoei. Filosofia eta apustu estrategiko gisa, aspaldi konprometitu zen talentua eta tokiko start up-ak bultzatzearekin, eta hori ikus daiteke unibertsitateekin egiten dituen lankidetza-hitzarmenetan eta ekimen ekintzaileak bultzatzeko duen programan.

 

Hitzarmenari esker, bi erakundeek laguntzeko ibilbide oso bat garatuko da, eta hautatutako proiektuek honako zerbitzu hauek jasoko dituzte:

  1. Hasierako ebaluazioa, ekonomikoa eta teknikoa.
  2. Mentoring teknikoa.
  3. Bideragarria den produktuaren garapena.
  4. Merkatuaren garapenaren mentoringa.
  5. Laguntza ekonomikoak eskuratzeko aukera.

 

Akordioaren arabera, urtean gehienez lau proiektu hautatuko dira tutorizatzeko. Erakunde bakoitzak lankidetza-ildo honen eskura jarriko ditu negozioak garatzera bideratutako ezagutzak eta baliabideak, Donostian sortu eta ezarri ahal izateko.

 

Gazte kualifikatuen tokiko talentua sustatzeko eta horri eusteko ibilbideak garatzerakoan, Sustapenak Ikor konpainiari honako laguntza hauek emango dizkio:

  • 30 urtetik beherako gazteak atzerrian egoteko egonaldiak erraztea, prospekzio eta ikerketa estrategikoa burutzeko aukera izan dezaten.
  • Gazteen kontratazioa bultzatzea, lehendabiziko lan-aukera ikerketa-proiektuarekin lotuta badago.
  • Enpresak garatuko dituen proiektu berritzaileetan talentu gaztea sartzea.
  • Atzerrian lanean ari diren eta itzuli nahi duten profil donostiar kualifikatuak erakundean sartzea.

 

Programak Europako Gizarte Funtsaren %50eko finantzaketa jaso ahal izango du, Euskal Autonomia Erkidegorako EGIFen 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan. Programa ondorengoa da: "Donostia GazteEkin: langabe gazte kualifikatuak hiriko sektore emergenteetan eta estrategikoetan lan-merkatuan sartzea". 

 

Azken berriak

donostiako-ekonomia-bultzatzeko-zinegotzigoak-indarrean-ditu-enpresentzako-eta-ekintzaileentzako-laguntzak
45 urtetik gorakoak kontratatzeko eta Global Training nazioarteko beketarako epeak... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-munduko-sarea-panamerikar-jokoetan-aurkeztu-da
2019ko Joko Panamerikarren nazioarteko kirol-ekitaldia egiten ari dira Liman (Peru),... gehiago
smartkalea-proiektuan-ideia-berriak-bilatzen-dira
SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Donostiako Sustapenak... gehiago
smartkalea-proiektuak-altzan-hondakinak-murriztea-lortu-du
Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia... gehiago