logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Sustapenak PuntuDenda berrasmatzen du merkataritzan eta ostalaritzan lehiakortasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzeko topaleku gisa

 

Puntu Denda, Gipuzkoa Plazan dagoen saltoki-gunea, Donostiako sustapenak kudeatua, hiru ardatzen baitan berrasmatzen da: merkatari, ostalari, donostiar eta bisitarientzako hitzaldiak eta prestakuntza-saioak eskaintzen dituen topaketarako gunea; berrikuntza, teknologia eta ekintzailetzarako gunea; animaziorako eta dinamizaziorako gunea, merkataritzak eta ostalaritzak zuzeneko promozioak, dastaketak, promozioak eta abar egiten dituzte bertan.

 

PuntuDenda-k bere jarduera hiriko beste hainbat elkarterekin elkarlanean gauzatuko du, horien artean, SShops Donostia, Donostiako Hiriko Merkataritza Plataforma eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea.

 

 puntu denda contenido2

 

Ekonomia Suspertzeko 2015eko Planaren baitan, “enpleguan berrikuntzaren eta kalitatearen aldeko apustua eginez”, PuntuDenda berriro inauguratzen da Donostiako merkataritzan eta ostalaritzan, hiriko beste elkarteekin lankidetzan, lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatzeko estrategia berri batekin.

 

  

Zer da PuntuDenda?

Topaketarako gunea

Puntudenda topaketarako gunea da, informaziorako gunea, hitzaldi eta prestakuntza-saioetarako gunea, merkatariek, ostalariek, donostiarrek eta bisitariek produktuak, zerbitzuak, ezagutza, beharrak, ideiak eta kezkak partekatu ahal izango dituzten gunea. PuntuDenda-k jardueren eta emanaldien agenda bat du; jarraian adierazten den web orrian kontsulta daiteke berau, hots: http://www.fomentosansebastian.org/es/comercio/donostia-puntu-denda.

 

Berrikuntza, teknologia eta ekintzailetzarako gunea:

Puntudenda tresna berritzaileak eta zerbitzu-eredu berriak, bereziki, teknologia berrietan oinarritutakoak, testatzeko laborategia da. Puntudenda proiektu berritzaileen inkubagailu bihurtzea da xedea; horrela, proiektu horiek gune horretara sartzen diren pertsonekin, kontsumitzaileekin, bisitariekin eta abarrekin zuzenean testatu ahal izango dituzte.

 

Animaziorako eta dinamizaziorako gunea

Shops & Taste in San Sebastián by Puntudenda online merkataritza-direktorio berritik abiatuz, hiriaren merkataritza-eskaintza aurki daiteke. Puntudenda merkataritzak eta ostalaritzak zuzeneko promozioak, produktuen dastaketa, erakustaldiak, kontsumitzaileari eta bisitariari zuzeneko salmenta-promozioak eta abar egiten dituen gunea da.

 

 

PuntuDenda-ren xedeak

PuntuDenda erabilera anitzeko lokala da, Gipuzkoa Plaza 7an dagoena. Bere xede nagusiak honako hauek dira:

  • Merkataritza ikusgai bihurtzea: PuntuDenda kontsumitzailearekin etengabeko elkarrizketa errazten duen zentroa da, hiria merkataritza-hirigune erakargarri, atsegin eta bizi gisa sustatuz, bai dendentzako bai erabiltzaileentzako, kontsumitzaileentzako eta hiria bisitatzen dutenentzako.
  • Merkataritzan berrikuntza eta IKTak sustatzea: Puntudenda-k merkataritza-prozesuak berritzea bultzatzen du eta erosketa-ekintzak esperientzia erreal edota birtual bihurtzea sustatzen du. Horretaz gain, merkataria mobile commerce teknologia berrietara hurbiltzea, denda tradizionalen eta birtualen formatua berrasmatzea eta abar sustatzen ditu.
  • Hiriaren merkataritza- eta turismo-sustapena. Puntudenda-k, gure hirian duen lokalizazio eta kokapen pribilegiatuagatik, hiri-merkataritza erakusten du eta hiriko jarduera ekonomikoko beste sektoreekin sinergiak sortzea sustatzen du, merkataritza-talentu sortzaileko lokalak eta guneak sustatuz.

 

 

PuntuDenda Showroom gisa

Puntudenda-k hiriko merkataritza-establezimenduen erabilgarri jartzen dituen gune desberdinak ditu produktuaren aurkezpenak eta erakusgaien bilerak egiteko, hornitzaileekin erosketak kudeatzeko, laneko bilerak eta merkataritza-elkarrizketak antolatzeko eta abar.

 

puntu denda contenido1

Azken berriak

donostiako-udalaren-konpromisoa-tokiko-merkataritzaren
Donostiako Udalak eta Donostia Shopsek, Donostiako Sustapenaren bidez, hitzarmen... gehiago
donostiako-udalak-ekonomia-suspertzeko-planaren-bidez-enpresentzako-online-prestakuntza-eta-aholkularitza-programa-berrabiarazi-du
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko... gehiago
azken-egunak-donostiako-gabonetako-azokan-postu-bat-lortzeko
Datorren irailaren 15era arteko epea ezarri du Donostia Sustapenak Gabonetako 38... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-en-lankidetza-izan-duten-hiru-ikus-entzunezko-lanek-woody-allen-en-rifkin-s-festival-hboren-patria-telesaila-eta-akelarre-donostiako-zinemaldian-parte-hartuko-dute
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en, (Donostiako Ekonomia Sustatzeko... gehiago